Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe.

Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste.

Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean.

Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da.

Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe.

UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko.

Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela.

Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute.

Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe.

Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte. 

04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira.

Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza ...
Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ES...
1:17 min.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe. Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste. Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean. Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da. Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

2021/04/22

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango...
Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dit...
2:02 min.

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe. UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko. Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela. Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute. Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

2021/04/22

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebiz...
Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin di...
0:53 min.

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe. Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.  04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira. Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

2021/04/22

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2021-03-29ko bideoen artxiboa

Gaurtik 19 udalerri itxita daude Euskal Autonomia Erkidegoan

Gaurtik 19 udalerri itxita daude Euskal Auton...
Gaurtik 19 udalerri itxita daude Euskal Autonomia Erkidegoan

100.000 biztanleko 400dik gorako intz...
1:35 min.

100.000 biztanleko 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriak dira. Gainera, taberna barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak larunbatean argitaratu zuen gutxienez apirilaren 6ra arte itxita egongo diren udalerrien zerrenda, eta orduan eguneratuko dute. 19 udalerri dira guztira: bederatzi Gipuzkoan, bost Bizkaian eta bost Araban. Udalerriak itxita egongo dira, baina ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire librean kirola egitera. Gainera, beste udalerri batera joan ahalko dira martxoaren 26a baino lehen eta apirilaren 1etik 11rako ostaturen batean erreserba eginda dutenak. Ostalaritzari dagokionez, taberna eta jatetxeek ordu jakinetan soilik ireki ahalko dituzte barrualdeak: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute eta zehaztutako ordutegian bakarrik. Kirol arloan, ezingo dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu. Horietan % 35eko edukiera onartzen da, eta dutxak bakarka erabili ahalko dira.


SOS Ostalaritzak Jaurlaritzaren egoitza okupatu du Donostian laguntzak eskatzeko

SOS Ostalaritzak Jaurlaritzaren egoitza okupa...
SOS Ostalaritzak Jaurlaritzaren egoitza okupatu du Donostian laguntzak eskatzeko

LABIk onartu dituen azken murrizketek...
2:35 min.

LABIk onartu dituen azken murrizketek sektoreari egindako kalteengatik laguntzak eskatzeko egin dute.

SOS Ostalaritza elkarteko kideek Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitza okupatu dute modu baketsuan LABIk onartu dituen azken murrizketek sektoreari egindako kalteengatik laguntzak eskatzeko. SOS Ostalaritzak prentsaurreko bat zuen deituta Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean 09:30ean, baina une horretan 30 bat lagun eraikinean sartu dira oihuka sektorearen aldeko aldarrikapenak egitera, bertan zeuden langile eta erabiltzaileen harridura eraginez. "Okupazio baketsua" izan dela azpimarratu dute elkartearen bozeramaileek, kideek kolektiboaren aldeko leloak zeramatzaten kartelak erakusten zituzten bitartean; tartean, "Urkullu, aski da. SOS Ostalaritza" leloa handi-handi zuen pankarta bat. Minutu batzuk igarota, Garazi Otegi eta Elena Guinea bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute eraikinaren barruan. "Urkulluren Jaurlaritzak, beste behin ere, ostalaritza egin du epidemiaren joeraren erantzule eta errudun", salatu dute. "Argi utzi nahi dut ez gaudela irekita. Urtebete daramagu % 30ean lanean, eta horrek oso egoera kritikoan uzten gaitu. Taberna askok ateak itxi dituzte, eta beste askok etorkizun beltza dugu beharrezko neurriak hartzen ez badituzte", adierazi dute. Hori horrela, ostalaritzari eragiten dioten neurri murriztaileak hartzen diren bakoitzean "atal bat gehitzeko" eskatu dute, "dagokion kalte-ordain ekonomikoa argitze aldera", eta kalte-ordain guztiek "atzeraeragina" izatea sektoreko langileak "% 100ean itzultzeko". Era berean, "zerga guztiak ezabatzea, alokairuak gelditzea, PFEZ murriztea, BEZa murriztea" eta zaborren, uraren eta terrazen zergak kentzea eskatu dute. "Langileen soldatak osatzea eta Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen irregulartasunak zuzentzea" ere eskatu dute, eta horretarako laguntzak eskatzeko "burokrazia bizkortu" beharra dagoela uste dute. Azkenik, ostalaritza sektoreari "antolatzeko eta mobilizatzeko" deia egin diote, "egoera ahal bezain laster konpontzeko". Protestaldia amaituta, Jaurlaritzaren egoitza utzi dute, baina sarreran pankarta handi bat jarrita.

914 pertsona txertatu dituzte igande honetan EAEko espetxeetan

914 pertsona txertatu dituzte igande honetan ...
914 pertsona txertatu dituzte igande honetan EAEko espetxeetan

585 pertsonak jaso dute txertoa Zabal...
0:49 min.

585 pertsonak jaso dute txertoa Zaballako espetxean, 192k Martutenen eta 137k Basaurin, euskal espetxeetako lehen txertaketa egunean.

Audiorik gabe. 914 pertsonari jarri diete covid-19aren aurkako txertoa igande honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan, bertan egin duten lehen txertaketa egunean. Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, 585 pertsonak jaso dute txertoa Zaballako espetxean (Araba), 192k Martutenen (Gipuzkoa) eta 137k Basaurin (Bizkaia). Itxasoren hitzetan, txertaketa "oso garrantzitsua da espetxeetan normaltasuna berreskuratzeko”.