Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe.

2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera.

Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak.

Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira.

UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte.

Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte.

Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe.

Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez.

Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira.

Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta.

Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen...
Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute et...
1:37 min.

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe. 2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera. Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak. Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira. UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

2021/03/05

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurr...
Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia b...
1:30 min.

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte. Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte. Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman". Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

2021/03/05

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostal...
18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apiri...
1:25 min.

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe. Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez. Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira. Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta. Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

2021/03/05

Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Otsaila 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

        2021-02-17ko bideoen artxiboa

Renfeko gidari bati eraso egin diote Balmasedan

Renfeko gidari bati eraso egin diote Balmased...
Renfeko gidari bati eraso egin diote Balmasedan

Igandean gertatu zen erasoa, Galtzada...
1:07 min.

Igandean gertatu zen erasoa, Galtzadako tren geltokian. Halaber, kalteak eragin zituzten trenetako batean.

Audiorik gabe. Iragan igandean, tren gidari bati eraso egin zioten Balmasedan, Renfeko Bizkaiko enpresa batzordeak atzo jakitera eman zuenez. 10 egunez konfinatuta egoteko agindua jaso du Renferen aldirietako zerbitzuko langileak, prebentzio neurri gisa eta "erasoaren izaera" tarteko. Enpresa batzordearen arabera, erasoa igandean, 14:45ean, gertatu zen Galtzadako tren geltokian.

10 gazte salatu dituzte Iruñeko etxebizitza bateko festa batean parte hartzeagatik

10 gazte salatu dituzte Iruñeko etxebizitza b...
10 gazte salatu dituzte Iruñeko etxebizitza bateko festa batean parte hartzeagatik

Foruzaingoak uste du "jende gehiago e...
0:47 min.

Foruzaingoak uste du "jende gehiago egon zitekeela barruan", baina agenteak ezin dira etxebizitzetara baimenik gabe sartu.

Audiorik gabe. Foruzaingoak 10 gazte salatu ditu bart covid-19aren hedapena geldiarazten saiatzeko neurriak urratzeagatik. Foruzaingoak Twitterren duen kontuan azaldu duenez, hainbat agente Iruñeko etxebizitza batera joan dira bart, barruan ikasleen jai bat ospatzen ari zen susmopean. Legez, agenteak ezin dira etxebizitza batera sartu baimen judizialik gabe, eta beraz, atea jo dute. Gazteek "50 minuturen buruan" zabaldu dute atea, eta 10 lagun atera dira bertatik. Identifikatu eta salaketa jarri dute euren kontra. Dena dela, Foruzaingoak uste du "jende gehiago egon zitekeela barruan".

Lan-istripu gisa onartu dute langile batek antsietateagatik hartutako baja

Lan-istripu gisa onartu dute langile batek an...
Lan-istripu gisa onartu dute langile batek antsietateagatik hartutako baja

Gizarte Segurantzaren arabera, Sideno...
1:20 min.

Gizarte Segurantzaren arabera, Sidenor enpresak Basaurin duen azpikontrata bateko lan-baldintzek eragin diote antsietatea langileari.

Audiorik gabe. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak antsietateagatik hartutako baja lan-istripu gisa onartu du ebazpen batean, antsietatea lan-baldintzek eragindakoa izan dela iritzita. Sidenor enpresak Basaurin (Bizkaia) duen azpikontrata batentzat egiten du lan langileak, CCOO Euskadi sindikatuak jakitera eman duenez. Langileak makina bat erabiltzeari uko egin zion, bere osasunarentzat kaltegarria izan zitekeela iritzita, eta enpresak zigortu egin zuen. Hori gertatu eta gero, langileak baja hartu zuen. Ondoren, Bilboko Lan Arloko 1. zenbakiko Epaitegiak bidegabetzat jo zuen zigorra, langilearen erabakiak enpresari ez ziola kalte larririk eragin iritzita. Halaber, epaitegiaren arabera, langileak makina erabiltzeari uko egitea justifikatuta zegoen, osasunarentzat arriskutsua izan zitekeelako. Hori dela eta, CCOO sindikatuak prebentzio neurriak zorrozteko eskatu die enpresei, eta azpikontraten bidez lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak kontrolatzeko.