Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe.

Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela.

Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean.

"Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.

Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe.

Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko.

Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik.

Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik.

Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira".

Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe.

Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak.

Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten.

21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura.

Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean ...
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua...
0:43 min.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe. Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela. Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean. "Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

2021/06/18

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bi...
82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendaka...
0:36 min.

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe. 82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du. Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

2021/06/18

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topat...
Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroa...
1:56 min.

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko. Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik. Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik. Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira". Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

2021/06/18

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat i...
Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte ...
1:48 min.

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe. Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira. Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak. Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten. 21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura. Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

2021/06/18

Ekaina 2021
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Maiatza 2021
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2021-05-26ko bideoen artxiboa

Astelehenean elkartuko da LABI instituzionala neurriak arintzea aztertzeko

Astelehenean elkartuko da LABI instituzionala...
Astelehenean elkartuko da LABI instituzionala neurriak arintzea aztertzeko

LABIren Aholku Batzordea astelehen ar...
1:01 min.

LABIren Aholku Batzordea astelehen arratsaldean elkartuko da pandemiaren eboluzioa aztertzeko. Besteak beste, ostalaritzaren ordutegia zabaldu ala ez izango dute mahai gainean.

Audiorik gabe. Iñigo Urkullu lehendakariak LABIren Aholku Batzordearen bilera deitu du datorren astelehenerako, maiatzaren 31rako, Euskadin covid-19ari aurre egiteko indarrean dauden neurriak berrikusteko. Pandemiaren bilakaera ez ezik, egun indarrean dauden neurri murriztaileak arindu ala ez aztertuko dute. Eusko Jaurlaritzako iturriek asteazken honetan jakitera eman dutenez, erakunde horren bilera 16:30ean izango da, Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen. Erakunde horren azken bilera maiatzaren 7an izan zen, Euskadiko perimetro-itxiera altxatzea erabaki zenean, eta beste neurri batzuk lasaitu zirenean, hala nola ostalaritza eta merkataritza gaueko hamarretan ixtea, ordura arte zegoena baino bi eta ordubete geroago, hurrenez hurren.

Zortzi gazte, tartean sei adingabe, atxilotu dituzte Gorlizen beste bat jotzeagatik

Zortzi gazte, tartean sei adingabe, atxilotu ...
Zortzi gazte, tartean sei adingabe, atxilotu dituzte Gorlizen beste bat jotzeagatik

Borrokak eragin eta beste gazte batzu...
1:35 min.

Borrokak eragin eta beste gazte batzuk jipoitzen zituen talde bateko kide izatea egotzi die Ertzaintzak. Kasurik larrienean, 15 urteko mutiko bat korderik gabe utzi zuten.

Audiorik gabe. Ertzaintzak zortzi gazte, horietako sei adingabeak —16 eta 17 urtekoak—, atxilotu ditu azken orduetan Gorlizen (Bizkaia) beste gazte batzuk jipoitzeagatik. Biktimetako bat, 15 urteko adingabea, korderik gabe geratu zen emandako kolpeengatik, eta erietxean artatu behar izan zuten. Atxilotutako zortziak, 16 eta 19 urte bitartekoak, Bilboko Santutxu auzoko gazte talde bateko kide dira. Gehienek aurrekariak dituzte, batez ere lesioengatik, liskar nahaspilatsuetan parte hartzeagatik, mehatxuengatik eta kasuren batean, indarkeria erabiliz egindako lapurretarengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean zehaztu duenez, Ertzaintzak ikerketa —oraindik zabalik du— abiatu zuen Gorlizko pinudian hainbat borroka izan eta gero. Larrienean, apirilaren 3ko arratsaldean gertatutakoan, hainbat gazte zauritu ziren, tartean korderik gabe eta erietxean bukatu zuen 15 urteko mutiko bat. "Gaztea muino batetik behera behera jausi zen, eta borrokan nahastutakoek kolpatzen jarraitu zuten lurrean zenean ere". Jotzeaz gain, katea bat eta zorroa lapurtu zioten.

Sindikatuek sektore publikoko behin-behineko lanpostuak egonkortzea eskatu dute

Sindikatuek sektore publikoko behin-behineko ...
Sindikatuek sektore publikoko behin-behineko lanpostuak egonkortzea eskatu dute

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ES...
1:28 min.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek zerbitzu publikoak indartzea, enplegu publikoa sortzea eta 60.000 langile baino gehiagoren enplegua egonkortzea eskatu dute.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek hiru eskari nagusi egin dituzte astearte honetan Gasteizen egindako mobilizazioan: enplegu publiko gehiago sortzea, behin-behineko 60.000 langile publiko baino gehiagoren lanpostua egonkortzea eta zerbitzu publikoak indartzea. Sindikatuek manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan, "sektore publikoko behin-behinekotasun tasa handiei" eta zerbitzu publikoen pribatizazioari "amaiera jartzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzarekin, Eudelekin eta alderdi politikoekin bilerak egitea galdegin dute, "haien esku" dagoelako zerbitzu publikoak indartzea, enplegu publikoa sortzea eta enplegua sendotzea. Sindikatuek salatu dutenez, apirilaren 22ko grebaren ostean, Eusko Jaurlaritzak, erakundeek eta alderdi politikoek ez diete erantzunik eman sindikatuek eta lanuztearekin bat egin zuten sektore publikoko "milaka langilek" egindako eskaerei. Gainera, Eusko Jaurlaritzak lanpostu horiek "egonkortzeko" benetako pausorik eman gabe eta pribatizazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela deitoratu dute. Era berean, borondate falta leporatu diote Urkullu buru duen gobernuari.