Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe.

Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari.

Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita.

Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten.

Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela.

Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra.

Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen.

Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion.

Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin.

Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte.

Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txe...
Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa...
1:09 min.

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe. Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari. Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

2021/04/21

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko ...
Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sar...
1:16 min.

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe. Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita. Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten. Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela. Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

2021/04/21

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio ...
EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil ...
2:08 min.

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra. Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen. Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion. Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin. Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte. Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

2021/04/21

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2021-03-23ko bideoen artxiboa

Bihar ekingo zaio berriz ere AstraZenecaren txertaketari Euskadin

Bihar ekingo zaio berriz ere AstraZenecaren t...
Bihar ekingo zaio berriz ere AstraZenecaren txertaketari Euskadin

Txerto horren erabilera, gainera, 65 ...
1:27 min.

Txerto horren erabilera, gainera, 65 urtera arte luzatuko da, atzo Osasun Lurraldearteko Kontseiluan hala adostu eta gero.

Audiorik gabe. EuskadiK asteazken honetan ekingo dio berriz ere AstraZenecaren txertoa jartzeri, eta 65 urte artekoei emango diete, astelehen honetan txerto honen erabilera zabaltzea adostu ostean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakitera eman duenez. Aurrerantzean, herritar guztiei jartzen hasiko dira, eta aurrenekoan 65 urte dituztenak izango dira. Gobernu Kontseiluaren ostean komunikabideen aurrean egindako agerraldian Sagarduik gogorarazi duenez, atzo Osasun Lurraldearteko Kontseiluak, ezohiko bilkuran, gai bakarra izan zuen hizpide: AstraZenecaren txertoa. Ildo horretan, txertoen txosten teknikoek egindako proposamenak berretsi zituztela gogorarazi du, hiru erabaki handitan laburbildu daitezkeenak. Lehenik eta behin, bihar bertan ekingo diote txerto hori berriz jartzeari, Sendagaien Europako Agentziaren gomendioei jarraituz; izan ere, EMAk adierazi duenez, txerto hori "eraginkorra eta segurua da, eta bere onurak gehiago dira kalteak baino".

Bilboko gimnasio batean izandako agerraldian 43 pertsona kutsatu dira

Bilboko gimnasio batean izandako agerraldian ...
Bilboko gimnasio batean izandako agerraldian 43 pertsona kutsatu dira

Agerraldi horren atzean aldaera brita...
0:59 min.

Agerraldi horren atzean aldaera britainiarra ote dagoen aztertzen ari da orain Osakidetza, aldaera hori Euskadiko kasu positiboen % 75-80ren erantzulea baita. Oraindik garaiz da, baina, hori jakiteko.

Audiorik gabe. Bilboko Deustu auzoko Alta Fit gimnasioan izandako agerraldiak 43 kutsatu utzi ditu guztira, 800 proba diagnostiko baino gehiago egin ondotik. Pasaden larunbatean Osakidetzak PCR probak egitera deitu zituen Bilboko gimnasio horretako erabiltzaileak. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, baheketan 25 kasu atzeman dira; izan ere, gainerako 18ak joan den asteburuan Basurtuko Ospitalean baheketa egin aurretik sintomak izan zituzten pertsonak dira. Agerraldi horren atzean aldaera britainiarra dagoen aztertzen ari da orain Osakidetza, aldaera hori Euskadiko kasu positiboen % 75-80ren erantzulea baita. Dena dela, oraindik garaiz da hori jakiteko.

Galdakaon aurkitutako Gerra Zibileko obus bat leherrarazi du Ertzaintzak

Galdakaon aurkitutako Gerra Zibileko obus bat...
Galdakaon aurkitutako Gerra Zibileko obus bat leherrarazi du Ertzaintzak

Ertzaintzak lehergailuak desaktibatze...
1:22 min.

Ertzaintzak lehergailuak desaktibatzeko protokoloa aktibatu du Txomin Egileor errepidean egiten ari diren obretako langile batek 40 zentimetro inguruko obus bat aurkitu duela iragarri duenean.

Audiorik gabe. Ertzaintzaren Lehergailuak Desaktibatzeko Unitateak gaur goizean Galdakaoko Merkadillo industrialdean (Bizkaia) aurkitu duen Gerra Zibileko obusa zartarazi du, leherketa kontrolatu baten bidez. Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, 08:12 aldera, Galdakaon, Txomin Egileor errepidean, Ibaizabal ibaitik gertu, egiten ari diren obretako beharginak jakinarazi du 40 zentimetro inguruko obus bat aurkitu dutela. Abisua jaso ostean, Ertzaintzak lehergailuak desaktibatzeko protokoloa aktibatu du eta ingurua hesitu du. Horrez gain, inguruko pabiloi industrialak hustu ditu eta tren zirkulazioa eten du jaurtigaia desaktibatzeko beharrezkoa izan duten denboran. Ertzaintzaren Lehergailuak Desaktibatzeko Unitateaz gain, herritarren babeserako patruilek, Galdakaoko Udaltzaingoak eta suhiltzaileek parte hartu dute dispositiboan. Lehergailuak modu kontrolatuan eztanda egin ondoren, gailua altxatu dute goizeko hamaikak aldera. Ordutik aurrera, normaltasuna berreskuratu dute zonaldean.