Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-05-02ko bideoen artxiboa

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elikagai-bankuek gaur ekingo diote Udaberriko Bilketari

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elikagai-bankuek...
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elikagai-bankuek gaur ekingo diote Udaberriko Bilketari

Bilketa maiatzaren 2tik 7ra egingo da...
1:28 min.

Bilketa maiatzaren 2tik 7ra egingo da Eroski eta BM supermerkatuetan. Antolatzaileek kanpaina honen garrantzia nabarmendu dute, krisiak eta inflazioak gero eta pertsona gehiagori eragiten baitie. Aurten, gainera, Ukrainatik etorritako 200 lagun gehitu zaizkie laguntza behar duten pertsonei.

Audiorik gabe. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elikagai-bankuek Udaberriko Bilketa egingo dute aste honetan, maiatzaren 2tik 7ra, Eroski eta BM supermerkatu-kateetan. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo kanpaina "oso beharrezkoa" da krisiaren eta inflazioaren ondorioz familia ahulenen egoera arintzeko eta errefuxiatu ukrainarrak artatzeko. Erakunde horien arabera, gaurtik ostegunera elikagai-bonuaren bidez egingo da bilketa, boluntariorik gabe; ostiralean eta larunbatean, aldiz, bilketa fisikoa egingo da supermerkatuetan, bezeroek Elikagaien Bankuari eman nahi dizkioten produktuak jasoko dituzten boluntarioen laguntzarekin. Pandemia dela medio, bilketa fisiko hau ezin izan da egin azken kanpainetan, baina, osasun-egoerak hobera eginda, jendeak nahiago duten aurrez aurreko sistema erabili ahalko dute oraingoan. Carlos Martínez Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteordeak ere azpimarratu du eskaria nabarmen handitu dela urtea hasi zenetik. Gipuzkoan, apirilaren amaieran abenduan baino 800 pertsonak baino gehiagok behar zuten laguntza, eta horien "erdia inguru" Ukrainatik etorritako familiak lirateke. Elikagai-bankuek gizartearen erantzun "bikaina" espero dute oraingoan ere, beste kanpaina batzuetan gertatu den bezala.

Bi gizon gazte atxilotu dituzte Ordizian hilketa saiakera delitua egotzita

Bi gizon gazte atxilotu dituzte Ordizian hilk...
Bi gizon gazte atxilotu dituzte Ordizian hilketa saiakera delitua egotzita

24 eta 28 urteko gizasemeei beste bat...
1:06 min.

24 eta 28 urteko gizasemeei beste bati labanaz eraso egitea leporatu diete. Biktima albo batean eta garondoan zauritu zuten, eta ospitalean dago ordutik, bere bizia arriskuan ez badago ere.

Audiorik gabe. Ertzaintzak bi gizon gazte, 24 eta 28 urtekoak, atxilotu zituen atzo Ordizian (Gipuzkoa) hilketa-saiakera delitua egotzita, beste gizon bati eraso baitzioten arma zuriz. Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, erasoa atzo arratsaldean jazo zen. Labana batekin egindako balizko eraso baten berri izan zuen Ertzaintzak, eta patruila adierazitako lekura iritsi zenean, albo batean eta garondo inguruan hainbat zauri zituen gizon bat topatu zuten. Lesioak ikusita, agenteek zauriak estali behar izan zizkioten anbulantzia heldu bitartean. Biktima egonkortuta, Zumarragako Ospitalera eraman zuten, eta bertan dago, arriskutik kanpo bada ere. Gertatutakoari buruzko informazio guztia bildu ondoren, agenteek inguruak miatu eta erasoarekin zerikusia omen zuten bi gizon atxilotu zituzten handik gutxira, homizidio-ahalegina leporatuta. Bi gizonek aurrekariak dituzte estupefazienteak banatzeagatik. Aurreikuspenen arabera, gaur bertan eramango dituzte Tolosako Guardiako epailearen aurrera.

Dbusen 17. linea izango da elektriko bihurtuko duten lehenengoa Donostian

Dbusen 17. linea izango da elektriko bihurtuk...
Dbusen 17. linea izango da elektriko bihurtuko duten lehenengoa Donostian

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiak Udal...
1:01 min.

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiak Udalak hitzarmena sinatu dute hirian autobus elektriko adimendunaren sistema abian jartzeko. 25,7 milioi euroko aurrekontua izango du.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute hirian autobus elektriko adimendunaren sistema abian jartzeko. Hain zuzen ere, Dbusen 17. linea (Gros-Amara-Miramon) izango da elektriko bihurtuko duten lehendabizikoa. Guztira, bederatzi autobus elektriko izango ditu. Donostiako lehen autobus elektriko adimendunak, Gros eta Amara auzoak ospitaleekin eta Miramonekin lotuko du. Ibilbidea 15 kilometro ingurukoa da. Proiektua hiriko mugikortasun adimendunerako –Smart Mobility– protokoloaren baitan kokatzen da eta 25,7 milioi euroko aurrekontua izango du. Proiektua garatzeko gutxi gorabeherako epea lau urte ingurukoa da.