Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe.

Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste.

Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean.

Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da.

Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe.

UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko.

Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela.

Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute.

Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe.

Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte. 

04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira.

Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza ...
Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ES...
1:17 min.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe. Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste. Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean. Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da. Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

2021/04/22

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango...
Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dit...
2:02 min.

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe. UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko. Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela. Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute. Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

2021/04/22

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebiz...
Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin di...
0:53 min.

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe. Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.  04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira. Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

2021/04/22

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2021-03-31ko bideoen artxiboa

'Normaltasun berriaren legea'k musukoaren der...
'Normaltasun berriaren legea'k musukoaren derrigorrezko erabilera zabaldu du

Gaur sartu da indarrean araua, metro ...
2:00 min.

Gaur sartu da indarrean araua, metro eta erdiko distantziarekin ere erabiltzera behartzen duena, baita hondartzan ere, salbuespenik gabe. Hala ere, erkidegoek moldatzeko aukera izango dute.

Audiorik gabe. Gaur sartu da indarrean 'normaltasun berriaren legea' deiturikoa, musukoaren erabilera zabaltzen duena, baita metro eta erdiko distantzia gordetzeko aukera dagoenean ere. Aire librean edo hondartzan ezinbestekoa izango da musukoa eramatea distantzia gordeta ere, salbuespenik gabe. Hala ere, erkidego bakoitzak, orain arte bezala, musukoen inguruko arauak moldatu ahalko ditu, tokian tokiko egoera epidemiologikoaren arabera. Aurreko udan Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri zuen hondartzan ere musukoa nahitaez eramatea jasotzen zuen araua, eserita edo etzanda pertsonen artean metro eta erdiko tartea gordetzen zen kasuak salbuetsita. Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak covid-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurrien Lege Proiektua argitaratu zuen atzo, 'normaltasun berriaren legea' deiturikoa, martxoaren 18an Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutakoa. Pandemia amaitu arte indarrean egongo diren neurrien artean dago musukoaren derrigorrezko erabilera, sei urtetik gorako pertsonentzat eta eremu publikoan, aire zabaleko tokietan eta publikoarentzat irekitako lekuetan, baita 1,5 metroko segurtasun distantzia errespetatzeko aukera egonda ere.na dela, musukorik ez dute eraman beharko horren erabilerarekin gaixotasunen bat larritzeko aukera dutenek, ezta mendekotasun edo ezgaitasun batengatik musukoa kentzeko gai ez direnek ere.

Beste bizileku aukerarik izan gabe etxegabetzerik ez egitea adostu dute Donostian

Beste bizileku aukerarik izan gabe etxegabetz...
Beste bizileku aukerarik izan gabe etxegabetzerik ez egitea adostu dute Donostian

2021eko aurrekontuen inguruko ituna e...
1:12 min.

2021eko aurrekontuen inguruko ituna erdietsi ondoren, udal gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eta Elkarrekin Podemosek beste akordio bat lortu dute "etxebizitza duin bat izateko eskubidearen defentsan".

Audiorik gabe. Atzo Donostiako 2021eko aurrekontuen inguruko akordioa lortu ondotik, udal gobernua osatzen duten bi alderdiak, EAJk eta PSE-EE, eta Elkarrekin Podemos berriro ere ados jarri dira; kasu honetan, "etxebizitza duin bat izateko eskubidearen defentsan". Horren arabera, ez da etxegabetzerik egingo, beste bizileku aukerarik izan ezean. Udalak hitzarmen bat bultzatuko du horretarako Eusko Jaurlaritzarekin, "egoera zaurgarrian dauden pertsonentzako bizitoki irizpideak eta alternatibak" finkatzeko. Eneko Goia Donostiako alkateak, Aitzole Araneta Elkarrekin Podemoseko zinegotziak eta Marisol Garmendia PSE-EEko zinegotziak sinatu dute gaur akordioa. Gobernu taldeak eta koalizio moreak konpromisoa hartu dute "hutsik dauden etxebizitzen, egoera txarrean daudenen edota gehiegizko okupazioa dutenen" aurka borrokatzeko.

Kontratazioek behera eta aldi baterako lan erregulazio txostenek gora, EAEn

Kontratazioek behera eta aldi baterako lan er...
Kontratazioek behera eta aldi baterako lan erregulazio txostenek gora, EAEn

Ekoizpen industrialak, baina, soilik ...
0:47 min.

Ekoizpen industrialak, baina, soilik % 3,9ko beherakada izan zuen urtarrilean aurreko urtearen aldean, pandemia hasi aurreko hilabetearen aldean.

Audiorik gabe. Urteko lehenengo bi hilabeteetan nabarmen jaitsi da kontratazio kopurua, eta gora egin du Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen eraginpean dauden pertsonen zenbatekoa EAEn, Lan Harremanen Kontseiluak kaleratutako azterketa batean agertzen denez. Iragan urtarrilean ekoizpen industriala % 3,9 bakarrik jaitsi zen arren, 2020ko hilabete beraren aldean (pandemiaren aurretik), 2021eko lehenengo bi hilabeteetan izenpetutako kontratuen kopuruak % 27ko beherakada izan du iazko epe beraren aldean. Gainera, handia da Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen eraginpean jarraitzen duten langileen kopurua, eta urtarrilean eta otsailean 6.984 pertsonari eragiten dien 762 txosten gehiago aurkeztu dituzte.