Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe.

Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela.

Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean.

"Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.

Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe.

Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko.

Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik.

Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik.

Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira".

Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe.

Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak.

Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten.

21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura.

Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean ...
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua...
0:43 min.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe. Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela. Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean. "Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

2021/06/18

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bi...
82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendaka...
0:36 min.

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe. 82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du. Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

2021/06/18

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topat...
Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroa...
1:56 min.

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko. Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik. Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik. Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira". Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

2021/06/18

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat i...
Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte ...
1:48 min.

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe. Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira. Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak. Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten. 21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura. Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

2021/06/18

Ekaina 2021
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Maiatza 2021
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2021-06-01ko bideoen artxiboa

49 urtetik beherakoen txertaketa datorren astean has daiteke EAEn

49 urtetik beherakoen txertaketa datorren ast...
49 urtetik beherakoen txertaketa datorren astean has daiteke EAEn

Asteon prestakin kopuru "handia" espe...
1:15 min.

Asteon prestakin kopuru "handia" espero denez, 50-59 urtekoen immunizazioan aurrera egitea espero da, eta datorren asterako hurrengo adin tartea babesteari ekitea.

Audiorik gabe. Koronabirusaren aurkako txertaketa kanpainak erritmo onean jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta asteon prestakin kopuru "handia" jasotzea espero denez, baliteke datorren astean 49 urtekoak babesteko moduan egotea. Hala iragarri du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gobernu bileraren ostean egindako agerraldian. Sailburuak zehaztu du baimenduta dauden txerto guztien bidalketak daudela aurreikusita ekaineko lehen aste honetarako: Pfizerren 127.530 dosi agindu dituzte, AstraZenecaren 61.700, Modernaren 14.400 eta Janssenen 15.600. Horiekin guztiekin, lehen dosiarekin 50-59 urtekoak immunizatzen jarraituko du asteon Osakidetzak, baita bigarren dosiak ematen. Hala, baliteke datorren astean 49 urtekoak txertatzen hastea. "Modu ordenatuan egingo dugu, beti bezala. 49 urte dituztenekin hasiko gara", iragarri du. Sagarduik gogorarazi duenez, 16 urte baino gehiago dituzten herritarren erdiek jaso dute lehen dosia, eta herritarren % 27k immunizazio osoa dute.

Baztanen autoarekin harrapatuta txirrindulari bat hil zuen gizona espetxeratu dute

Baztanen autoarekin harrapatuta txirrindulari...
Baztanen autoarekin harrapatuta txirrindulari bat hil zuen gizona espetxeratu dute

Homizidio delitua, alkoholaren edo dr...
1:31 min.

Homizidio delitua, alkoholaren edo droga toxikoen eraginpean gidatzea, arduragabekeriaz gidatzea eta istripua gertatu zen lekutik alde egitea leporatzen dizkiote.

Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiko arduradunak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea agindu du igandean Baztango Otsondo mendatean autoarekin harrapatuta txirrindulari bat hil zuen gizonezkoarentzat. Istripua 16:13an gertatu zen N-121-B errepideko 68. kilometroan. Auto-gidariak, alkoholaren eta anfetaminen eraginpean, aurrean eraman zuen Iparraldeko txirrindularia. Gidariak ihes egin zuen istripua gertatu zen lekutik, eta Foruzaingoak herritarren laguntza eskatu zuen sare sozialetan. Azkenean, agenteek aurkitu zuten ibilgailua, ezkutatuta, eta gidaria atxilotu zuten. Baztan inguruko 44 urteko gizonezkoa Iruñeko komisaldegi batera eraman zuten. Homizidio delitua, alkoholaren edo droga toxikoen eraginpean gidatzea, arduragabekeriaz gidatzea eta istripua gertatu zen lekutik alde egitea leporatzen dizkiote. Epaileak emandako ebazpenean azaltzen duenez, arrazoituta dago gizona espetxeratzea: "Gertakarien larritasunagatik, jokoan dauden ondasun pertsonalengatik, eta justiziari muzin egiteko aukera handiengatik, ezbeharretik ihes egiteaz gain, autoa ezkutatzen saiatu baitzen aurki ez zezaten”.

Giza hezurrak aurkitu dituzte Iruñeko antzinako ur etxola batean

Giza hezurrak aurkitu dituzte Iruñeko antzina...
Giza hezurrak aurkitu dituzte Iruñeko antzinako ur etxola batean

Nafarroako Medikuntza Institutura era...
0:53 min.

Nafarroako Medikuntza Institutura eraman dituzte hezurrak, hildakoa nor den eta heriotza noiz eta nola gertatu zen argitzen saiatzeko.

Atzo arratsaldean giza hezurrak aurkitu zituzten Iruñean, abandonatutako ur etxola zahar batean, Nafarroako Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez. Iruñeko suhiltzaileek topatu zituzten gorpuzkiak, Beloso inguruan piztutako sua itzaltzera joan zirenean. Aipaturiko etxola Amaya Kirol Hiritik eta Foruzaingoaren komisaldegitik gertu dago. Foruzaingoak jakitera eman duenez, arrasto zaharrak dira eta, itxuraz, denbora luzez egon dira bertan. Hezurrak Nafarroako Medikuntza Institutura eraman dituzte. DNA probak egingo dituzte, hildakoa identifikatzen saiatzeko. Antza denez, etxerik gabeko pertsonek erabili ohi zuten. Bestalde, Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.