Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-05-03ko bideoen artxiboa

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:04 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Garraiolari bat hil da Hernanin, kamioi batek harrapatuta

Garraiolari bat hil da Hernanin, kamioi batek...
Garraiolari bat hil da Hernanin, kamioi batek harrapatuta

69 urteko gizonezkoa da hildakoa. Zik...
1:12 min.

69 urteko gizonezkoa da hildakoa. Zikuñaga paper fabrikaren atzeko aldean dagoen bidean gertatu da ezbeharra eta langilea tokian bertan hil da.

Audiorik gabe. 69 urteko langile bat hil da gaur goizean Hernanin izan den lan istripuan. Hernaniko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 09:00etan gertatu da Zikuñaga paper fabrikaren atzeko aldean dagoen bidean, hain zuzen ere, kamioilariek zama hartzeko eta uzteko erabiltzen duten bidean. Antza denez, egurra kargatzeko zain zegoen langilea, beste kamioi batek harrapatu duenean; tokian bertan hil da. Udaltzainak, ertzainak eta Osalaneko teknikariak istripua izan den tokira gerturatu dira. Bestalde, gaur bertan jakin ahal izan denez, Ondarroan behargin bat hil da asteburuan.

Gizon bat atxilotu dute Donostian hiru ibilgailutan lapurreta egiteko kristalak apurtzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian hiru ibilga...
Gizon bat atxilotu dute Donostian hiru ibilgailutan lapurreta egiteko kristalak apurtzeagatik

44 urteko gizonezkoari Amara auzoko d...
0:42 min.

44 urteko gizonezkoari Amara auzoko denda batean sartu eta osten saiatzea ere leporatu diote.

Audiorik gabe. Donostiako Udaltzaingoak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarraren kalean hiru ibilgailutan lapurreta egiteko kristalak apurtzeagatik. Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez, gizonezkoa autoetako leihoak apurtzen harrapatu zuten agenteek, Amara auzoan. Denda batean sartu eta osten saiatzea ere egotzi diote atxilotutakoari.