Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe.

Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari.

Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita.

Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten.

Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela.

Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra.

Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen.

Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion.

Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin.

Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte.

Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txe...
Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa...
1:09 min.

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe. Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari. Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

2021/04/21

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko ...
Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sar...
1:16 min.

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe. Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita. Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten. Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela. Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

2021/04/21

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio ...
EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil ...
2:08 min.

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra. Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen. Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion. Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin. Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte. Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

2021/04/21

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2021-03-26ko bideoen artxiboa

218 milioi banatuko dituzte EAEko autonomo eta ETEetan, Estatuko laguntza zuzenetan

218 milioi banatuko dituzte EAEko autonomo et...
218 milioi banatuko dituzte EAEko autonomo eta ETEetan, Estatuko laguntza zuzenetan

Espainiako Gobernuak 7.000 milioi eur...
1:44 min.

Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru partida aurreikusi du autonomia erkidegoen artean banatzeko.

Audiorik gabe. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek 217,9 milioi euro jaso ahalko dituzte Espainiako Gobernuak banatutako diru-laguntza zuzenetan. Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur bertan argitaratu du Ogasun Ministerioaren agindua. Horren arabera, Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru laguntza partida bat aurreikusi du autonomia erkidegoen artean banatzeko. Koalizio Gobernuak aurreratu zuen 7000 milioi horietatik 2000 milioi Kanariar Uharteetan (1144,2 milioi) eta Balearretan (855,7 milioi) banatuko zirela, eta beste 5000 milioi gainerakoen artean. Ogasunak ezarritako banaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 217,9 milioi jasoko ditu, eta Nafarroak, 67,6 milioi. Ogasunak ezarritako banaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 217,9 milioi jasoko ditu, eta Nafarroak, ostera, 67,6 milioi. Banaketa finkatzerako garaian, hainbat irizpide hartu ditu kontuan Ogasun Ministerioak: autonomia erkidego bakoitzeko errenta adierazlea, langabezia tasa orokorra eta gazteen arteko langabezia, edo aldi baterako lan erregulazioko espediente baten pean dauden langile kopurua.

Eusko Jaurlaritzak ITPren erosketa babestuko duela esan du Tapiak, enplegua sor dezan

Eusko Jaurlaritzak ITPren erosketa babestuko ...
Eusko Jaurlaritzak ITPren erosketa babestuko duela esan du Tapiak, enplegua sor dezan

La consejera ha pedido tranquilidad y...
1:47 min.

La consejera ha pedido tranquilidad y "discreción" a EH Bildu porque en la venta de la firma aeronáutica "hay más de un actor".

Audiorik gabe. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritza "Estatuarekin lanean" ari da ITP Aero erosteko operazioan, eta operazio horretarako "lasaitasuna eta diskrezioa" eskatu ostean, Eusko Jaurlaritzak "industriaren jarraipena, hazkundea, errotzea, enplegua sortzea eta hornitzaileen trakzioarekin jarraitzea" helburu duen proiektua babestuko duela adierazi du. Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak Tapia sailburuari galdetu dio ea Eusko Jaurlaritzak babesa ematen dion Aernnovak ITP Aero erosteko aukerari. Tapiak azpimarratu du aeronautikaren sektorea "garrantzitsuenetakoa dela" Eusko Jaurlaritzarentzat, eta sektore horrek "lehen mailako" teknologia duela eta "kalitatezko enpleguak" sortzen dituela. Halaber, adierazi du Euskadin, ITP eta Aernnova enpresa "eragileak" direla eta "ezinbestekoa" dela Euskadin mantentzea, beste sektore industrial batzuekin zerikusia dutelako. Tapiak azaldu duenez, ITPren salmentaren elementu nagusietako bat "operazioa ahalik eta onena izatea lortzea da", eta "pandemiak ez du laguntzen".

EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 6,7ra jaitsi du Eusko Jaurlaritzak

EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 6,...
EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 6,7ra jaitsi du Eusko Jaurlaritzak

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sai...
1:18 min.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak ia bi puntu jaitsi du EAEko KPIaren hazteko aurreikuspena. Langabezi tasa urte bukaeran % 10,1ekoa izatea aurreikusten du.

Audiorik gabe. 2021ean EAEko KPIaren hazkunde aurreikuspena jaitsi du Eusko Jaurlaritzak, % 6,7ra arte, orain arte aurreikusitakoa (% 8,6) baino ia 2 puntu gutxiago. Pandemiaren "olatu berrien" ondorioa da hazkundearen jaitsiera. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan eman ditu datuak, Luis Ignacio Gordillo PP+Cs taldeko ordezkariaren galdera bati erantzunez. Azpiazuk aurreratu duenez, autonomia erkidegoaren ekonomiak % 6,7 egingo du gora aurten, eta 2022an % 5,7 igoko da. Langabezia tasa murrizten joango da, 2021ean % 10,1ekoa eta 2022an % 9,5ekoa izan arte. Aurreikuspen horiek covid-19aren kontrako txertaketa prozesuaren eraginkortasunari dago lotuta.