Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-13ko bideoen artxiboa

Sestaoko Naval ontziolako langileen kaleratzea berretsi du Auzitegi Gorenak

Sestaoko Naval ontziolako langileen kaleratze...
Sestaoko Naval ontziolako langileen kaleratzea berretsi du Auzitegi Gorenak

EAEko Auzitegi Nagusiak kontratatuak ...
1:16 min.

EAEko Auzitegi Nagusiak kontratatuak etetea baimendu zuen iaz. CAT, ELA eta CCOO sindikatuek helegitea jarri zuten, baina Auzitegi Gorenak baztertu egin du epai hura baliogabetzea.

Audiorik gabe. Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du Sestaoko Naval ontziolako kaleratzeak baliorik gabe uztea, CAT, ELA eta CCOO sindikatuek aurkeztutako errekurtsoa atzera botata, Europa Press agentziak jakinarazi duenez. 2019ko otsailaren 28an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak ontziolako beharginen kontratuak etetea baimendu zuen eta hilabete batzuk geroago, urriaren 24an, CAT, ELA eta CCOO sindikatuek ebazpen horren aurkako helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean. Ebazpen horren aurka ezin daiteke ohiko bidetik helegiterik jarri. Beraz, Auzitegi Konstituzionalera eta, ondoren, Europara jotzea beste aukerarik ez dute sindikatuek. Epaia irmoa denean jasoko dituzte langileek kalte-ordainak. Zati bat Fogasak ordainduko die eta gainerakoa ontziola saltzen denean kobratuko dute.

EAEko ostalaritzaren salmentek % 38,8 egin dute behera irailera arte

EAEko ostalaritzaren salmentek % 38,8 egin du...
EAEko ostalaritzaren salmentek % 38,8 egin dute behera irailera arte

Lurraldeka, Araban, urte arteko beher...
0:53 min.

Lurraldeka, Araban, urte arteko beherakada % 12,4koa izan da, Bizkaian % 15,4koa eta Gipuzkoan % 17,8koa.

Audiorik gabe. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan ostalaritzaren salmentek % 38,8 egin dute behera, iazko epe berdinarekin alderatuta, nahiz eta iragan udan % 82,4 gora egin urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, epe hori pandemiaren aurreneko olatuaren alarma egoerak markatu zuelako. 2019ko udarekin alderatuta, urteko hirugarren hiruhilekoan salmentek % 35,5 egin dute behera ostalaritzan, Eustatek ostiral honetan jakinarazi duenez.

Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat atxilotu dute Bilbon

Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat ...
Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat atxilotu dute Bilbon

Atxilotutako bi pertsonak Bilboko epa...
2:09 min.

Atxilotutako bi pertsonak Bilboko epaitegira eraman dituzte, eta gizona Basauriko espetxean sartzea erabaki du epaileak.

Audiorik gabe. Autoan bi kilo kokaina zeramatzaten 50 urteko gizon bat eta 46 urteko emakume bat atxilotu zituzten asteazkenean Bilbon. Udalak jakitera eman duenez, Bilboko Udaltzaingoak duela hilabete batzuk abiatu zuen bi pertsona horien aurkako ikerketa, Ertzaintzaren laguntzarekin, eta asteazkenean haien autoa AP-68tik (Araban) ikusi eta gutxira atxilotu zuten bikotea. Dirudienez, ibilgailuaren atzetik joan ziren agenteak Bilbora heldu arte. Han, autoa gelditu zuten udaltzainek, eta bi bidaiariak urduri eta kontraesankor agertu zirenez, ertzain-etxera eraman zituzten. Bitartean, autoa miatu zuten, eta kopilotuaren airbagean kokainaz betetako hiru pakete aurkitu zituzten, baita droga pisatzeko baskula bat ere. Geroago, agenteek Bilboko eta Barakaldoko bi etxebizitza bat miatu zituzten, eta lehenengoan 12.000 euro eta sakelako hainbat telefono aurkitu zituzten. Bigarrenean, berriz, droga gehiago eta sustantzi horiek manipulatzeko materiala, balantzak, poltsatxoak eta plastikozko poteak atzeman zituzten, besteak beste. Ikerketan ondorioztatu dutenez, ustez Madrilen erosi zuten droga guztia. Horregatik, koronabirusaren pandemiaren aurkako osasun neurriak ez betetzeagatik ere salatu zuten bikotea.