Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe.

2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera.

Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak.

Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira.

UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte.

Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte.

Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe.

Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez.

Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira.

Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta.

Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen...
Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute et...
1:37 min.

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe. 2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera. Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak. Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira. UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

2021/03/05

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurr...
Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia b...
1:30 min.

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte. Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte. Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman". Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

2021/03/05

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostal...
18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apiri...
1:25 min.

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe. Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez. Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira. Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta. Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

2021/03/05

Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Otsaila 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

        2021-02-19ko bideoen artxiboa

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:06 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Gizon batek emakume bat hil du Ourensen

Gizon batek emakume bat hil du Ourensen...
Gizon batek emakume bat hil du Ourensen

Hilketaren arrazoiak ikertzen dabil P...
0:51 min.

Hilketaren arrazoiak ikertzen dabil Polizia. Oraingoz, biktimaren bizilagun bat atxilotu dute, hilketarekin zerikusia duelakoan.

Audio eta testurik gabe. Gizon bat atxilotu dute goizaldean Ourensen 22 urteko emakume bat hil eta haren bikotekidea larri zauritzeagatik. Efe albiste agentziak kontsultatutako iturrien arabera, 05:00ak aldera gertatu da hilketa Velle inguruko etxebizitza batean, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Hilketaren arrazoiak ikertzen dabil Polizia. Oraingoz, bikotearen bizilagun bat atxilotu dute. Ourenseko Herri Segurtasuneko agenteek 05:00etan jasotako dei bati esker izan dutesastakatzearen berri. Erasoa gertatu den lekura bertaratu direnean, 22 urteko emakumea hilik aurkitu dute, eta 25 urteko gizona, berriz, larri zaurituta. Berehala, ospitalera eraman dute, eta badirudi hobera egiten ari dela.

16 pertsona atxilotuta Bartzelonan eta Valentzian, bart, Haselen aldeko protestetan

16 pertsona atxilotuta Bartzelonan eta Valent...
16 pertsona atxilotuta Bartzelonan eta Valentzian, bart, Haselen aldeko protestetan

Hirugarren egunez jarraian, istiluak ...
0:46 min.

Hirugarren egunez jarraian, istiluak izan ziren hainbat lekutan. Barakaldon, Iruñan eta Gasteizen ere mobilizazioak egin zituzten, rap abeslariaren atxiloketa salatzeko, baina ez zen istilurik izan.

Audiorik gabe. Pablo Hasel rap abeslariaren espetxeratzearen kontra, ehunka pertsona kalera atera ziren atzo, hirugarren egunez jarraian, Katalunian eta Espainiako hainbat lekutan, eta istilu gogorrak izan ziren. Azken datuen arabera, 16 pertsona atxilotu zituzten denera, horietako zortzi Bartzelonan eta beste horrenbeste Valentzian. Liskarren ondorioz, gutxienez hiru manifestari eta bi polizia zauritu ziren. Manifestazio eta elkarretaratze jendetsuak egin ziren, Hasel berehala askatzea eskatzeko. Hainbat tokitan, edukiontziak erre zituzten eta barrikadak egin zituzten, eta poliziak manifestarien kontra kargatu zuen.