Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe.

2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera.

Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak.

Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira.

UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte.

Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte.

Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe.

Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez.

Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira.

Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta.

Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen...
Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute et...
1:37 min.

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe. 2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera. Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak. Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira. UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

2021/03/05

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurr...
Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia b...
1:30 min.

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte. Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte. Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman". Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

2021/03/05

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostal...
18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apiri...
1:25 min.

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe. Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez. Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira. Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta. Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

2021/03/05

Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Otsaila 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

        2021-02-16ko bideoen artxiboa

80 urte gorakoak datorren astean txertatzen hastea aurreikusi du Osasun Sailak

80 urte gorakoak datorren astean txertatzen h...
80 urte gorakoak datorren astean txertatzen hastea aurreikusi du Osasun Sailak

Sagarduik iragarri duenez, dagoeneko ...
1:17 min.

Sagarduik iragarri duenez, dagoeneko 100.000 dosi eman dituzte eta asteon adinekoen egoitzetako eta Osakidetzako lehen lerroko txertaketarekin amaituko dute, besteak beste.

Audiorik gabe. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurreikusi du datorren astean 80 urte baino gehiagoko pertsonak txertatzen hasi ahal direla, betiere nahikoa dosi heltzen badira. Horrez gain, iragarri du kanpaina hasi zenetik, covid-19aren kontrako 100.000 txerto baino gehiago jarri dituztela Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Sagardui Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailearekin batera agertu da kazetarien aurrera, gobernu bileraren ondotik. Eguneko datu epidemiologikoen berri emateaz gain, txertaketa kanpainaren ingurukoak xehatu ditu sailburuak. Hala, iragarri du dagoeneko 100.000 txerto eman dituztela (horietatik 57.970 lehen dosia izan dira eta 43.682, bigarren dosia). Txertaketak asteon jarraituko du, 14.700 gertakin jarrita. Horiekin adinekoen egoitzetako eta Osakidetzako lehen lerroko txertaketarekin amaitu, eta bigarren lerroko langileak txertatzen jarraituko dute. Osakidetzako profesionalen txertaketari dagokionez, Osasun arduradunak zehaztu du langileen % 45 lehen dosiarekin babestu dituztela. Horrez gain, astearte honetan hasi dira klinika eta ospitale pribatuetako beharginak txertatzen, eta bihar Ertzaintzako agenteak AstraZenecaren txertoarekin immunizatzen hasiko dira.

Arabako adinekoen egoitza pribatuetan bi greba egun deitu dituzte

Arabako adinekoen egoitza pribatuetan bi greb...
Arabako adinekoen egoitza pribatuetan bi greba egun deitu dituzte

Lehena, bihar bertan egingo dute, eta...
1:36 min.

Lehena, bihar bertan egingo dute, eta bigarrena, gaur zortzi. ELAk langileen baldintzak hobetzea eskatu du.

Audiorik gabe. Biharko, asteazkena, eta gaur zortzirako, hilaren 24a, grebadeitu du ELA sindikatuak Arabako adinekoen egoitza eta etxebizitza komunitario pribatuetan, bertako langileen baldintzak hobetzeko asmoz. Beharginon "lan prekarietatea" salatu nahi dute bi lanuzteokin, sindikatuak azpimarratu duenez. ELAk gogorarazi du lurraldeko lan hitzarmena negoziatzeko urtarrilaren 11n bilera egin zutela enpresek langileen ordezkariekin. Batzarrean ez ziren enpresa guztietako ordezkariak izan, eta bertaratu zirenek "Aldundia kritikatu zuten finantzazioa ez emateagatik". Sindikatuaren esanetan, "Aldundiaren eta enpresen artean dagoen borroka horren erdian" langileak daude eta mobilizatzen jarraituko dute hitzarmena lortzeko. Langileek giza katea egingo dute bihar, 11:00etan, Gasteizko udaletxearen eta Foru Aldundiaren egoitzaren artea, eta babesa adierazi nahi duten herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete.

Pablo Hasel Lleidako kartzelan sartu dute, Esquadra Mossoek atxilotu ostean

Pablo Hasel Lleidako kartzelan sartu dute, Es...
Pablo Hasel Lleidako kartzelan sartu dute, Esquadra Mossoek atxilotu ostean

Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ...
0:55 min.

Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak bere abestiengatik eta txioengatik, eta astelehenetik Lleidako Unibertsitatean gotortuta egon da.

Audiorik gabe. Esquadra Mossoek Pablo Hasel rap abeslaria atxilotu dute. Auzitegi Nazionalak zigorra ezarri ostean, Pablo Haselek itxialdiaabiatu zuen atzo goizean Lleidako Unibertsitateko Errektoretzan, kartzelan sartzea ekiditeko. Polizia operazioa 06:30ean hasi da. Mossoak Lleidako Unibertsitatean sartu dira, rap kantaria atxilotzeko asmoz. Unibertsitateko hirugarren solairuan 70 pertsona inguru elkartu dira Pablo Haselen inguruan, haren atxiloketa oztopatzeko. Rap abeslariarengana heldu aurretik, mossoek banan-banan atera eta identifikatu egin dituzte haren inguruan zeuden pertsonak. Hori lortutakoan, Pablo Hasel atxilotu dute.