Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-04-29ko bideoen artxiboa

Ertzaintza pertsona baten bila ari da, Bilbon hildako gizon baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

Ertzaintza pertsona baten bila ari da, Bilbon...
Ertzaintza pertsona baten bila ari da, Bilbon hildako gizon baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

Bilatzen ari diren gizona internet bi...
0:55 min.

Bilatzen ari diren gizona internet bidez jarri omen zen harremanetan biktimarekin eta, droga eman ostean, banketxeko datuak lortu zituen, dirua ateratzeko.

Audiorik gabe. Ertzaintza gizon baten bila ari da, iazko urrian Bilbon hil zen 43 urteko gizonezko baten heriotzarekin lotura duelakoan. EITB MEDIAk jakin ahal izan duenez, heriotzaren ostean norbaitek hildakoaren dirua bankutik atera zuela ohartu ziren senideak. Antza denez, bilatzen ari diren gizona internet bidez jarri omen zen harremanetan biktimarekin eta, droga eman ostean -extasi likidoa autopsiaren arabera-, banketxeko datuak lortu zituen, eta dirua lapurtu. Ertzaintzak, gertatutakoaren ustezko egilea identifikatu ondoren, gizona topatzeko bilaketa hasi du.

10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gasteizen neska-lagun ohiaren bikotekidea hil zuen gizonari

10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gaste...
10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gasteizen neska-lagun ohiaren bikotekidea hil zuen gizonari

Arabako Lurralde Auzitegiak herri-epa...
1:16 min.

Arabako Lurralde Auzitegiak herri-epaimahaiak emandako epaia berretsi du. Herri-epaimahaiak errudun jo zuen, homizidio delitua egotzita.

Audiorik gabe. Arabako Lurralde Auzitegiak 10 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Gasteizen neska-lagun ohiaren bikotekidea hil zuen gizonari. Aurrez, herri-epaimahaiak emandako epaia berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak. Herri-epaimahaiak errudun jo zuen, homizidio delitua egotzita, akusazioek eta defentsak akordioa lortu eta hasierako 12 urte eta erdiko kartzela-zigor eskaera 10 urtera murriztu ondoren. Hasieran, 28 urteko erasotzaileak adierazi zuen 18 urteko gazteari sorbaldan zauria egitea zela bere asmoa. Gerora, ordea, onartu egin zuen hasieratik izan zuela biktima hiltzeko asmoa. Epaiaren arabera, 2021eko otsailaren 10ean Gasteizko Flandria kalean egin zion eraso, kondenatuak biktima sastatu baitzuen eztabaida izan ondoren. Kartzela-zigorraz gain, hiltzaileak 350.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio hildakoaren familiari.

Foruzain bat atxilotu dute Martzillan bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari su emateagatik

Foruzain bat atxilotu dute Martzillan bikotek...
Foruzain bat atxilotu dute Martzillan bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari su emateagatik

Eskolta lanetan aritzen den 55 urteko...
0:51 min.

Eskolta lanetan aritzen den 55 urteko gizona aske utzi dute, baina datozen egunetan deklaratuko du Tafallako Instrukzio Epaitegian.

Audiorik gabe. Foruzain bat atxilotu dute aste honetan Martzillan bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari su emateagatik, Foruzaingoak ostiral honetan jakinarazi duenez. 55 urteko gizona eskolta lanetan aritzen zen. Aske utzi dute, baina datozen orduetan joan beharko du epailearen aurrera. Antza denez, duela astebete su eman zion bere bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari, eta haren ondoan aparkatuta zeuden beste ibilgailu batzuk ere kiskali ziren. Azkoiengo suhiltzaileek itzali zituzten garrak. Kalteak jasan zituen autoetako baten jabeak salaketa ja.