Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe.

Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela.

Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean.

"Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.

Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe.

Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko.

Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik.

Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik.

Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira".

Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe.

Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak.

Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten.

21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura.

Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean ...
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua...
0:43 min.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe. Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela. Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean. "Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

2021/06/18

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bi...
82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendaka...
0:36 min.

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe. 82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du. Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

2021/06/18

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topat...
Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroa...
1:56 min.

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko. Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik. Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik. Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira". Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

2021/06/18

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat i...
Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte ...
1:48 min.

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe. Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira. Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak. Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten. 21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura. Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

2021/06/18

Ekaina 2021
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Maiatza 2021
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2021-05-31ko bideoen artxiboa

Iaz EAEko 241 gorroto-delituen ia erdiek izaera arrazista edo xenofoboa izan zuten

Iaz EAEko 241 gorroto-delituen ia erdiek izae...
Iaz EAEko 241 gorroto-delituen ia erdiek izaera arrazista edo xenofoboa izan zuten

Gaur goizean aurkeztu dute Legebiltza...
1:38 min.

Gaur goizean aurkeztu dute Legebiltzarrean "Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2020ko Txostena", gorroto-delituak jasotzen eta aztertzen dituena.

Audiorik gabe. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak astelehen honetan aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2020ko Txostena, iaz Euskal Autonomia Erkidegoan izan ziren gorroto-delituak jaso eta aztertzen dituena. EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrako Jon Mirena Landak zuzendu eta Enara Garrok koordinatutako lanean, guztira 241 gorroto-delitu jaso dituzte. 2020an, Ertzaintzak 241 gorroto-delitu erregistratu zituen EAEn, hau da, iazko datuekin alderatuz gero, % 129,5eko "hazkunde esponentziala" izan zen. Poliziak jarrera horiek atzemateko eta erregistratzeko "eraginkortasun handiagoa" izan du, Erkorekaren hitzetan. Sailburuak azaldu duenez, Ertzaintza gero eta hobeto dago prestatuta kolektibo zaurgarrien aurkako delitu-tipologia horri aurre egiteko, eta, horri esker, "datuak hobeto identifikatu, tratatu eta zenbatu daitezke". Delitu horietatik gehienak, % 48,5, hain justu, arrazistak edo xenofoboak izan ziren, eta sexu-orientazioarekin eta -identitatearekin lotutakoak, berriz, % 21 dira. Dibertsitate funtzionalarekin zerikusia zuten delituak (29 kasu) guztien % 12 dira, eta oinarria ideologia eta orientazio politikoa izan zutenak (24 kasu), % 10.

Tabakoaren prebentzioaren kostua industriak bere gain hartzea eskatu dute

Tabakoaren prebentzioaren kostua industriak b...
Tabakoaren prebentzioaren kostua industriak bere gain hartzea eskatu dute

Tabakoa da tumoreak garatzeko eta min...
1:51 min.

Tabakoa da tumoreak garatzeko eta minbiziak eragindako heriotzak saihesteko arrisku-faktore nagusia, eta kontsumitzaileen erdiak hiltzen ditu.

Audiorik gabe. Espainiako Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionalak eskatu du tabakoaren industriak prebentzioaren eta tratamenduren kostua bere gain hartzea. Horren arabera, industria hilgarria da tabakoarena, eta bi bezerotik bat hiltzen du. Espainiako Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionaleko kide eta Euskadiko eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkarteko bozeramaile Joseba Zabalak zigarro-paketeen prezioa garestitzearen aldeko apustua egin du, prezioak eragin zuzena baitu kontsumo-tasan. Zabalak esan duenez, kontsumitzailea ez ezik, tabako-enpresak ere zigortu beharko lituzkete. Hortaz, egiazko prebentzio plan bat egiteko eta, Frantzian egin duten moduan, tabako-enpresak finantzaketan inplikatzeko eskatu dio Osasun Ministerioari. Horrela, zerga-sistema berri bat planteatu du Zabalak: Estatuak mozkinen gaineko karga ezartzeko tabako-saltzaileei. Funts horiekin, Administrazioa behartuta egongo litzateke tabakismoaren aurkako proiektuak sortzera. Halaber, Tabakoaren legea betetzen ez duten enpresei jarritako isunen bidez biltzen dena prebentzio proiektuetara bideratzea proposatu du Zabalak. Tabakoa da tumoreak garatzeko eta minbiziak eragindako heriotzak saihesteko arrisku faktore nagusia, eta kontsumitzaileen erdiak hiltzen ditu, minbiziaren kontrako mediku-elkarteek azaldu dutenez.

16 urtetik gorako herritarren erdiek hartuta dute txertoaren lehen dosia EAEn

16 urtetik gorako herritarren erdiek hartuta ...
16 urtetik gorako herritarren erdiek hartuta dute txertoaren lehen dosia EAEn

Bestalde, milioi erdira heldu dira co...
0:38 min.

Bestalde, milioi erdira heldu dira covid-19aren kontrako immunizazioa osoa lortu dutenak.

Audiorik gabe. Covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina erritmo onean dabil Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta zenbaki borobila harrapatu du asteon, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu duen txertaketa buletinaren arabera. Izan ere, 16 urtetik gorako herritarren erdiek (% 50,2) jaso dute txertoaren lehen dosia, eta jada milioi erdik, zehazki, 506.411 pertsonak (% 27,1), immunizazio osoa dute jada.