Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-12ko bideoen artxiboa

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, mailukada batez beste gizon bat zauritzeagatik

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, mailukada ...
Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, mailukada batez beste gizon bat zauritzeagatik

Ustezko erasotzaileak antzeko ekintze...
1:01 min.

Ustezko erasotzaileak antzeko ekintzengatik aurrekari polizialak ditu.

Audiorik gabe. Ertzaintzak eta Arrigorriagako Udaltzaingoak 37 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan (Bizkaia), asteartean eztabaida batean mailukada batez beste gizon bat zauritzeagatik. Segurtasun Sailaren arabera, liskarra astearte arratsaldean jazo zen, Arrigorriagako Atxukarro industrialdean, eta bi gizon aritu ziren elkarrekin eztabaidan. Ertzainak eta Udaltzaingoak bi gizonak bereizten saiatu ziren. Horietako batek zauri bat zuen buruan odoletan, eta Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zuten, liskarra izan zen tokian bertan artatu ostean. Ertzaintzak bi gizonen eta hainbat lekukoren testigantzak entzun eta gero, 37 urteko gizona atxilotu zuen. Aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik.

Jaurlaritzak 1.000 milioi gastatu zituen pandemian; 500, Estatuko funtsetik

Jaurlaritzak 1.000 milioi gastatu zituen pand...
Jaurlaritzak 1.000 milioi gastatu zituen pandemian; 500, Estatuko funtsetik

Azpiazuk azaldu du "egoera penagarri ...
1:27 min.

Azpiazuk azaldu du "egoera penagarri hau gainditzen dugunean" erabakiko dutela pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko "faktura" nola ordaindu.

Audiorik gabe. Orain arte Eusko Jaurlaritzak 1.000 milioi euro bideratu ditu COVID-19aren pandemiari eta horrek ekarritako ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Xahututako diru horren erdia Espainiako Gobernuaren funtsetik jasotakoa zen. Osasun Sailak emandako datuen arabera, 338 milioi euroko gastua ekarri du pandemiak Euskadin, baina Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Cadena SER irrati-katean egin dioten elkarrizketan zehaztu du 1.000 milioi gastatu dituztela. Azpiazuren hitzetan, "egoera penagarri hau gainditzen dugunean" erabakiko dute pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko "faktura" nola ordaindu. "Faktura horren zer zati ordainduko dute etorkizuneko belaunaldiek eta zer zati oraingook? Zergei buruz hitz egitea da hori, baina oraindik ez da erreforma fiskal bat proposatzeko unea", adierazi du Ogasun sailburuak. Oposizioari erantzunez, EAJk eta PSE-EEk aspaldi esan zuten ezin zutela oraingoz erreforma fiskal bat planteatu, zerga-sistemaren azken aldaketak izan dituen ondorioak aztertu arte, behintzat.

Biztanleen % 70ek jarri beharko dute txertoa pandemia gainditzeko, MOEren arabera

Biztanleen % 70ek jarri beharko dute txertoa ...
Biztanleen % 70ek jarri beharko dute txertoa pandemia gainditzeko, MOEren arabera

Garapen fasean dauden txertoen eragin...
1:20 min.

Garapen fasean dauden txertoen eraginkortasuna ikusteke dagoen arren, Munduko Osasun Erakundeak uste du portzentaje hori nahikoa izango litzatekeela. 2021eko helburua % 20ra iristea da.

Audiorik gabe. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) egindako kalkuluen arabera, munduko biztanleriaren % 70 immunizatu beharko litzateke pandemiaren amaiera bermatzeko, betiere garapen fasean dauden txertoak arrakastatsuak baldin badira. Oraindik ikusteke dago zein eraginkorrak izango diren COVID-19aren aurkako txertoak, baina Soumya Swaminathan MOEko zientzialari buruak eta Kate O'Brien MOEko Immunizazio Departamentuko zuzendariak uste dute hori izango litzatekeela portzentaje egokiena, nahiz eta 2021erako helburua % 20ra iristea den. "Ikertzen ari diren konpainia bakar batek ere ezin izango du berehala mundu guztiarentzako dosia eduki", ohartarazi du O'Brienek. Horregatik, laborategi guztiek ikerketarekin jarraitzea garrantzitsua dela esan du, nahiz eta horietako batek gainerakoei aurrea hartu.