Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe.

Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste.

Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean.

Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da.

Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe.

UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko.

Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela.

Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute.

Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe.

Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte. 

04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira.

Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza ...
Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ES...
1:17 min.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe. Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste. Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean. Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da. Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

2021/04/22

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango...
Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dit...
2:02 min.

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe. UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko. Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela. Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute. Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

2021/04/22

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebiz...
Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin di...
0:53 min.

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe. Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.  04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira. Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

2021/04/22

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2021-03-24ko bideoen artxiboa

Erresuma Batuko hegaldiak berriro baimentzea erabaki du Espainiako Gobernuak

Erresuma Batuko hegaldiak berriro baimentzea ...
Erresuma Batuko hegaldiak berriro baimentzea erabaki du Espainiako Gobernuak

Alabaina, Brasildik eta Hegoafrikatik...
1:15 min.

Alabaina, Brasildik eta Hegoafrikatik abiatutako hegaldiei ezarritako murrizketa mantentzea ebatzi du.

Audiorik gabe. Joan den abenduaren amaieran, Erresuma Batutik abiatutako hegazkinei Espainian lurreratzea galarazteaerabaki zuen Pedro Sanchezen Gobernuak, koronabirusaren aldaera britainiarra Estatuan zabaltzea ekiditeko asmoz. Gaur, debeku hori bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Maria Jesus Montero bozeramaileak jakinarazi duenez. Schengen eremuko herrialdeetan ezarritako neurri berberak aplikatuko zaizkie Erresuma Batutik iristen diren bidaiariei. Hala, azken 72 orduetan egindako PCR probaren emaitza aurkeztu beharko dute bidaiatu ahal izateko. Bestalde, Brasilgo eta Hegoafrikako hegaldiak gutxienez datorren apirilaren 13ra arte egongo dira galarazita. Otsailaren 2an ezarri zuten neurri hori.

Uda amaitzerako europarren % 70 txertatuta egotea espero da

Uda amaitzerako europarren % 70 txertatuta eg...
Uda amaitzerako europarren % 70 txertatuta egotea espero da

Hala aurreikusten du Europako Batzord...
1:33 min.

Hala aurreikusten du Europako Batzordeak eta, uda aurretik, Europar Batasunera txerto mota desberdinen 360.000 dosi iritsiko direla kalkulatzen du

Audiorik gabe. Europako Batzordeak posible dela uste du uda amaierarako Europako populazio helduaren % 70 txertatuta egotea, covid-19aren aurkako txertoetakoren batekin. Hala baieztatu du Jochen Müller Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako jarduneko zuzendariak kazetariekin izandako bilera telematiko batean. Müllerren arabera, gaur gaurkoz Europar Batasunera txertoak bidaltzen dituzten hiru enpresen artean, hil amaierarako 100 milioi dosi helaraztea aurreikusten dute, baita ondorengo hilabeteetan kopuru hori bera jasotzea ere. Azaladu duenez apirila eta ekaina bitartean AstraZenecaren 70 milioi dosim Modernaren 35 milioi dosi eta Pfizerren 200 milioi dosi jasotzea espero du, Janssen txerto berriaren 55 milioi dosiez gain; guztira, beraz, 360 milioi dosi jasotzea espero da. Kontuan izanik, gainera, Janssenena dosi bakarreko txertoa dela, "honek guztiak oso toki onean jartzen gaitu aipatutako txertaketa helburua lortze bidean".

Gutxienez 10 pertsona hil dituzte Coloradon, supermerkatu batean izandako tiroketan

Gutxienez 10 pertsona hil dituzte Coloradon, ...
Gutxienez 10 pertsona hil dituzte Coloradon, supermerkatu batean izandako tiroketan

Ustezko erasotzailea atxilotu eta osp...
1:33 min.

Ustezko erasotzailea atxilotu eta ospitaleratu egin dute, zauriekin. Gertakariaren ostean, Bidenek asaltoko armak debekatzea proposatu du.

Ameriketako Estatu Batuetan, gutxienez 10 pertsona hil dituzte Coloradoko supermerkatu batean izan den tiroketan. Hildakoetako bat 51 urteko polizia bat da, tiroketaren abisua jaso eta bertara iritsi den lehendabizikoetakoa. Ustezko erasotzailea atxilotu eta ospitaleratu egin dute, zaurituta. Gizon armatu bat Boulder hiriko King Soopers merkataritza gunean sartu eta tiroka hasi da bertan 15:00ak zirenean. 10 hildako eragin ditu, 20 eta 65 urte artekoak, eta bera larri zauritu da, Kerry Yamaguchi Boulderreko Polizia buruak azaldu duenez. Gertakariaren ostean, Joe Biden AEBko presidenteak Kongresuari eskatu dio herrialdean armen kontrola areagotzeko neurriak "premiaz" har ditzala, tartean asaltoko arma guztien debekua. "Bizitzak salba ditzakegu" armen kontrolarekin, esan du Bidenek Etxe Zurian egindako adierazpen batean.