Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe.

Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari.

Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita.

Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten.

Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela.

Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra.

Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen.

Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion.

Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin.

Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte.

Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txe...
Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa...
1:09 min.

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe. Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari. Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

2021/04/21

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko ...
Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sar...
1:16 min.

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe. Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita. Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten. Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela. Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

2021/04/21

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio ...
EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil ...
2:08 min.

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra. Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen. Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion. Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin. Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte. Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

2021/04/21

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data