Zeinu Hizkuntza kurtsoak
Zeinutv_ko logoa

azken berriak

2024/04/15
Atzo Irunen indarkeria zantzuekin aurkitu zuten gorpuaren kasua ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak (1:21 min.)

Datozen orduetan egingo diote autopsia gizonaren hilotzari, eta oraindik ez da atxiloketarik izan.

Audiorik gabe. Datozen orduetan egingo diote autopsia gizonaren hilotzari, eta oraindik ez da atxiloketarik izan. Atzo Irungo San Miguel auzoan indarkeria zantzuekin aurkitu zuten gorpuaren kasua ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak. Datozen orduetan egingo diote autopsia gizonaren hilotzari, eta oraindik ez da atxiloketarik izan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez, 08:20 aldera aurkitu zuten gorpua, Larrialdi Zerbitzuek Irungo San Miguel auzoko zelai batean hilotz bat agertu zela jakin ondoren. Hilotza San Miguel eta Anaka auzoak banatzen dituen zelai eta baratze eremu batean zegoen, Leka Enea ikastetxetik eta Donostia kaleko aparkalekutik gertu. Hainbat lekukok jakitera eman zutenez, hildakoa gizonezko gazte bat zen, eta indarkeria zantzu nabarmenak zituen gorputzean. Ertzaintzako hamar bat agentek eta unitate zientifikoko beste hainbeste kidek goiz osoa eman zuten atzo ikerketan lagun dezaketen arrastoak bilatzen, identifikatzen eta sailkatzen.

2024/04/15
Gizon bizkaitar bat espetxeratu dute, Errioxan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta (0:53 min.)

Martxoaren 8an gertatu zen sexu erasoa Errioxako Albelda de Iregua udalerrian.

Audiorik gabe. Aurrekariak dituen 43 urteko Basauriko bizilagun bat espetxeratu dute, Errioxako Albelda de Iregua udalerrian 28 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Guardia Zibilak astelehen honetan zabaldutako ohar batean jakinarazi duenez. Martxoaren 8an izan zen gertakaria, biktima bere maskotarekin batera paseatzen ari zela. Bat-batean, handik zebilen gizon handi batek bere nagusitasuna baliatu zuen emakumea inguruko estalpe txiki batera eraman eta sexu erasoa egiteko. Halaber, eraso fisikoa egin zion. Erasoaren ondoren, emakumea Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten. Gizonak, berriz, tokitik ihes egin zuen. Guardia Zibilak abiatutako ikerketaren ondotik, gizona identifikatu eta Logroñon atxilotu zuten. Epailearen aurretik igaro ondoren, behin-behinean espetxeratzeko agindu zuen.

2024/04/15
Gizon bat inputatu dute Iruñean, gorroto-delitua egotzita, irain homofoboengatik eta umiliazioagatik (0:27 min.)

Gertakariak igande goizaldean izan dira, Juan de Labrit kalean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Audiorik gabe. Iruñeko Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du, gorroto-delitua egotzita, sexu-izaeragatik irain homofoboak egiteagatik beste pertsona bati eta umiliatzeagatik. Gertakariak igande goizaldean izan dira, Juan de Labrit kalean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Ohar legala     Publizitatea