Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe.

2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera.

Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak.

Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira.

UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte.

Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte.

Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe.

Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez.

Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira.

Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta.

Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen...
Emakumeek betetzen dituzte lanaldi partzialen bi herenak EAEn

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute et...
1:37 min.

Ondorioz, kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek.

Audiorik gabe. 2020an, emakumeek bete zituzten lanaldi partzialen bi herenak Euskal Autonomia Erkidegoan, UGT-Euskadik martxoaren 8ra begira aurkeztu duen txostenaren arabera. Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak esan du kasu askotan "nahi gabekoa" dela behin-behinekotasun hori eta zaintzarekin zein garbiketarekin lotutako sektoreak direla feminizatuenak eta prekarioenak. Ondorioz, emakumeek kotizazio txikiagoa dute eta pentsioetan ere eragin zuzena du horrek. Hain zuzen ere, EAEko emakumeek jasotzen dituzten pentsioen % 72,85 ez dira lanbide arteko gutxieneko soldatara (950 euro) iristen, eta % 50 1.500 eurotik beherakoak dira. UGT-Euskadiren Berdintasun arduradun Xuria Arzak, bestalde, azpimarratu du oraindik lan asko dagoela egiteko, lan-berdintasunari dagokionez. Halere, onartu du 2020an aurrerapausoak eman direla, soldata erregistroak eta bi gurasoentzako 16 asteko baimena, besteak beste.

2021/03/05

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurr...
Euskadik astean 47.000 dosi jarriko ditu aurrerantzean, 117 txertaketa gunetan

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia b...
1:30 min.

Bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik, "beste erkidego batzuek bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman".

Audiorik gabe. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte. Kirmen Orbegozo EAJko legebiltzarkideak sailburuari txertaketa prozesuaren inguruko galdera egin dio kontrol saioan. Legebiltzarreko oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoko txerto estrategia gogor kritikatu du orain arte. Txertatuen immunitatea bermatzeko, bigarren dosiak gordetzeko erabakia berriro defendatu du Sagarduik; "beste erkidego batzuek" iristen zitzaien guztia txertatu ondoren, "bigarren dosia ezin izan dutelako garaiz eman". Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera 47.000 dosi txertatzea espero du Osakidetzak. Atzo, egun bakarrean, 10.000 txerto eman zituzten. Kanpaina hasi zenetik Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko, eta 148.000 injektatu dituzte dagoeneko.

2021/03/05

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostal...
18,5 milioi euroko laguntzak Nafarroan, ostalaritza eta turismo sektoreentzat

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apiri...
1:25 min.

Dirulaguntza martxoaren 15a eta apirilaren 14a bitartean eskatu, eta 1.710 euro eta 75.000 euro bitartean jaso ahalko dira.

Audiorik gabe. Nafarroako Gobernuak 18,5 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu ostalaritza eta turismo sektoreak suspertzeko, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak atzo iragarri zutenez. Pandemiaren ondorioak arintzea helburu duten laguntzak dira, eta martxoaren 15etik apirilaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira. Eskatzaileek egiaztatu beharko dute gutxienez % 20ko beherakada izan dutela BEZaren zerga oinarrian aurreko urteko datuekin alderatuta. Lehendabiziko deialdian, 2.074 enpresak jaso zituzten laguntzak. Hasiera batean aurreikusitako 20 milioietatik 13,5 bideratu zituen Nafarroako Gobernuak.

2021/03/05

Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Otsaila 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

        2021-02-23ko bideoen artxiboa

Espainiako Estatu kolpearen porrota, 40 urte geroago

Espainiako Estatu kolpearen porrota, 40 urte ...
Espainiako Estatu kolpearen porrota, 40 urte geroago

EAJ eta EH Bildu, besteak beste, ez d...
1:30 min.

EAJ eta EH Bildu, besteak beste, ez dira Felipe VI.ak parte hartuko duen urteurren ekitaldian izango. ERCren proposamen bati men, erregearen bortxaezintasuna baliogabetzea aztertuko du Kongresuak.

