Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe.

Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela.

Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean.

"Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.

Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe.

Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko.

Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik.

Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik.

Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira".

Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe.

Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak.

Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten.

21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura.

Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean ...
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua...
0:43 min.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe. Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela. Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean. "Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

2021/06/18

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bi...
82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendaka...
0:36 min.

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe. 82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du. Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

2021/06/18

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topat...
Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroa...
1:56 min.

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko. Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik. Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik. Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira". Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

2021/06/18

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat i...
Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte ...
1:48 min.

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe. Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira. Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak. Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten. 21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura. Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

2021/06/18

Ekaina 2021
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Maiatza 2021
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2021-05-24ko bideoen artxiboa

Bi urteko zigorra 2018ko Donostiako Aste Nagusian adingabe bati eraso egiteagatik

Bi urteko zigorra 2018ko Donostiako Aste Nagu...
Bi urteko zigorra 2018ko Donostiako Aste Nagusian adingabe bati eraso egiteagatik

Dena dela, erasotzailea ez da kartzel...
1:43 min.

Dena dela, erasotzailea ez da kartzelan sartuko biktimari 2.000 euroko kalte ordaina ematen badio eta bost urtez deliturik egiten ez badu.

Audiorik gabe. 32 urteko gizonezko bati bi urteko kartzela zigorra eta hiru urteko zaintzapeko askatasuna ezarri diote 2018ko Donostiako Aste Nagusian adingabe bati sexu erasoa egiteagatik.

Gizon bat atxilotu dute balkoitik sartuta etxebizitza batean lapurtzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute balkoitik sartuta etx...
Gizon bat atxilotu dute balkoitik sartuta etxebizitza batean lapurtzea egotzita

Atxilotua epailearen esku utzi dute, ...
1:00 min.

Atxilotua epailearen esku utzi dute, ustezko bortxazko lapurreta egotzita.

Audiorik gabe. Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du Durangon (Bizkaia), balkoitik igota, etxebizitza batean sartu eta lapurreta egitea egotzita. Pertsona bat etxebizitza bateko lehenengo solairura balkoitik sartu dela jakinarazi diote Ertzaintzari. Abisua jaso ostean, patruila bat bertaratu, eta balkoiko baranda hautsita, ateak irekita, kristal bat hautsita eta odol aztarnak aurkitu dituzte agenteek. Apur bat geroago, pertsona bat identifikatu dute etxebizitzatik gertu, esku batean zauri bat odoletan zuela ikusi ondoren. Ebakia balkoiko ateko kristala hautsi duenean egin duela baieztatutakoan, atxilotu egin dute. Atxilotua epailearen esku utzi dute, ustezko bortxazko lapurreta egotzita.

Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan

Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatat...
Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan

Antza denez, gomazko ontzia Libiako h...
1:09 min.

Antza denez, gomazko ontzia Libiako hondartza batetik itsasoratu zen larunbat gauean. Italiako eta Libiako agintariek ez dute oraingoz bilaketarik abiatu.

Audiorik gabe. Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatatu ditu azken orduetan Mediterraneo itsasoan. Gomazko ontzi batean zihoazen, eta, hainbat orduz noraezean ibili ostean, onik erreskatatu dituzte. Aita Mari salbamenduko euskal ontzia 95 pertsona horien bila ari zen Mediterraneo itsasoan, baina azkenean merkantzia ontzi batek aurkitu ditu, gauerdia baino lehen. Antza denez, gomazko ontzia Libiako hondartza batetik itsasoratu zen larunbat gauean. Ontzia zehatz non zegoen ez zekiten, eta GPS seinalearekin arazoak izan dituzte. Hori dela eta, Italiako eta Libiako agintariek ez dute bilaketarik abiatu. Euskal ontzia Libiako kostaldetik 100 bat miliara zegoen igande goizean, eta, horrenbestez, zonaldean bilatzen ari zen ontzi "bakarra" Aita Mari zen. Larunbataz geroztik, eguraldiak okerrera egin duela ohartarazi dute Aita Maritik.