Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe.

Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari.

Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita.

Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten.

Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela.

Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra.

Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen.

Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion.

Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin.

Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte.

Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txe...
Osasun Ministerioa gaur hasiko da Janssen txertoaren lehen dosiak banatzen

Sendagaien Europako Agentziak txertoa...
1:09 min.

Sendagaien Europako Agentziak txertoa segurua dela berretsita, EAEk 6.850 dosi jasoko ditu gaur eta Nafarroak, ostera, 2050.

Audiorik gabe. Sendagaien Europako Agentziak Janssen txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi ostean, Espainiako Gobernuak asteazken honetan ekingo dio lehendabiziko dosiak autonomia erkidegoetara bidaltzeari, Carolina Darias Osasun ministroak arratsalde honetan jakinarazi duenez. Osasun Ministerioak dituen 146.000 dosietatik 6.850 Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagozkio eta beste 2.050 Nafarroari. Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketaren arabera, Janssen txertoa eta Ameriketako Estatu Batuetan antzemandako tronbosi kasuak lotuta egon daitezke, baina albo-ondorio ezohikoak direla ziurtatu eta txertoa segurua eta eraginkorra dela baieztatu du ikerketak.

2021/04/21

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko ...
Marihuana plantazio bat aurkitu dute Bilboko erdiguneko etxebizitza batean

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sar...
1:16 min.

Ertzaintzak 80 landare inguru eta sare elektrikoari iruzurrez egindako konexioak aurkitu zituen etxebizitzaren barruan. Etxebizitzako bizilaguna atxilotu dute.

Audiorik gabe. Ertzaintzak Bilboko (Bizkaia) erdiguneko Abando auzoko etxebizitza batean aurkitutako marihuana plantazio bat desegin, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du, drogarekin trafikatzea eta kalamua hazteko argindarrarekin iruzur egitea egotzita. Atxilotuaren bikotekidea ikertzen ari dira, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Astelehen gauean, 22:00 aldera, Abando auzoko etxebizitza batean balizko liskar bat izaten ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta eztabaida bat izan zuten gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten. Gertatutakoa argitzen saiatzen ari zirela, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten etxe barruan, eta gizonak onartu zuen bi gela marihuana hazteko prestatuta zituela. Gainera, ikuskapenean zehar, etxebizitzako argindar-sarean iruzurrezko konexio batzuk zeudela ikusi zuten.Ondorioz, plantazioaren arduraduna atxilotu zuten, drogarekin trafikatzea eta argindarrarekin iruzur egitea egotzita, eta bere bikotekidea ikertu zuten, estaltzeagatik.

2021/04/21

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio ...
EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil ...
2:08 min.

2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak oso-osorik berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak 2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari ezarritako 21 urteko kartzela-zigorra. Epaiketa 2020ko abenduan egin zen Arabako Probintzia Auzitegian, herri-epaimahaiarekin. Hilketaren errudun jo zuten, maltzurkeria eta astungarriak aintzat hartuta. Hala ere, ankerkeria baztertu zuten. Gizonak hilketa onartu eta barkamena eskatu zuen. Kartzela-zigorraz gain, Arabako Lurralde Auzitegiak kalte-ordainak ematera kondenatu zuen gizona. 120.000 euro ordaindu beharko dio seme-alaba bakoitzari, 20.000 euro biktimaren hiru anai-arrebei. Gainera, seme txikiaren guraso-ahala kendu zion. Epaiaren arabera, familiaren etxean izandako eztabaida baten ostean, kondenatuak Ana Belen emaztea "hiltzeko asmoz" eraso zuen, "ustekabean, buruaren atzealdean kolpatuz", objektu sendo batekin edo batzuekin, besteak beste, etxeko erregistroan agenteei erakutsi zien mailu batekin. Emakumea lurrera erori zenean buruan kolpeak ematen jarraitu zuen erasotzaileak. Guztira, 12 zauri eragin zizkion buruan, heriotza eragin arte. Epaimahaiaren arabera, frogatuta geratu zen "bizikidetzako azken aldian larriagotu zen jarrera kontrolatzailea" zuela gizonak emakumearekin. "Berea zela" uste zuen eta ez zuen onartzen beste pertsona batekin harremana hasi izana eta "banantzeko erabaki irmoa" izatea.

2021/04/21

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2021-03-30ko bideoen artxiboa

PCR negatiboa beharko da Iparraldetik Hegoaldera igarotzeko, gaurtik aurrera

PCR negatiboa beharko da Iparraldetik Hegoald...
PCR negatiboa beharko da Iparraldetik Hegoaldera igarotzeko, gaurtik aurrera

Salbuetsita daude mugaz gaindiko lang...
1:17 min.

Salbuetsita daude mugaz gaindiko langileak, garraiolariak eta mugatik gehienez ere 30 kilometrora bizi direnak. Hegoaldetik Iparraldera pasatzeko, PCR negatiboa behar da urtarriletik.

