Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe.

Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela.

Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean.

"Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe.

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.

Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe.

Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko.

Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik.

Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik.

Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira".

Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe.

Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak.

Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten.

21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura.

Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Musukoa ez da derrigorra izango aire librean ...
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua...
0:43 min.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.

Audiorik gabe. Badago data: ekainaren 26a, larunbatarekin. Egun horretatik aurrera musukoa ez da derrigorrezkoa izango Espainiako Estatuan. Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Horrenbestez, aire zabalean maskararik gabe ibili ahalko dira Hego Euskal Herriko biztanleak. Ipar Euskal Herrian ekainaren 17tik da horrela. Sanchezek Bartzelonan egin du iragarpena Kataluniako enpresaburuen batzarrean. Azaldu duenez, ostegunean, hilaren 24an, ministroen kontseilua deituko du eta bertan hartuko dute erabakia. Dena dela, neurria larunbatean sartuko da indarrean. "Hauxe izango da aire zabalean maskara jantzita ibili beharko garen azken asteburua", nabarmendu du Espainiako presidenteak. Musukoa aire zabalean kentzea posible izango da, haren hitzetan, ezarritako helburu guztiak betetzen ari direlako.

2021/06/18

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bi...
82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendaka...
0:36 min.

Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustu auzoan. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.

Audiorik gabe. 82 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Harrapaketa 10:40an jazo da Deustu auzoan, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du. Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.

2021/06/18

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topat...
Desagertuta zegoen emakume baten gorpua topatu dute Valentzian, hiltzaileak aitortuta

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroa...
1:56 min.

19 urteko Wafaa Sebbahe 2019ko azaroan desagertu zen. Hilotz topatu dute putzu batean, gizon batek krimena aitortu eta gero.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek Wafaa Sebbahe emakume gaztearen gorpua topatu dute Carcaixent (Valentzia) udalerritik gertu dagoen herri batean (La Pobla Llarga), putzu baten barruan. Emakumea hil zuela aitortu berri du gizon batek, eta hark eraman ditu agenteak zegoen tokira. Sebbahe 2019ko azarotik zegoen desagertuta eta, beraz, gorpua oso hondatuta zegoen. Hala, analisi genetikoa egin beharko diote berea dela egiaztatzeko. Guardia Zibilak asteon atxilotu du 30 urteko D.S.O, eta hilketa matxista aitortu du. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik eta beste delitu batzuengatik. Pobla Llargako Udalak osoko bilkura deitu du eta hiru dolu egun ezarriko ditu Sebbaheren hilketagatik. Horrez gain, ekainaren 17a Sebbahe oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko eguna izango da aurrerantzean. Udalak salatu duenez, "indarkeriazko ekintza horiek agerian geratzen ari dira, eta gure gizartearen kontrako jazarpen larria dira". Biktima Carcaixenten bizi zen. 2019ko azaroaren 17an ikusi zuten azkenekoz, eta 10 egun geroago salatu zuten desagertzea.

2021/06/18

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat i...
Gutxienez hiru pertsona hil dira patera bat iraulita, Lanzaroten

38 pertsona onik erreskatatu dituzte ...
1:48 min.

38 pertsona onik erreskatatu dituzte Kanarietako kostatik gertu, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira.

Audiorik gabe. Azken orduetan gutxienez hiru pertsona hil dira Lanzaroten, 46 migratzaile zeramatzan ontzia iraulita. Erreskate zerbitzuek 38 pertsona onik erreskatatu dituzte, baina desagertuta jarraitzen duten bost pertsonaren bila ari dira. Hildakoak bi emakume, horietako bat haurduna, eta gizonezko bat dira. Enrique Espinosa Lanzaroteko Larrialdi Zerbitzuetako gerenteak jakinarazi duenez, erreskatatutako pertsonen artean 20 gizonak dira, 10 emakumeak eta gainerakoak haurrak. Antza denez, ontzia Marokoko Guelnim kostatik abiatu zen, Lanzarotetik 270 kilometrora. Atzo arratsaldean ontzi barrutik SOS deia egin zuten. Noraezean zebiltzan eta nabigazioarekin arazoak zituzten. 21:50ak aldera, Orzolako herritarrek ontzi barrutik egindako oihuak entzun zituzten eta hainbat pertsona laguntzera gerturatu ziren. Ontzia arroka eremu batean hondartu zen, portutik 600 metro ingurura. Helikoptero bat biktima gehiagoren bila ari da. Halaber, eguna argitu ahala ekingo diete berriro lurreko bilaketa lanei.

2021/06/18

Ekaina 2021
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Maiatza 2021
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2021-06-10ko bideoen artxiboa

Europar Batasunaren ustez, beharrezkoa da covid-19aren jatorria ikertzea

Europar Batasunaren ustez, beharrezkoa da cov...
Europar Batasunaren ustez, beharrezkoa da covid-19aren jatorria ikertzea

"Ikertzaileek pandemia honen jatorria...
1:42 min.

