Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-05-06ko bideoen artxiboa

Bilboko hilketen susmagarri nagusiak bere burua entregatu du

Bilboko hilketen susmagarri nagusiak bere bur...
Bilboko hilketen susmagarri nagusiak bere burua entregatu du

Gizona ihes eginda zegoen eta Irungo ...
2:30 min.

Gizona ihes eginda zegoen eta Irungo ertzain-etxean aurkeztu da. Antza denez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina guztia ukatu du Ertzaintzaren aurrean.

Audiorik gabe. Bilboko hilketen susmagarri nagusiak bere burua entregatu du, eta Ertzaintzak segituan atxilotu du. Susmagarria ihes eginda zegoen. EITB Mediak jakin duenez, Irungo ertzain-etxean aurkeztu da arratsaldean, bere izen-abizenak eta argazkia publiko egin ostean. Antza denez, ikerketan laguntzeko prest dago. Epaileak auzia sekretupean jarri du; beraz, ikerketaren inguruko datu ofizial edo xehetasunik ez dute eman. Gazte atxilotuak guztia ukatu omen du Ertzaintzaren aurrean. Bilboko lau gizonen heriotzarekin zerikusia izan lezakeen ustezko serie-hiltzaileak (25 urtekoa) polizia-aurrekariak ditu, EITB Mediak jakin duenez. Bizkaiko hiriburuko epaitegietan dagoeneko bi auzibide abiatu dituzte, homizidioagatik. Gainera, EFE agentziak jakinarazi duenez, Valentzian eta Madrilen ere abiatu dituzte horren inguruko ikerketak. Bilbon, iazko irailetik abendura arte izandako lau heriotzarekin lotuta egon litekeela uste du Ertzaintzak. Dena dela, hirian izandako beste heriotza susmagarri batzuk ere ikertzen ari dira. Dirudienez, homosexualentzako aplikazioak erabilita jartzen zen harremanetan biktimekin, horiei dirua osteko asmoz. Eurekin gelditu ondoren, momentu batean, estasi likidoa (GHB) erabiltzen omen zuen biktimei borondatea galarazi eta horien bankuko gakoak eskuratzeko. Ondoren, dirua kentzen omen zien. Bilboko epaitegietan bi auzibide daude irekita homizidio kasuengatik, eta, horrez gain, nazioarteko agindu bat emanda dago ustezko hiltzailea atxilotzeko. Ikerketan bi puntu esanguratsu daude. Batetik, urriaren 18an Bilboko Zazpikaleetan gizon bat hilda aurkitu zuten bere etxean, eta hasieran berez hil zela pentsatu arren, GHB droga aurkitu zioten gero odolean. Gainera, abenduan, susmagarria beste biktima batekin gelditu zen, baina erasotzaileak ihes egin zuen biktimak auzotarren laguntza eskatu zuenean. Biktima horrek salaketa jarri ondoren hasi zen Ertzaintza kasu guztiak lotzen, denak susmagarri beraren inguruan.

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:52 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Pegasus kasuaren harira, “aurrez aurre” hitz egiteko eskatu dio Aragonesek Sanchezi

Pegasus kasuaren harira, “aurrez aurre” hitz ...
Pegasus kasuaren harira, “aurrez aurre” hitz egiteko eskatu dio Aragonesek Sanchezi

Espainiako Gobernuko presidenteak ona...
1:36 min.

Espainiako Gobernuko presidenteak onartu du Generalitateko agintariarekin bilera bat egitea; halere, ez dute datarik zehaztu.

Audiorik gabe. Seriotasuna eta hoztasuna nagusi Pedro Sanchezen eta Pere Aragonesen arteko lehenengo agurrean, buruzagi independentisten espioitza dela eta sortutako polemikaren erdian. Biek Bartzelonan egin dute bat, Cercle d 'Economiaren ekitaldi batean. Sanchez Maria Eugènia Gay Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariarekin batera iritsi da Hotel W Barcelonaren atarira, eta Aragones, Raquel Sanchez Garraio ministroa, Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroa, Albert Batlle Bartzelonako Prebentzio eta Segurtasuneko alkateordea eta Javier Faus Cercleko presidentea izan dituzte zain. Agurrak egin ondoren, Sanchez Aragonesen ondoan jarri eta lau minutuko elkarrizketa izan dute Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea heldu aurretik. Bi presidenteen artean trukatutako hitzak serioak eta hotzak izan dira une oro, eta Generalitateko iturrien arabera, egoera "larria" dela esan dio Aragonesek Sanchezi, eta "aurrez aurre" hitz egiteko eskatu dio. Sanchezek, bere aldetik, esan du "iskanbila" igaroko dela, eta adierazi du Kataluniako Gobernuarekin "elkarrizketan, negoziazioan eta akordioan aurrera egiten jarraitzeko borondate irmoa" duela. Era berean, jarraitu du esanez, "ez dago helburu nobleagorik edozein arduradun politikorentzat merezi duen helburua, edozein ideologiakoa dela edo ez dela, elkarbizitza eraikitzea baino, gure herritarrak, gaur egun bizi duten une berezi eta konplexu honetan, hausturarik gabeko gizarteetan bizi daitezen”.