Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-04-25ko bideoen artxiboa

Sei lan-heriotza eta 61 lan-istripu larri erregistratu ditu aurten Osalanek

Sei lan-heriotza eta 61 lan-istripu larri err...
Sei lan-heriotza eta 61 lan-istripu larri erregistratu ditu aurten Osalanek

Guztira, 9.569 istripu zenbatu ditu E...
1:12 min.

Guztira, 9.569 istripu zenbatu ditu EAEko estatistika ofizialak 2022ko lehen hiruhilekoan. Eusko Jaurlaritzak "gehien-gehienak saihestu zitezkeela" nabarmendu du, eta sentsibilizazio-kanpaina berria abiatu du.

Audiorik gabe. Sei pertsona hil dira lan-istripuan Euskal Autonomia Erkidegoan aurtengo lehen hiruhilekoan, estatistika ofizialak jaso duenez. Guztira, Osalanek 9.569 lan-istripu erregistratu ditu; horietako 61, larriak. Eusko Jaurlaritzak lan-arriskuen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-kanpaina berriaren aurkezpenean esan duenez, "inplikatutako alderdi bakoitzak ahalegin guztiak egin dituen arren" gertatu dira, baina, aldi berean, "gehien-gehienak saihestu zitezkeen prebentzio-neurri egokiak behar bezala aplikatu izan balira". Datuen arabera, altueratik erortzeak, makinek eragindako harrapatzeak, ibilgailuek eragindako harrapatzeak, kamioiaren kabinatik erortzeak, iraultzeak eta ebakiak izan dira istripu gehienak. Zentzu horretan, "lan-prozesuen eboluzioak" sortzen dituen "erronka berriak" ikertzen eta prebenitzen saiatzen da Osalan, baina azken finean, istripu horiek "betikoak" dira.

Euskadiko ekonomia % 5,7 eta enplegua % 5,0 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan

Euskadiko ekonomia % 5,7 eta enplegua % 5,0 h...
Euskadiko ekonomia % 5,7 eta enplegua % 5,0 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan

Industria izan da urteko lehen hiruhi...
0:58 min.

Industria izan da urteko lehen hiruhilekoan portaerarik onena izan duen sektorea.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 5,7 hazi da urte artean 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitako urte arteko hazkundea baino puntu bat gehiago. Gainera, enpleguak % 5,0ko hazkundea izan du, Eustat euskal estatistika erakundeak eginiko hiruhileroko kontuen aurrerapenaren zenbatespenen arabera. Bestalde, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPG % 1,0 igo da aurtengo lehen hiruhilekoan. BPGk etengabe egin du gora 2020ko bigarren hiruhilekotik aurrera, covid-19aren krisiaren ondorioz aurrekaririk gabeko atzerakada izan ondoren. Eustatek jakinarazi duenez, aurrerapen hau egin den unean eskura zegoen informazio koiunturala ikusirik, industria sektoreak izan du urteko lehen hiruhilekoan portaerarik onena. 2022rako, Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du Euskadiko ekonomia % 4,5 haziko dela, joan den martxoan egindako aurreikuspenen azken berrikuspenaren ondoren, hilabete horretara arte hazkundea % 6,7koa izatea espero baitzuen.

Umeetan agertzen ari den jatorri ezezaguneko hepatitisak lehendabiziko hildakoa eragin du Erresuma B

Umeetan agertzen ari den jatorri ezezaguneko ...
Umeetan agertzen ari den jatorri ezezaguneko hepatitisak lehendabiziko hildakoa eragin du Erresuma B

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) 169 k...
1:55 min.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) 169 kasu hauteman ditu munduko 11 herrialdetan, eta horietatik 17k gibeleko transplantea behar izan dute.

Audiorik gabe. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) zabaldutako informazioaren arabera, haurrengan agertzen ari den jatorri ezezaguneko hepatitisak lehendabiziko hildakoa eragin du Erresuma Batuan. Halaber, apirilaren 21era arte 169 kasu hauteman ditu munduko 11 herrialdetan, eta horietatik 17k (kasu guztien % 10 gutxi gorabehera) gibeleko transplantea behar izan dute. Gaixoek hilabete eta 16 urte artean dituzte. 169 kasu horietatik 114 Erresuma Batuan hauteman dituzte, 13, Espainian; 12, Israelen; 9, Ameriketako Estatu Batuetan; 6, Danimarkan; 5 baino gehiago, Irlandan; 4, Herbehereetan eta Italian; 2, Norvegian eta Frantzian; eta bana Errumanian eta Belgikan. Gaixoengan ez dituzte hauteman hepatitis akutu mota eragiten dituzten birus arruntak (A, B, C, D eta E hepatitisaren birusa). Aitzitik, gutxienez 74 kasutan adenobirusak detektatu dituzte. MOEk adierazi duenez, "adenobirusa hipotesi posible bat den arren, agente eragilea ikertzen ari dira". Nolanahi ere, OMEren arabera, "ez du guztiz azaltzen koadro klinikoaren larritasuna". Adenobirusak ohiko patogenoak dira. Pertsonatik pertsonara transmititzen dira eta arnas aparatuko gaixotasunak eragiten dituzte, baina motaren arabera, beste gaixotasun batzuk ere eragin ditzakete, gastroenteritisa, konjuntibitisa eta zistitisa, esaterako.