Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-20ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaleei eutsiko die abenduaren 10a arte

Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaleei...
Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaleei eutsiko die abenduaren 10a arte

Neurriak "eraginkorrak" izaten ari di...
1:05 min.

Neurriak "eraginkorrak" izaten ari direla uste du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. "Ondo goaz, baina ez gaude ondo", azpimarratu du.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak argitu du abenduaren 10era arte orain arte ezarritako neurri murriztaileei eutsiko dietela, "eraginkorrak" izaten ari direlakoan. Hasiera batean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du abenduaren 5a arte izango zela luzapena, baina Jaurlaritzatik EiTBri argitu diote 10era arte izango dela gutxienez. Beraz, indarrean jarraituko du EAEn eta udalerrian pertsonak sartzeko eta irteteko mugak; 22:00etako etxeratze-aginduak; jarduera sozioekonomikoak 21:00etara mugatzeak edo ostalaritza-establezimenduen itxierak, besteak beste. Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen bileraren ostean Sagarduik azaldu duenez, "ondo goaz, baina ez gaude ondo, kasu asko ditugu, positibotasunaren portzentajea altua da"; horregatik, Iñigo Urkullu lehendakariak beste dekretu bat argitaratuko du bihar Aldizkari Ofizialean beste 20 egunez neurri murriztaileei eusteko.

Urkulluk argi utzi du aurtengo Gabonak "guztiz ezberdinak" izango direla

Urkulluk argi utzi du aurtengo Gabonak "guzti...
Urkulluk argi utzi du aurtengo Gabonak "guztiz ezberdinak" izango direla

Gainera, herritarrei eskatu die bizit...
0:58 min.

Gainera, herritarrei eskatu die bizitza soziala mugatzeko.

Audiorik gabe. Iñigo Urkullu lehendakariak berretsi du aurtengo Gabonak "guztiz ezberdinak" izango direla, eta herritarrei eskatu die familiarteko zein lagunarteko bilerak "mugatzea", betiere, asko jota, sei pertsonako taldeak sortuta. Halaber, gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaileak gutxienez abenduaren 10era arte egongo direla indarrean, alegia, zubia bukatu arte, eta oraingoz baztertu egin du etxeko konfinamendua ezartzea, nahiz eta ez duen ukatu mahai gainean duten aukeretako bat dela, "badaezpada egoerak okerrera egiten badu". Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketan, Urkulluk ziurtatu du jendea geroz eta diziplinatuagoa izan, orduan eta errazagoa izango dela neurri zorrotz horiei iskin egitea.

Nafarroako Volkswagen enpresak Landabengo lantegia itxiko du 36 egunez, 2021ean

Nafarroako Volkswagen enpresak Landabengo lan...
Nafarroako Volkswagen enpresak Landabengo lantegia itxiko du 36 egunez, 2021ean

Aurreikuspenen arabera, 255.303 ibilg...
1:21 min.

Aurreikuspenen arabera, 255.303 ibilgailu ekoitziko ditu datorren urtean, 2019an baino 65.000 gutxiago. Aldi baterako lan erregulazioko espedientea ekainaren 30era arte luzatuko dute.

Audiorik gabe. Volkswagen multinazionalak Nafarroan duen lantegia itxiko du 36 egunez 2021. urtean, ekoizpena eskarira egokitzeko. Izan ere, hurrengo urteko aurreikuspenen arabera, Landabengo lantegiak 255.303 ibilgailu ekoitziko ditu, 2019an baino 65.000 gutxiago. Gauzak horrela, zuzendaritzak eta enpresa batzordeak aldi baterako lan erregulazioko espedientea 2021eko ekainaren 30era arte luzatzea adostu dute. UGT sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, itxieraren ondorioz zenbait ostiraletan ez dute lanik egingo, zenbait astetan bi txanda soilik arituko dira eta egun batzuetan, ostera, txanda bakarra. Gainera, zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi dio gaur eta astelehenean ekoizpena gelditu egingo da eta, segur aski, baita abenduaren 4an ere, COVID-19a dela eta ekoizpenerako osagaiak falta direlako.