Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe.

Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela.

Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean.

"Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.

Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe.

Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko.

Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik.

Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik.

Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira".

Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe.

Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak.

Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten.

21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura.

Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean ...
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua...
0:43 min.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe. Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela. Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean. "Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

2021/06/18

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bi...
82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendaka...
0:36 min.

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe. 82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du. Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

2021/06/18

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topat...
Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroa...
1:56 min.

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko. Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik. Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik. Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira". Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

2021/06/18

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat i...
Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte ...
1:48 min.

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe. Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira. Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak. Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten. 21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura. Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

2021/06/18

Ekaina 2021
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Maiatza 2021
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2021-06-02ko bideoen artxiboa

Gaueko tabernak irekitzea aztertuko dute gaur Osasun Ministerioak eta erkidegoek

Gaueko tabernak irekitzea aztertuko dute gaur...
Gaueko tabernak irekitzea aztertuko dute gaur Osasun Ministerioak eta erkidegoek

Gainera, Janssenen txertoa 40-49 urte...
1:15 min.

Gainera, Janssenen txertoa 40-49 urtekoei ere jartzea onartuko dute. Carolina Darias Osasun ministroa Iruñetik bertatik zuzenduko du Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen bilera.

Audiorik gabe. Asteazkenero bezala, Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek bilera telematikoa egingo dute. Gaurko batzarrean, Janssenen txertoa 40-49 urtekoei ere ematea onartuko dute, eta, horrez gainera, abuztuaren 14tik itxita dauden gaueko tabernak berriro irekitzea aztertuko dute. Carolina Darias Osasun ministroa Iruñean dago gaur, eta bertatik zuzenduko du Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen bilera. Jose Maria Vergeles Extremadurako Osasun kontseilariak iragan astean aurreratu zuen gaueko aisialdia berriro irekitzeko lanean ari zirela. Lantzen ari diren zirriborroaren arabera, ezingo da pistan dantzarik egin, bezeroek mahaietan eserita egon beharko dute eta goizaldeko ordu biak baino lehen itxi beharko dituzte ateak.

EAEko 12.782 ikasle asteartean hasiko dira USEko probak egiten EHUn

EAEko 12.782 ikasle asteartean hasiko dira US...
EAEko 12.782 ikasle asteartean hasiko dira USEko probak egiten EHUn

Berritasun gisa, aurten egoitzen kopu...
2:02 min.

Berritasun gisa, aurten egoitzen kopurua handitu egin da, eta iaz ezarritako azterketen berregituraketari eutsi zaio.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 11.947 ikasle asteartean, ekainak 8, hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) probak egiten Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUk ohar batean azaldu duenez, Batxilergoko ikasleez gain, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 835 ikasle ere arituko dira proba horiek egiten. Horrenbestez, kopurua iazkoa baino pixka bat handiagoa da, 2020an 12.594 ikasle matrikulatu baitziren USEko probak egiteko. Aurten, beraz, % 1,49 igo da matrikula kopurua. Batxilergoko ikasle horietako 1.613k egingo dituzte probak Arabako campusean, 5.956k Bizkaikoan eta 4.346 Gipuzkoakoan. Lanbide Heziketako ziklo bat egin dutenen artean, 118k egingo dute Arabako campusean, 429k Bizkaikoan eta 272k Gipuzkoakoan. Hizkuntzaren arabera, Batxilergoko ikasleen % 75k (8.925 ikasle) euskaraz egingo du, eta % 25ek (2.990) gaztelaniaz. LHko ikasleei dagokienez, % 55ek egingo dute proba euskaraz, eta % 45ek gaztelaniaz. Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten Batxilergoko ikasleen % 57 emakumezkoak eta % 43 gizonezkoak dira. LHko ikasleei dagokienez, guztien % 69 dira emakumezkoak eta % 31 dira gizonezkoak. 12.782 pertsona horiei nota igotzeko irakasgai batzuetara aurkeztuko diren aurreko kurtsoetako beste 626 ikasle gehitu behar zaizkie. Desgaitasunak edota premia bereziak dituzten 411 ikasleek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probetan egokitzapenak izango dituzte.

Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Arguedasen falta zen 50 urteko gizona

Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Arguedasen...
Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Arguedasen falta zen 50 urteko gizona

Nafarroako Ospitale Gunera eraman dut...
1:35 min.

Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute medikuek azterketa egin diezaioten. Astearte goizean irten zen etxetik, eta eguerdian itzuli ez zela ikusita, haren desagerpena salatu zuen emazteak.

Audiorik gabe. Onik aurkitu dute atzotik Arguedasen falta zen 50 urteko gizona. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, lurrean etzanda eta hipotermiak jota topatu dute bidegurutze batean, azkeneko aldiz ikusi zuten El Yugoko errepikagailutik bi kilometro eskasera. Ez zegoen zaurituta, eta suhiltzaileek bertan artatu ondotik, Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute medikuek azterketa egin diezaioten. Bilaketa taldeko kideak behin baino gehiagotan igaro omen dira gizona agertu den tokitik, eta, hori dela eta, oinez iritsi dela uste dute. Oso ondo ezagutzen du ingurua, baina hotzetik eta euritik babesteko arropa egokirik gabe irten zen. Nafarroako Foruzaingoak galdeketa egingo diote medikuek horretarako baimena ematen dutenean. Gizona astelehen goizeko 07:00etan irten zen etxetik, baratzeko lanak egitera. Hamarretakoa egitera eta bazkaltzera itzuli ez zela ikusita, baina, haren emazteak desagerpena salatu zuen.