Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-04-27ko bideoen artxiboa

"Zuhurtzia" eskatu du Osasun Sailak: "Bakoitzak ikusi beharko du hartu beharreko neurriak zeintzuk d

"Zuhurtzia" eskatu du Osasun Sailak: "Bakoitz...
"Zuhurtzia" eskatu du Osasun Sailak: "Bakoitzak ikusi beharko du hartu beharreko neurriak zeintzuk d

Gotzone Sagardui sailburuak gogoraraz...
1:19 min.

Gotzone Sagardui sailburuak gogorarazi duenez, Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen gaurko bileran ez dago aurreikusita adinekoei eman beharreko laugarren dosiaren gaia, baina ez du baztertu "Ministerioak mahai gainean jartzea".

Audiorik gabe. Aste Santuko oporren ostetik, covid-19aren kasuek gora egin dutela eta, "zuhurtzia" eskatu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Gurutzetako Ospitalera egindako bisita batean adierazi duenez, omikron aldaerak kutsatzeko duen gaitasuna kontuan hartuta, "bakoitzak ikusi beharko du arriskua gutxitzeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren". Adinekoei koronabirusaren aurkako laugarren dosia emateko aukeraz, Sagarduik azpimarratu du adituen iritziaren arabera erabakiko dutela "noiz, non eta nortzuk" txertatu behar diren. Gogorarazi du gaia ez dagoela Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen gaurko bileran aurreikusita, baina ez du baztertu "Ministerioak mahai gainean jartzea". Azkenik, umeak erasaten ari den eta oraingoz jatorri ezezaguna duen hepatitis aldaera berriaren inguruan, sailburuak argitu du "oraingoz" Euskadin ez dutela kasurik baieztatu.

Apirilaren 18an Bidasoa ibaira jausitako pertsona migratzaile gazte baten bila ari dira

Apirilaren 18an Bidasoa ibaira jausitako pert...
Apirilaren 18an Bidasoa ibaira jausitako pertsona migratzaile gazte baten bila ari dira

Duela bederatzi egun muga igarotzeko ...
0:57 min.

Duela bederatzi egun muga igarotzeko saiakeran Endarlatsa inguruan ibaira erori zela uste dute. Haren bila ari dira orain Ertzaintza eta Gurutze Gorria.

Audiorik gabe. Apirilaren 18an muga igarotzeko saiakeran Bidasoa ibaira jausi omen zen pertsona migratzaile baten bila ari dira Ertzaintza eta Gurutze Gorria, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Larrialdi zerbitzuen arabera, biktima uretara jausi zen Endarlatsako (Lesaka, Nafarroa) gune malkartsu batetik amilduta. Antza, beste bi pertsona zihoazen berarekin, eta, hain justu, horiek eman zuten atzo desagertzearen berri, pertsona migratzaileei laguntzeko gobernuz kanpoko erakunde baten bitartez. Ertzaintza Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugaren ingurua miatzen ari da; Gurutze Gorria, berriz, Bidasoko bokalea eta Faisaien uhartea arakatzen ari da.

Hondarribiko 48 urteko motor gidari bat hilda topatu dute Zubietan, troka batean

Hondarribiko 48 urteko motor gidari bat hilda...
Hondarribiko 48 urteko motor gidari bat hilda topatu dute Zubietan, troka batean

Gidaria buelta bat ematera atera omen...
0:58 min.

Gidaria buelta bat ematera atera omen zen atzo arratsaldean, eta etxera itzultzen ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak. Bart aurkitu dute.

Audiorik gabe. Nafarroako suhiltzaileek eta Foruzaingoaren agenteek motor gidari bat hilda topatu dute N-170 errepideko troka batean, Zubieta parean (Nafarroa), Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hildakoa 48 urteko hondarribiar bat da, polizia iturrien arabera. Gidaria motorrean buelta bat ematera atera zen atzo arratsaldean, eta etxera itzultzen ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak 23:00ak aldera. Sakelakoaren seinalearen bitartez, goizaldean topatu dute gorpua, Ezkurra ibaitik gertu. Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko. Itxura guztien arabera, motorra bidetik atera eta troka batera amildu zen.