Audiorik gabe. EAJ, EH Bildu eta ERC alderdiek ez dute otsailaren 23 honetan Espainiako Estatu kolpearen 40. urteurren ekitaldian parte hartuko; bai, ordea, Felipe VI.ak. Pablo Iglesias Gobernuko bigarren presidenteordeak iragarri du, hain zuzen ere, Espainiako erregearen parte-hartzea. Iglesias bera ere izango da ekitaldian, Meritxell Batet Kongresuko presidentearekin batera. Halaber, Pedro Sanchez Gobernuko presidentea eta Carmen Calvo, Nadia Calviño eta Teresa Ribera presidenteordeak gonbidatu dituzte. 13:00etan ekingo diote saioari, Estatuko erakunde nagusienetako ordezkariak eta alderdi gehienak bertan direla. Juan Carlos I, aitzitik, ez da gaurko ekitaldian agertuko. Azken urte honetan gogor kritikatu du Monarkiaren papera Unidas Podemosek, baina alderdi moreak ez du gaurko hitzordura hutsik egingo, Pablo Echenique bozeramailea izango baita bertan. Unidas Podemosek itxaropena du Felipe VI.ak frankismoaren aurkako eta demokraziaren aldeko mezua zabaltzeko.

Gutxienez bi atxilotu eta sei ikertu Amurrioko Tubacexen egindako elkarretaratzean

Gutxienez bi atxilotu eta sei ikertu Amurriok...
Gutxienez bi atxilotu eta sei ikertu Amurrioko Tubacexen egindako elkarretaratzean

Istiluak 07:30ak aldera hasi dira, gr...
1:28 min.

Istiluak 07:30ak aldera hasi dira, greban ez dauden langileekin autobusak lantegira iristearekin bat. Ertzaintzak ibilgailuei instalazioetara sartzen uzteko, manifestariei baztertzeko eskatu die.

Audiorik gabe. Bi pertsona atxilotu dituzte eta beste sei identifikatu, ikertu gisa, ustez Ertzaintzaren aurkako liskar batean parte hartzeagatik, Amurrioko Tubacex lantegiko langileen kontzentrazio batean. 150 langileri eragin diezaiekeen kaleratze prozesu batean murgilduta dago enpresa. Istiluak 07:30ak aldera hasi dira, greban ez dauden langileekin autobusak lantegira iristsi direnean. Ibilgailuei instalazioetara sartzen uzteko, Ertzaintzak baztertzeko eskatu die manifestariei. Une horretan 200 bat lagun zeuden Tubacex lantegiko zuzendaritzak iragarritako kaleratzeen aurkako elkarretaratzean. Seguratasun sailak jakitera eman duenez, mobilizazioak 05:00etan hasi dira. Ertzainen argibideei muzin egin eta bertan zeuden pertsona batzuek petardoak jaurti dituzte. Orduan, Ertzaintzak istiluen aurkako materiala erabili behar izan du autobusei pasatzen uzteko. Agenteek bi pertsona atxilotu dituzte agintaritzaren aurkako atentatua egotzita, eta beste sei ikertzen ari dira. Gainera, istiluen ondorioz, bost ertzain zauritu dira eta osasun-zentroetan artatu behar izan dituzte, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

Ia 314.000 euro eskatuko dizkiote CAFi amiantoagatik gaixotu zen langile batengatik

Ia 314.000 euro eskatuko dizkiote CAFi amiant...
Ia 314.000 euro eskatuko dizkiote CAFi amiantoagatik gaixotu zen langile batengatik

47 urtez CAFen behargina izan zen Jos...
1:05 min.

47 urtez CAFen behargina izan zen Jose Ignacio Corderori mesotelioma gaiztoa atzeman zioten 2019an. Osalanen txostenaren arabera, "oso litekeena da langilea amiantoarekin kontaktuan egon izana".

Audiorik gabe. CCOO sindikatuak 313.685,87 euro eskatuko dizkio kalte-galeren ordain gisa Beasaingo CAF enpresari amiantoarekin aritzeko beharrezkoak ziren segurtasun neurri barik lan egin zuen eta gaixotu egin zen langile baten kasuagatik. Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, auzi horren epaiketa bihar goizean izango da Donostiako Lan-arloko 5. Epaitegian. Jose Ignacio Corderok 47 urtez egin zuen lan Beasaingo enpresan, harik eta 2012an erretiratu zen arte. 2019ko abuztuan, mesotelioma gaiztoa atzeman zioten, eta duela urtebete gaixotasun profesionalaren ondorioz erabateko ezintasun iraunkorra onartu zioten.