Audiorik gabe. Gaurtik aurrera PCR negatiboa aurkeztu beharko da Ipar Euskal Herritik Hego Euskal Herrira igarotzeko. PCR proba horrek gehienez ere 72 ordu lehenago egindakoa izan beharko du, itsasontziz edo hegazkinez iristen direnei eskatzen zaien gisan. Hala ere, salbuetsita egongo dira mugaz gaindiko langileak, garraiolariak eta mugatik gehienez ere 30 kilometrora bizi direnak. Sei urtetik beherakoek ere ez dute PCR probarik beharko muga pasatzeko. Espainiako Osasun Ministerioaren agindua larunbatean argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta hiru egunera sartuko da indarrean. Arau berria covid-19ak eragindako osasun krisia amaitu bitartean aplikatuko da. Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira pasatzeko, ostera, PCR negatiboa ezinbestekoa da urtarriletik.

Beste greba egun bat Gipuzkoako erresidentzietan, lan-hitzarmenaren alde

Beste greba egun bat Gipuzkoako erresidentzie...
Beste greba egun bat Gipuzkoako erresidentzietan, lan-hitzarmenaren alde

ELAk eta LABek deituta, kalera aterak...
1:24 min.

ELAk eta LABek deituta, kalera aterako dira berriro irtenbide bat eskatzeko "Gipuzkoan sekula izan den lan-gatazka luzeenarentzat”.

Audiorik gabe. Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak beste greba egun batera deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek. ELAren kasuan, jada 248 greba egun dira gatazka hasi zenetik. Lan-hitzarmena negoziatzea eskatzen dute, epemugarik gabe luzatu baitzen. Salatu dute "lan-kargak" eta eragin "psikologiko" eta "emozionala" "oso gogorrak" izaten ari direla. ELAk "Gipuzkoan sekula izan den lan-gatazka luzeenarentzat" irtenbidea ematea eskatzen du. "Gipuzkoako erresidentzietan gauzak ez daude ondo. Lan-hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, eta langileak geroz eta zigortuago daude fisikoki eta emozionalki, pandemiaren eragina dela eta", azaldu dute. Grebaz gain, manifestazioa egingo dute 11:00etan, Donostiako Gipuzkoa plazatik abiatuta, eta Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteekin batera.

500 herritar baino gehiago erail ditu Myanmarko Ejerzitoak Estatu Kolpetik hona

500 herritar baino gehiago erail ditu Myanmar...
500 herritar baino gehiago erail ditu Myanmarko Ejerzitoak Estatu Kolpetik hona

Errepresio gordina jasaten ari diren ...
2:32 min.

Errepresio gordina jasaten ari diren arren, herritarrek protesta egiten jarraitzen dute demokratikoki hautatutako Suu Kyiren gobernu legitimoa boterera itzul dadin eskatzeko.

Audiorik gabe Myanmarko junta militarrak Estatu Kolpea eman zuenetik bi hilabete betetzear direnean, hazten jarraitzen du manifestari zibilen aurkako indarkeriak, eta gaur gaurkoz, 500dik gora emakume, gizon eta haur erail dituzte indar polizialek, pasa den otsailaren 1ean boterea indarrez hartu zutenetik. Horrez gain, armadaren errepresioak badu beste aurpegi bat, kolpe militarraren aurkako manifestarien atxiloketa masiboena, hain zuzen. Izan ere, nahiz eta manifestazio gehientsuenak modu baketsuan egiten ari badira ere, 2.574 dira dagoeneko atxilotuta dauden herritarrak, Myanmarko Preso Politikoen Laguntzarako Elkarteak (AAPP) adierazi duenez. Joan den otsailaren 1ean, ia hamar urteko demokraziaren ostean, 1962tik 2011ra boterean egona zen Myanmarko Armadak Estatu Kolpea eman zuen eta gobernuko buruzagi nagusiak atxilotu zituen, tartean Demokraziarako Liga Nazionaleko buru Aung San Suu Kyu bake nobela; 2015ean bezala, herritarren % 83aren babesa lortu zuen iragan azaroko hauteskundeetan. Herritarrek hautatutako gobernuaren kontrako Estatu Kolpeak eta Myanmarko herritarrekiko indarkeriak nazioarteko herrialde askoren erantzuna ekarri du, tartean AEB, Erresuma Batua eta Kanada; militarrei eta Armadari lotutako enpresei isunak jarri dizkiete estatu horiek. AEBk astelehenean iragarri zuenez, "2013ko Inbertsiorako eta Merkataritzarako Esparru Akordioaren (TIFA) bitartez Myanmarrekin ezarritako lotura guztiak bertan behera geratuko dira", harik eta "Gobernu demokratikoa" itzultzen den arte, ohar batean azaldu duenez. Japoniak, Indonesiak eta Tailandiak ere Myanmarko Armadari galdegin dio utz diezaiola lehenbailehen herritarren aurka indarkeria erabiltzeari. NBEko Segurtasun Kontseilua bihar elkartuko da herrialdearen egoera aztertzeko; Kontseiluak behin baino gehiagotan eskatu dio Myanmarko Armadari demokrazia berrezarri eta indarkeria behin betiko amaitzeko.