Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe.

2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera.

Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak.

Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira.

UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte.

Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte.

Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe.

Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez.

Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira.

Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta.

Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen...
Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute et...
1:37 min.

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe. 2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera. Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak. Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira. UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

2021/03/05

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurr...
Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia b...
1:30 min.

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte. Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte. Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman". Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

2021/03/05

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostal...
18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apiri...
1:25 min.

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe. Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez. Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira. Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta. Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

2021/03/05

Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Otsaila 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

        2021-02-15ko bideoen artxiboa

PSC gailendu da boto kopuruan, baina independentismoak gehiengo absolutua indartu du

PSC gailendu da boto kopuruan, baina independ...
PSC gailendu da boto kopuruan, baina independentismoak gehiengo absolutua indartu du

PSCk eta ERCk 33na eserleku eskuratu ...
2:25 min.

PSCk eta ERCk 33na eserleku eskuratu dituzte. Alderdi independentistek botoen % 50eko langa gainditu dute lehen aldiz. Vox 11 ordezkarirekin sartu da Parlametuan. Ciudadanosek porrot handia jaso du.

Audiorik gabe. PSCk irabazi ditu Kataluniako hauteskundeak botoetan, baina ERCrekin berdindu egin du eserleku kopuruan: 33na ordezkari izango dituzte. JxCatek, berriz, 32 parlamentari izango ditu. Vox 11 ordezkarirekin sartuko da lehen aldiz Kataluniako Parlamentuan, eta CUPek bederatzi eserleku izango ditu, aurreko legealdian baino bost gehiago. En Comu Podem koalizioak bere zortzi diputatuei eustea lortu du. Ciudadanosek, berriz, porrot egin du: 2017ko hauteskundeetan 36 eserlekurekin nagusitu ostean, oraingoan sei eskuratu ditu. PPk hiru parlamentari izango ditu, bat gutxiago, eta Artur Masek sortutako PDeCAT alderdia ordezkaririk gabe geratu da. Duela lau urte PSCk eskuratutako eserleku kopurua bikoiztea lortu du Salvador Illak, baina alderdi independentistek gehiengo absolutua indartu dute.

Pablo Hasel rap abeslariak itxialdia hasi du Lleidako Unibertsitatean

Pablo Hasel rap abeslariak itxialdia hasi du ...
Pablo Hasel rap abeslariak itxialdia hasi du Lleidako Unibertsitatean

Berarekin batera pertsona talde bat s...
1:10 min.

Berarekin batera pertsona talde bat sartu da errektoretzan. Itxialdira batzeko deia egin dute. Ostiralean amaitu zen kartzelan sartzeko Auzitegi Nazionalak ezarri zion 10 eguneko epea.

Audiorik gabe. Bederatzi hilabete eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak 2018ko irailean. Halaber, 30.000 euro inguruko isuna jarri zion, terrorismoa goratzeagatik eta monarkiaren eta Estatuko indarren kontrako irain eta kalumniengatik". Hain zuzen ere, sare sozialen bidez zabaldutako zenbait mezurengatik zigortu zuten, eta 2015ean ezarri zioten beste zigor bat ere badu betetzeke. Ostiralean amaitu zen Auzitegi Nazionalak espetxean borondatez sartzeko eman zion 10 eguneko epea. Halaber, argi utzi zuen ez zela espetxean bere kabuz sartuko, alegia, atxilotu arte itxarongo duela. Gainera, behin baino gehiagotan argi utzi du ez duela indultua eskatuko eta baztertu egin duela erbestera joateko aukera. Halaber, besteak beldurtzeko "pagaburu" gisa erabili dutela salatu du.

Otsailaren 23 eta 24rako greba deitu dute EAEko eskola-garraioan eta jantokietan

Otsailaren 23 eta 24rako greba deitu dute EAE...
Otsailaren 23 eta 24rako greba deitu dute EAEko eskola-garraioan eta jantokietan

ELAk salatu duenez, Hezkuntza Sailak ...
0:50 min.

ELAk salatu duenez, Hezkuntza Sailak "inposizio eta alde bakarreko jarrera" izan du ikastetxeei eta bertako langileei eragiten dieten erabakietan.

Audiorik gabe. ELA sindikatuak bi greba egun gehiagoren berri eman du astelehen honetan EAEko ikastetxe publiko, pribatu eta itunduetako jantokietan eta eskola-garraioan. Lanuzteak otsailaren 23an eta 24an egingo dituzte, euren aldarrikapenei Hezkuntza Sailak eta sektoreko patronalek emandako "erantzunik eza" salatzeko. Ohar batean sindikatuak kritikatu duenez, oraindik ez zaizkie mahaikide guztiei zerbitzuak eskaintzen, eta "neurri eta protokolo zehatzik ez dago, segurtasuna eta enpleguari eusteko eta ikasturte honetako eta etorkizuneko lan-baldintzak bermatzeko".

Aulestiko 30 urteko gizon bat hil da moto istripu batean, Elgoibarren

Aulestiko 30 urteko gizon bat hil da moto ist...
Aulestiko 30 urteko gizon bat hil da moto istripu batean, Elgoibarren

Istripua 08:50ean gertatu da, Azkarat...
0:40 min.

Istripua 08:50ean gertatu da, Azkaraten, Azkoitirako noranzkoan, eta ez da beste ibilgailurik tartean izan.

Audiorik gabe. Aulestiko 30 urteko gizon bat hil da astelehen honetan moto istripu batean, Elgoibarren, GI-2634 errepidean, errepidetik atera ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Istripua 08:50ean gertatu da, Azkarate mendatean, Azkoitirako noranzkoan, eta ez da beste ibilgailurik tartean izan. Ibilgailua errepidetik atera da eta gidaria bertan hil da kolpeak eragindako zaurien ondorioz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.