Zeinu Hizkuntza kurtsoak

EAEko udalerri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonara mugatu dituzte

Neurriak autonomia erkidego osoan gogortu ditu LABIk, astelehenetik aurrera. Saltokien ordutegia ez da aldatuko, etxeratze-agindua ezin izan dutelako aurreratu.

Audio eta testurik gabe.

Bilerak lau pertsonara mugatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien perimetroa ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, LABI Aholku Batzordea bildu ostean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri duenez. Neurriak astelehenean sartuko dira indarrean.

Erkidegoko udalerri guztien perimetroa itxiko dute, egoera epidemiologikoa kontuan hartu gabe, eta ezin izango da aldameneko udalerrietara joan jarduera sozioekonomikoak egiteko. Neuri horren helburua mugikortasuna ahalik eta gehien mugatzea da. Izan ere, "mugikortasunak pertsona bakoitza birusa garraiatzeko ibilgailu bihurtzen du.

Gainera, 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditzen duten udalerrietan neurri murriztaileagoak izango dira, orain arte bezala; hala nola, ostalaritza eta apustu etxeak itxita egongo dira eta ezingo da kirola taldean egin.

Bilerak, toki publikoetan zein pribatuetan, lau pertsonara mugatuko dira astelehenetik aurrera. Orain arte, muga sei pertsonatan zegoen. Ostalaritzako mahaiei ere eragingo die neurri horrek. Tabernetan eta jatetxeetan ezingo dira lau pertsona baino gehiago elkarrekin eseri.

EAEk % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 2020, 2019an baino ia 2 puntu gehiagorekin

2020ko laugarren hiruhilekoan, 116.900 langabe zeuden Euskadin, hau da, 15.100 gehiago.

Euskadik % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du urtea, 2019ko azken lauhilekoan erregistratutako % 9,5eko tasarekin alderatuta, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestaren arabera.

Portzentaje hori 2020ko hirugarren hiruhilekoan baino 1,2 puntu handiagoa da, aldi horretan 0,8 puntu jaitsi baitzen aurreko hiru hilabeteen aldean.

Lan bila ari diren eta, gainera, lan egiteko prest dauden langabeen kopurua 116.900 izan zen Euskadin iazko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 15.100 gehiago.

Gizonezko langabeak 62.600 dira, 11.500 gehiago, eta emakumezko langabeak, berriz, 3.700 gehiago, laugarren hiruhilekoan 54.300 izatera iritsi arte. Gizonen langabezia tasa % 11,5ekoa da (1,9 puntu gehiago) eta emakumeena 0,4 puntu igo da, % 10,8ra arte.

Urkullu Sanchezekin bilduko da datorren astelehenean, Moncloa jauregian

Bilera Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino lehenago egingo dute; izan ere, duela egun batzuk batzarra otsailean kokatu zuen EAEko Exekutiboak. “Akordio bideetan sakontzeko” helburua du batzarrak.

Audio eta testurik gabe.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria datorren astelehenean bilduko dira, Moncloa jauregian.

Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, iragan uztaileko hauteskundeen ostean Sanchezek Urkullu hartzea eragotzi zuen pandemiak. Horregatik, datorren astelehenean hartuko du Moncloan, 17:00ak aldera.

Honenbestez, bilera Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino lehenago egingo dute; izan ere, duela egun batzuk batzarra otsailean kokatu zuen EAEko Exekutiboak.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak orduan azaldu zuenez, bi exekutiboentzako “interes esparru guztietan akordio bideak sakontzeko” helburua du batzarrak.

Filomena denboraleak eragindako kalteak eta pandemiaren bilakaera aztertzeko elkarrizketa sortan, Sanchezek eta Urkulluk berba egin zuten duela egun batzuk.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak orduan adierazi zuenez, Gernikako Estatutua erabat betetzeko Espainiako Gobernuak publikoki hartu dituen “konpromisoak eta lehentasunak ongi definiturik” daude. Zupiriaren hitzetan, euskal autogobernuan “modu adostuan sakontzen jarraitzeko beharrezko pausoak ematea” da Jaurlaritzaren asmoa.

Abenduaren 30ean espetxeen kudeaketa Euskadiri lagatzeko “bultzada garrantzitsu” baten berri eman zuten bi gobernuek. Eskumenaren transferentzia martxoan gauzatzea espero dute bi exekutiboek, beste hamaika eskumenekin batera.

Pandemiak eragindako geldialdiren ostean, Sanchezen Gobernuak egutegi eguneratua aurkeztu zuen transferentziak aurrera eramateko. 30 eskuduntza agertzen dira egutegian, Gizarte Segurantzako erregimen ekonomikoaren kudeaketa izan ezik.

EAEko udalerri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonara mugatu dituzte

EAEko udalerri guztiak itxi eta bilerak lau p...
EAEko udalerri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonara mugatu dituzte

Neurriak autonomia erkidego osoan gog...
1:18 min.

