Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-04-26ko bideoen artxiboa

Gernikak biztanleriaren aurkako bonbardaketa faxista gogora ekarriko du 85. urteurrenean

Gernikak biztanleriaren aurkako bonbardaketa ...
Gernikak biztanleriaren aurkako bonbardaketa faxista gogora ekarriko du 85. urteurrenean

Ekitaldia 16:30ean izango da Zalloko ...
1:19 min.

Ekitaldia 16:30ean izango da Zalloko hilerrian. Bonbardaketan onik atera zen bikote batek parte hartuko du lore eskaintzan. Era berean, Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadako idazkari nagusia bertan izango da.

Audiorik gabe. Alemaniako Kondor Legio naziak eta Italiako faxistek biztanleriaren aurka egindako bonbardaketa gogora ekarriko du Gernikak (Bizkaia) 85. urteurrenean. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadaren idazkari nagusiak eta Jose Maria Gorroño alkateak hatuko dute parte. Josu Erkoreka, Idoia Mendia eta Beatriz Artolazabal sailburuek Urkullu lagunduko dute ekitaldian. Zalloko hilerriak hartuko du omenaldia 16:30ean. Faxistek bonbardaketa 1937an burutu zuten Gerra Zibilean zehar. Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko ordezkariez gain, bonbardaketan onik atera zen bikote batek parte hartuko du lore eskaintzan. Era berean, Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadako idazkari nagusia bertan izango da.

Espainiako Gobernuak "espresuki" gaitzetsi du Gernikako bonbardaketa, lehen aldiz

Espainiako Gobernuak "espresuki" gaitzetsi du...
Espainiako Gobernuak "espresuki" gaitzetsi du Gernikako bonbardaketa, lehen aldiz

Sarraskiaren 85. urteurrenean, Espain...
1:08 min.

Sarraskiaren 85. urteurrenean, Espainiako exekutibo batek lehenengo aldiz onartzen duen gaitzespen ofizial batean, biktimak gogoratu ditu eta gerraren "ekintza krudelak" gaitzetsi ditu.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernuak "espresuki" gaitzetsi du Gernikako 1937ko bonbardaketa, hura gertatu zenetik "lehenengo aldiz". "Erabateko gaitzespena" adierazi du Exekutiboak hura gertatu zenetik onartzen duen mota horretako lehendabiziko adierazpenean. Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Felix Bolaños Presidentetza, Gorteekiko Harreman eta Memoria Demokratikorako ministroak biktimak gogoratu eta aitortu ditu eta gerraren "ekintza krudelak" gaitzetsi ditu. Ministroak azaldu duenez, Gernikakoa "zibilen kontrako lehendabiziko eraso indiskriminatuetako bat" izan zen. "Gerra bat bezalako basakeriaren kontrako sinbolo unibertsala bilakatu da" Gernika, "batez ere defentsarik gabeko pertsonak bonbardatzea lazgarrikeria delako", esan du Bolañosek. Adierazpen instituzionalean, "Francisco Francok agindutako" eta Alemaniako tropa nazien eta Italiako faxisten hegazkinek egindako beste bonbardaketak eta aipatzen ditu Gobernuak, tartean, Otxandiokoa (Bizkaia). "Gatazkaren amaierara arte, beste herri batzuek bi aldeen aire erasoak jasan zituzten, baina Gernikako sarraskia izan zen nazioarteko oihartzunik handiena lortu zuena", adierazi du Exekutiboak. Espainiako gerra bukatuta Bigarren Mundu Gerran erabiliko ziren eraso moten "entsegu orokorra" izan zen Gernika, eta horregatik, "Gernikako hiribildua euskal, espainiar eta europar memoriaren funtsezko zatia da”.

602 pertsona ukrainar daude EAEko premiazko harrera-baliabideetan, gehienak emakumeak eta haurrak

602 pertsona ukrainar daude EAEko premiazko h...
602 pertsona ukrainar daude EAEko premiazko harrera-baliabideetan, gehienak emakumeak eta haurrak

Halaber, orain arte, Arabako, Bizkaik...
1:07 min.

Halaber, orain arte, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Polizia Nazionalaren komisariek 2.041 erregularizazio eskaera izapidetu dituzte, eta maiatzaren amaierarako 3.000 baino gehiago izatea espero da.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko premiazko harrera-baliabideek Ukrainatik etorritako 602 pertsona artatzen dituzte gaur egun. Hilabete inguruz egongo dira zentro horietan eta, ondoren, aldi baterako bizitokietara igaroko dira. Horietan, besteak beste, gizarte- lan -orientazioa eskaintzen zaie, bai eta hizkuntza ikasketak eta premien araberako diru-laguntzak ere. Hala azaldu du astearte honetan Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, lehen harrerako zentro horietako batera egin duen bisitan. Prenstaren aurrean aritu da Elena Valverde Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeko (CEAR-Euskadi) koordinatzailearekin batera. Erakunde horrek kudeatzen ditu EAEn dauden premiazko egonaldi mota horretako 26 zentroak eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak finantzatzen ditu.