Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilboko maratoi erdiko korrikalari bat zendu da

Larunbatean ospatu zen ekitaldia. Antolakuntzaren arabera, Santoñako gizonezkoa bihotzekoak jota hil zen, proba amaitu eta ibilbidetik kanpo zegoela.

Audiorik gabe.

Larunbatean Bilboko maratoi erdian parte hartu zuen gizon bat hil da, proba amaitu ostean bihotzekoak jota, antolakuntzak atzo jakitera eman zuenez.

Hildakoa Jose S. G. da, Santoñako korrikalaria.

Gizonak bihotzekoa izan zuen bere parte-hartzea amaitutakoan eta jada ibilbidetik kanpo zegoela. Antolakuntzak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei.

40 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, pisukideari guraizeekin erasotzeagatik

Biktimari zauriak egin dizkio bizkarrean eta ezpainean eta Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan dute. Erasotzailea datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu du bart Gasteizen, pisukide duen emakume bati guraizeekin eraso egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Biktimak 17:15ean deitu zion Ertzaintzari erasoaren berri emateko. Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan zuten bizkarrean eta ezpainean zituen zauriak sendatzeko.

Ertzaintzaren agenteak erasoa gertatu zen etxebizitzara joan ziren, Arana auzora, eta ustezko erasotzailea (40 urteko emakume bat) atxilotu zuten bertan.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, arma zuriz egindako delitua leporatuta, eta datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

61 urteko gizon bat atxilotu dute Lezon, bizilagun bati eskopetarekin mehatxu egiteagatik

Antza denez, baimendu gabeko eremuan suzko arma batekin tiroka ari zela aurpegiratu zion biktimak, eta mehatxuka erantzun zion ehiztariak.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak 61 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lezon, ehizako eskopetarekin beste gizon bati mehatxu egitea leporatuta. Antza denez, baimendu gabeko eremu batean tiroka ari zela aurpegiratu zion bizilagunak. Atxilotuak mehatxuka erantzun zion.

16:00ak aldera, biktimak Ertzaintzara deitu zuen gertatutakoaren berri emateko.

Ertzainek Gaintxurizketako biribilgunearen ingurua hesitu zuten. Atxilotu zutenean, gizonak perdigoiz beteriko eskopeta bat zeraman. Suzko arma batekin mehatxu egitea leporatu diote.

Emakume bati eraso diote Gasteizen

Ospitalean artatu behar izan dute, eta handik ateratakoan salaketa jarri du. Ertzaintzak ikerketa ireki du. Bien bitartean, Udalak adierazpen bat kaleratu du eta bat egin du arratsaldean, 20:00etan, hirian egingo den elkarretaratzearekin.

Audiorik gabe.

Emakume bati eraso diote gaur goizaldean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa 04:20 aldera gertatu da, Mendizorrotza auzoan, eta emakumeak osasun arreta jaso behar izan du. Ospitaletik irtendakoan, salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean, eta ikerketa ireki dute.

Ez da bestelako informaziorik zabaldu, ez erasoaren nondik norakoen inguruan ezta erasoan nahasita egon daitezkeen gizonen inguruan ere.

Bilboko maratoi erdiko korrikalari bat zendu da

Bilboko maratoi erdiko korrikalari bat zendu ...
Bilboko maratoi erdiko korrikalari bat zendu da

Larunbatean ospatu zen ekitaldia. Ant...
0:37 min.

Larunbatean ospatu zen ekitaldia. Antolakuntzaren arabera, Santoñako gizonezkoa bihotzekoak jota hil zen, proba amaitu eta ibilbidetik kanpo zegoela.

Audiorik gabe. Larunbatean Bilboko maratoi erdian parte hartu zuen gizon bat hil da, proba amaitu ostean bihotzekoak jota, antolakuntzak atzo jakitera eman zuenez. Hildakoa Jose S. G. da, Santoñako korrikalaria. Gizonak bihotzekoa izan zuen bere parte-hartzea amaitutakoan eta jada ibilbidetik kanpo zegoela. Antolakuntzak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei.

2021/10/25

40 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, pisukideari guraizeekin erasotzeagatik

40 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen...
40 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, pisukideari guraizeekin erasotzeagatik

Biktimari zauriak egin dizkio bizkarr...
0:55 min.

Biktimari zauriak egin dizkio bizkarrean eta ezpainean eta Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan dute. Erasotzailea datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

Audiorik gabe. Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu du bart Gasteizen, pisukide duen emakume bati guraizeekin eraso egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktimak 17:15ean deitu zion Ertzaintzari erasoaren berri emateko. Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan zuten bizkarrean eta ezpainean zituen zauriak sendatzeko. Ertzaintzaren agenteak erasoa gertatu zen etxebizitzara joan ziren, Arana auzora, eta ustezko erasotzailea (40 urteko emakume bat) atxilotu zuten bertan. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, arma zuriz egindako delitua leporatuta, eta datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

2021/10/25

61 urteko gizon bat atxilotu dute Lezon, bizilagun bati eskopetarekin mehatxu egiteagatik

61 urteko gizon bat atxilotu dute Lezon, bizi...
61 urteko gizon bat atxilotu dute Lezon, bizilagun bati eskopetarekin mehatxu egiteagatik

Antza denez, baimendu gabeko eremuan ...
0:55 min.

Antza denez, baimendu gabeko eremuan suzko arma batekin tiroka ari zela aurpegiratu zion biktimak, eta mehatxuka erantzun zion ehiztariak.

Audiorik gabe. Ertzaintzak 61 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lezon, ehizako eskopetarekin beste gizon bati mehatxu egitea leporatuta. Antza denez, baimendu gabeko eremu batean tiroka ari zela aurpegiratu zion bizilagunak. Atxilotuak mehatxuka erantzun zion. 16:00ak aldera, biktimak Ertzaintzara deitu zuen gertatutakoaren berri emateko. Ertzainek Gaintxurizketako biribilgunearen ingurua hesitu zuten. Atxilotu zutenean, gizonak perdigoiz beteriko eskopeta bat zeraman. Suzko arma batekin mehatxu egitea leporatu diote.

2021/10/25

Emakume bati eraso diote Gasteizen

Emakume bati eraso diote Gasteizen...
Emakume bati eraso diote Gasteizen

Ospitalean artatu behar izan dute, et...
0:50 min.

Ospitalean artatu behar izan dute, eta handik ateratakoan salaketa jarri du. Ertzaintzak ikerketa ireki du. Bien bitartean, Udalak adierazpen bat kaleratu du eta bat egin du arratsaldean, 20:00etan, hirian egingo den elkarretaratzearekin.

Audiorik gabe. Emakume bati eraso diote gaur goizaldean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Erasoa 04:20 aldera gertatu da, Mendizorrotza auzoan, eta emakumeak osasun arreta jaso behar izan du. Ospitaletik irtendakoan, salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean, eta ikerketa ireki dute. Ez da bestelako informaziorik zabaldu, ez erasoaren nondik norakoen inguruan ezta erasoan nahasita egon daitezkeen gizonen inguruan ere.

2021/10/25

Urria 2021
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Iraila 2021
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data