"Ikertzaileek pandemia honen jatorria aurkitzeko beharrezkoa eskuratu behar dute", esan du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak.

Audiorik gabe. Europar Batasunak koronabirusaren pandemiaren jatorria zein izan den ikertzeko beharra duela esan du ostegun honetan, AEBko Gobernuak egin zuen eskaerarekin bat eginez. "Munduak zer gertatu zen jakiteko eskubidea du ikasbideak ateratzeko, eta gardentasun hori lortzeko eta egia ezagutzeko ahalegin guztiak egingo ditugu", azaldu du Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuan bihar G7aren goi-bilera hasi aurretik emandako prentsaurrekoan.  "Ikertzaileek pandemia honen jatorria aurkitzeko beharrezkoa dena eskuratu behar dute", esan du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan. Pandemiaren jatorria ikertzen jarraitzeko eskaera Munduko Osasun Erakundeak (MOE) Txinako Wuhan hirira (SARS-CoV-2 birusa bertan sortu omen zen) misioa bidali ostean egin dute; izan ere, nazioartean zalantzak utzi ditu bere ondorioen inguruan, Pekinen presioaren ondorioz. Gainera, Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak birusaren jatorria argitzeko ahaleginak areagotzeko eskatu die bere inteligentzia zerbitzuei, Wuhango laborategi batean sortu zela dioen teoria berriro indartu ostean. "Hainbat aukera ikertzen ari dira, eta garrantzitsua da pandemiaren printzipioari buruzko argazki bakarra izatea", esan du Von der Leyenek. "Horregatik, ikerketa taldeek benetako informazioa eskuratu behar dute", gaineratu du.

Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste bi lagun armaz mehatxatu eta gotortu ostean

Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste bi l...
Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste bi lagun armaz mehatxatu eta gotortu ostean

Asteazkeneko 21:00ak baino minutu bat...
1:55 min.

Asteazkeneko 21:00ak baino minutu batzuk lehenago, Ertzaintzari jakinarazi diote bizilagun batek suzko arma batekin mehatxu egin diela bi gizoni, eta, ondoren, etxean gotortu dela.

Audiorik gabe. Gizon batek beste bi mehatxatu ditu arma batekin Donostiako Antigua auzoan eta ondoren bere etxean gotortu da; lau ordu behar izan dituzte gizonak bere burua entregatzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteazkeneko 21:00ak baino minutu batzuk lehenago, Ertzaintzari jakinarazi diote suzko arma bat zeraman bizilagun batek bi gizon mehatxatu dituela, eta, horren ostean, bere etxean gotortu dela. Antza denez, telefonia-enpresa bateko langile bat bezero baten Internet zerbitzuarekin izandako arazo bat konpontzera joana zen etxepe horretara, eta solairuetako bateko eskailera-buruan zegoenean, gizon hori bere etxetik atera da eta suzko arma batekin mehatxu egin dio berari eta konponketa eskatu duen bizilagunari, eta Internet gabe utzi duela eta konpontzeko eskatu dio. Egoera horren aurrean, teknikaria eta bizilaguna biktimaren etxean babestu dira, eta gertatutakoaren berri eman diote SOS Deiak 112 zerbitzuari. Agenteak susmagarriaren etxera joan dira, baina honek ez die etxean sartzen utzi; hori dela eta, Ertzaintzak ingurua hesitu du, gizona armatuta egon zitekeelakoan. Lau orduko negoziazioaren ostean, 68 urteko gizonak bere burua entregatu du goizaldeko 01: 00ak aldera, erresistentziarik gabe. Ertzaintzak etxebizitza barruan aurkitu du arma, eta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotua epailearen esku geratuko da datozen orduetan.

Diego

Diego 'El Cigala' flamenko-kantaria atxilotu ...
Diego 'El Cigala' flamenko-kantaria atxilotu dute genero indarkeria leporatuta

Espainiako Poliziak Atotxako (Madril)...
1:09 min.

Espainiako Poliziak Atotxako (Madril) hotel batean atxilotu du abeslaria; Jerez de la Fronteran izandako tratu txarren delitu bat egotzi diote.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak Diego Ramon Jimenez Salazar El Cigala flamenko-kantaria atxilotu du Madrilgo hotel batean, Jerez de la Fronteran (Kadiz, Espainia) gertautako genero indarkeriazko delitu batengatik, ikerketako iturriek Efe agentziari esan diotenez. 52 urteko abeslariak Zentroko polizia-etxean igaro du gaua. Jerez de la Fronteran izandako tratu txarren delitu bat leporatu diote. Bertan bizi da abeslaria. Ez da Poliziak Diego El Cigala atxilotzen duen lehen aldia, eta 2014an Madrilgo 12 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak zigortu egin zuen, hegaldi-azafata bati mehatxu egiteagatik. El Cigalak 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du musikan, hamabi eskoizpen diskografiko ditu eta Grammy sarietarako hainbat izendapen eta platinozko diskoak jaso ditu.