Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-05-05ko bideoen artxiboa

Euskal LGTBI+ Behatokiak kezka agertu du ustez Bilbon lau gizon hil dituztelako

Euskal LGTBI+ Behatokiak kezka agertu du uste...
Euskal LGTBI+ Behatokiak kezka agertu du ustez Bilbon lau gizon hil dituztelako

Ertzaintza 20 eta 30 urte bitarteko g...
1:22 min.

Ertzaintza 20 eta 30 urte bitarteko gizon baten bila ari da, iazko iraila eta urria bitartean Bilbon hil ziren lau gizonen heriotzarekin zerikusia duelakoan.

Audiorik gabe. Euskal LGTBI+ Behatokiak kezka agertu du Bilbon ustez lau gizon hil dituztelako. Gainera, azken egunetan Santurtzin gizon batek salatutako bortxaketa eta Zornotzan izandako eraso homofoboa ere aipatu ditu. Horregatik, lehenbailehen neurri eraginkorrak hartzeko eskatu diete agintariei, "kolektiboaren oinarrizko eskubideak babesteko eta defendatzeko". Halaber, gertakari horiek ikertzeko giza baliabide eta material guztiak erabiltzea galdegin dute. Ertzaintza 20 eta 30 urte bitarteko gizon baten bila ari da, iazko iraila eta urria bitartean Bilbon hil ziren lau gizonen heriotzarekin zerikusia duelakoan.

EAEko industriaren jarduera % 7,9 hazi da lehen hiruhilekoan

EAEko industriaren jarduera % 7,9 hazi da leh...
EAEko industriaren jarduera % 7,9 hazi da lehen hiruhilekoan

Urtarriletik martxora Industria Produ...
1:19 min.

Urtarriletik martxora Industria Produkzioaren Indizearen hazkundea handiagoa izan zen Bizkaian (% 9,3) Gipuzkoan (% 7,8) eta Araban (% 5,9) baino.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren jarduera % 7,9 hazi zen aurtengo lehen hiruhilekoan 2021eko aldi beraren aldean. Urtarriletik martxora Industria Produkzioaren Indizearen hazkundea handiagoa izan zen Bizkaian (% 9,3) Gipuzkoan (% 7,8) eta Araban (% 5,9) baino. Ekipo-ondasunak, non ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialaren eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza daude, industria-jarduera sustatu zuten, % 15eko hazkundearekin. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren jarduera ere nabarmen hazi zen, % 11,1; talde horretan daude elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea. Energiak beste igoera handi bat izan zuen, % 12,8koa; bitarteko ondasunena (metalurgia, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa) % 2,3koa izan zen, eta kontsumo-ondasun iraunkorrena (altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzea, besteak beste) % 0,3koa.

Trafikoa eten dute Agirre Lehendakariaren etorbideko zati batean, hoditerian izandako matxura baten

Trafikoa eten dute Agirre Lehendakariaren eto...
Trafikoa eten dute Agirre Lehendakariaren etorbideko zati batean, hoditerian izandako matxura baten

05:30 inguruan hoditerian izandako le...
0:51 min.

05:30 inguruan hoditerian izandako leherketak 18 metro karratu inguruko errepide zatia harrotu du Julio Urkixo kalearen eta Enekuri etorbidearen artean. Hasiera batean, errepidea ibilgailuentzat erabat itxi badute ere, berriro erabiltzeko moduan dago gertaera izan den tokian izan ezik.

Audiorik gabe. Trafiko arazo handiak eragin ditu gaur goizean Bilbon Agirre Lehendakariaren etorbideko ur-hoditerian izandako matxura batek. Leherketa bat izan da hodietan, eta, ondorioz, ura kanpora atera da eta 18 metro karratuko errepide zati bat harrotu du. Julio Urkixo kalea eta Enekuri etorbidearen artean izan da matxura, 05:30 inguruan 40. zenbakiko atariaren parean, eta errepidea erabat itxi dute ibilgailuentzat. Hala ere, dagoeneko errepidea berriro erabiltzeko moduan dago gertaera izan den tokian izan ezik. Deustuko bizilagunen ur-horniketa bermatuta dagoela ziurtatu du Udalak. Konponketa lanak egiteko lau egun beharko dituztela kalkulatzen du Bilboko Udalak.