Neurriak autonomia erkidego osoan gogortu ditu LABIk, astelehenetik aurrera. Saltokien ordutegia ez da aldatuko, etxeratze-agindua ezin izan dutelako aurreratu.

Audio eta testurik gabe. Bilerak lau pertsonara mugatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien perimetroa ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, LABI Aholku Batzordea bildu ostean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri duenez. Neurriak astelehenean sartuko dira indarrean. Erkidegoko udalerri guztien perimetroa itxiko dute, egoera epidemiologikoa kontuan hartu gabe, eta ezin izango da aldameneko udalerrietara joan jarduera sozioekonomikoak egiteko. Neuri horren helburua mugikortasuna ahalik eta gehien mugatzea da. Izan ere, "mugikortasunak pertsona bakoitza birusa garraiatzeko ibilgailu bihurtzen du. Gainera, 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditzen duten udalerrietan neurri murriztaileagoak izango dira, orain arte bezala; hala nola, ostalaritza eta apustu etxeak itxita egongo dira eta ezingo da kirola taldean egin. Bilerak, toki publikoetan zein pribatuetan, lau pertsonara mugatuko dira astelehenetik aurrera. Orain arte, muga sei pertsonatan zegoen. Ostalaritzako mahaiei ere eragingo die neurri horrek. Tabernetan eta jatetxeetan ezingo dira lau pertsona baino gehiago elkarrekin eseri.

2021/01/22

EAEk % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 2020, 2019an baino ia 2 puntu gehiagorekin

EAEk % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 20...
EAEk % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 2020, 2019an baino ia 2 puntu gehiagorekin

2020ko laugarren hiruhilekoan, 116.90...
1:22 min.

2020ko laugarren hiruhilekoan, 116.900 langabe zeuden Euskadin, hau da, 15.100 gehiago.

Euskadik % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du urtea, 2019ko azken lauhilekoan erregistratutako % 9,5eko tasarekin alderatuta, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestaren arabera. Portzentaje hori 2020ko hirugarren hiruhilekoan baino 1,2 puntu handiagoa da, aldi horretan 0,8 puntu jaitsi baitzen aurreko hiru hilabeteen aldean. Lan bila ari diren eta, gainera, lan egiteko prest dauden langabeen kopurua 116.900 izan zen Euskadin iazko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 15.100 gehiago. Gizonezko langabeak 62.600 dira, 11.500 gehiago, eta emakumezko langabeak, berriz, 3.700 gehiago, laugarren hiruhilekoan 54.300 izatera iritsi arte. Gizonen langabezia tasa % 11,5ekoa da (1,9 puntu gehiago) eta emakumeena 0,4 puntu igo da, % 10,8ra arte.

2021/01/22

Urkullu Sanchezekin bilduko da datorren astelehenean, Moncloa jauregian

Urkullu Sanchezekin bilduko da datorren astel...
Urkullu Sanchezekin bilduko da datorren astelehenean, Moncloa jauregian

Bilera Eusko Jaurlaritzak aurreikusi ...
2:03 min.

Bilera Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino lehenago egingo dute; izan ere, duela egun batzuk batzarra otsailean kokatu zuen EAEko Exekutiboak. “Akordio bideetan sakontzeko” helburua du batzarrak.

Audio eta testurik gabe. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria datorren astelehenean bilduko dira, Moncloa jauregian. Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, iragan uztaileko hauteskundeen ostean Sanchezek Urkullu hartzea eragotzi zuen pandemiak. Horregatik, datorren astelehenean hartuko du Moncloan, 17:00ak aldera. Honenbestez, bilera Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino lehenago egingo dute; izan ere, duela egun batzuk batzarra otsailean kokatu zuen EAEko Exekutiboak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak orduan azaldu zuenez, bi exekutiboentzako “interes esparru guztietan akordio bideak sakontzeko” helburua du batzarrak. Filomena denboraleak eragindako kalteak eta pandemiaren bilakaera aztertzeko elkarrizketa sortan, Sanchezek eta Urkulluk berba egin zuten duela egun batzuk. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak orduan adierazi zuenez, Gernikako Estatutua erabat betetzeko Espainiako Gobernuak publikoki hartu dituen “konpromisoak eta lehentasunak ongi definiturik” daude. Zupiriaren hitzetan, euskal autogobernuan “modu adostuan sakontzen jarraitzeko beharrezko pausoak ematea” da Jaurlaritzaren asmoa. Abenduaren 30ean espetxeen kudeaketa Euskadiri lagatzeko “bultzada garrantzitsu” baten berri eman zuten bi gobernuek. Eskumenaren transferentzia martxoan gauzatzea espero dute bi exekutiboek, beste hamaika eskumenekin batera. Pandemiak eragindako geldialdiren ostean, Sanchezen Gobernuak egutegi eguneratua aurkeztu zuen transferentziak aurrera eramateko. 30 eskuduntza agertzen dira egutegian, Gizarte Segurantzako erregimen ekonomikoaren kudeaketa izan ezik.

2021/01/22

Urtarrila 2021
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data