Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-19ko bideoen artxiboa

Productos Tubularesek 382 langileri eragingo dien ERTEa aurkeztu du, ELAren arabera

Productos Tubularesek 382 langileri eragingo ...
Productos Tubularesek 382 langileri eragingo dien ERTEa aurkeztu du, ELAren arabera

Erregulazio espedientea ia langile gu...
0:51 min.

Erregulazio espedientea ia langile guztiei eragingo die (420 dira guztira). Irailera arte izandako bost milioi euroko irabaziak "nora joan" diren galdetu du ELAk.

Audiorik gabe. Productos Tubulares enpresak, Tubos Reunidosen filialak, 382 langileri eragingo dien "kontratu eteten" aldi baterako erregulazio espedientea (ERTE, gazteleraz) aurkeztu du, ELAren arabera. Enpresak 420 behargin ditu, eta beraz, ia guztiei eragingo lieke aldi baterako espedienteak. Espediente hori negoziatzeko lehen bilera atzo izan zuen sindikatuak Trapagaranen (Bizkaia) dagoen enpresaren zuzendaritzarekin.

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:11 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Urruntzearen amaiera blokeatu ez dezatela eskatu die Etxeratek gobernu eta erakundeei

Urruntzearen amaiera blokeatu ez dezatela esk...
Urruntzearen amaiera blokeatu ez dezatela eskatu die Etxeratek gobernu eta erakundeei

"Neurri batean baretu egin da espetxe...
1:09 min.

"Neurri batean baretu egin da espetxe politikak presoengan eragindako presioa, baina ez da nahikoa. Ehunka pertsonak urruntzearen ondorioak jasan behar dituzte oraindik ere", salatu dute.

Audiorik gabe. Etxerat elkarteak, ostegun honetan, euskal gizarteari, EAEko eta Nafarroako erakundeei eta Espainiako Gobernuari "laguntza" eskatu die lobby immobilistak urruntzearen amaiera eta presoen bide juridikoa blokeatu ez ditzan. "Neurri batean baretu egin da espetxe politikak presoengan eta haien senitartekoengan eragindako presioa, baina horrekin ez da nahikoa. Ehunka pertsonak, 200 familiak, urruntzearen ondorioak jasan behar dituzte oraindik ere. Orain arte izandako aldaketek ez diote euskal gizarteari, ziklo berriari eta agertoki berri bati erantzun", esan du Etxeratek ohar batean.