Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe.

Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela.

Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean.

"Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.

Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe.

Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko.

Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik.

Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik.

Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira".

Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe.

Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak.

Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten.

21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura.

Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean ...
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua...
0:43 min.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe. Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela. Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean. "Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

2021/06/18

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bi...
82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendaka...
0:36 min.

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe. 82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du. Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

2021/06/18

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topat...
Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroa...
1:56 min.

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko. Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik. Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik. Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira". Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

2021/06/18

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat i...
Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte ...
1:48 min.

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe. Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira. Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak. Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten. 21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura. Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

2021/06/18

Ekaina 2021
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Maiatza 2021
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2021-06-08ko bideoen artxiboa

Oporlekuan txertoa jartzeko aukera eztabaidatuko du gaur Osasun Batzordeak

Oporlekuan txertoa jartzeko aukera eztabaidat...
Oporlekuan txertoa jartzeko aukera eztabaidatuko du gaur Osasun Batzordeak

Gobernu autonomiko guztiak ez datoz b...
1:18 min.

Gobernu autonomiko guztiak ez datoz bat proposamen horrekin, EAE kasu; izan ere, Gotzone Sagarduik uko egin dio bizilekua ez den beste leku batean txertoa hartzeko aukerari.

Audiorik gabe. Osasun Publikorako Batzordea gaur bilduko txertaketa-kanpainaren inguruan azken orduetan sortu diren hainbat gai aztertzeko. Besteak beste, Espainiako futbol selekzioari txertoa jarri edo ez eztabaidatuko dute, eta oporlekuan txertoa jartzeko aukera ere izango dute hizketagai. Juanma Moreno eta Miguel Angel Revilla Andaluziako eta Kantabriako presidenteek, hurrenez hurren, uda honetan bisitariei oporlekuan txertoa jarzeko aukera ematea proposatu dute. Halaber, Fernando Simón Espainiako Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak ere posible ikusten du bigarren dosia beste autonomia-erkidego batean jartzea oporretan egonez gero. Hala, osasun dokumentazioarekin bidaiatzea gomendatu du, aldez aurreko txertaketaren datuak eskuratu ahal izateko. Hala ere, erkidego guztiak ez datoz bat aukera horrekin, EAE kasu. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan ia erabat baztertu du txertoa beste erkidego batean jasotzeko aukera: "Guk ez dugu aukera horren berri, eta logistikoki zaila litzateke".

Azpiazu: "Inbertsio publikoa 2022ko aurrekontuaren bereizgarria da"

Azpiazu: "Inbertsio publikoa 2022ko aurrekont...
Azpiazu: "Inbertsio publikoa 2022ko aurrekontuaren bereizgarria da"

Gobernu Kontseiluak astearte honetako...
0:55 min.

Gobernu Kontseiluak astearte honetako bileran onartu ditu 2022ko aurrekontuak prestatzeko jarraibide nagusiak, tartean, inbertsio plan handia.

Audiorik gabe. 2022ko aurrekontuak lantzeko jarraibide nagusiak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, fokoa ekonomiaren susperraldian eta eraldaketan jarrita. Horri lotuta, inbertsio plan "handia" diseinatu eta jarriko du abian. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azpimarratu duenez, "aurrekaririk gabeko aukera da", 2023ra arte inbertsio publikoa maximizatzea eskatzen duena. Ildo horretan, aurreratu duenez, "inbertsio publikoa 2022ko aurrekontuaren ezaugarria da".   Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez, 2022ko aurrekontuek covid-19ak eragindako krisiari eta ondorio ekonomiko eta sozialei egin behar diete aurre.

Etxebizitza hutsak mobilizatzea helburu duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak

Etxebizitza hutsak mobilizatzea helburu duen ...
Etxebizitza hutsak mobilizatzea helburu duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak

Araudi berriaren arabera, urteroko ka...
1:23 min.

Araudi berriaren arabera, urteroko kanon bat ezarriko zaie etxebizitza hutsei. Gainera, alokatzera behartu edota kasurik larrienetan desjabetu egin ahalko dituzte.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak etxebizitza hutsen inguruko dekretu berria onartu du gaurko gobernu bileran. Araudi berriaren arabera, urteroko kanon bat ezarriko zaie etxebizitza hutsei. Ez hori bakarrik, jabeak alokatzera behartu ahalko dituzte edota, kasurik larrienetan, desjabetu. Eusko Jaurlaritzak egindako kalkuluen arabera, 15.000 etxe huts baino gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Etxebizitza hutsen parkea mobilizatzea da helburua, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Araudi berriak metro karratu bakoitzeko 10 euroko kanona ezartzeko aukera ematen die udalei, dagoeneko hutsik dauden eta bi urte baino gehiago hutsik daramatzaten etxebizitzei. Kopuru hori % 10 handituko da okupatu gabeko urte bakoitzeko, hasierako zenbatekoa halako hiru gehienez. Udalei dagokie dirua biltzea eta denboran mantentzea, jenderik gabeko etxebizitzaren ebazpena atzera bota arte. Bildutako dirua udalerri bakoitzeko etxebizitza politiketarako baliatuko da.