Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-05-10ko bideoen artxiboa

913 emakumek salatu zuten indarkeria matxista iaz Hego Euskal Herrian

913 emakumek salatu zuten indarkeria matxista...
913 emakumek salatu zuten indarkeria matxista iaz Hego Euskal Herrian

2020ko datuekin alderatuta, hazi egin...
1:18 min.

2020ko datuekin alderatuta, hazi egin da biktima kopurua (65 gehiago), INE Espainiako Estatistika Institutuak urtero egiten duen genero indarkeriaren datuen arabera.

Audiorik gabe. 2021ean, Hego Euskal Herrian 913 emakumek salatu zituzten euren bikotekide edo bikotekide ohi matxistak genero indarkeriagatik, INE Espainiako Estatistika Institutuak iazko urteari dagokion Genero eta Etxeko Indarkeriaren Estatistikaren arabera. Gogorarazi behar da datuok Poliziaren aurrean zein judizialki salatutako indarkeria kasuak bakarrik biltzen dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroaren kasuan, aurreko urtean baino 65 emakume gehiagok eman zuten erasotzaile matxista salatzeko pausoa, 2020an, 848 biktima erregistratu ziren eta. Ehunekotan jarrita, ia % 10 igo zen biktima kopurua EAEn, eta % 3,5, Nafarroan.

Gizon bat atxilotu dute Basaurin emakume bat makila batekin buruan jotzea leporatuta

Gizon bat atxilotu dute Basaurin emakume bat ...
Gizon bat atxilotu dute Basaurin emakume bat makila batekin buruan jotzea leporatuta

Dirudienez, erasotzailea metro bateko...
1:02 min.

Dirudienez, erasotzailea metro bateko makila batekin sartu zen joko-areto batean, eta emakume bat eta haren laguna jo zituen.

Audiorik gabe. Gizon bat atxilotu dute Basaurin emakume bat buruan makila batekin jotzeagatik. Gainera, erasotzaileak emakumearekin zegoen lagun bati besoan kolpatu zion, erasoa geldiarazten saiatzeagatik. Gertaera igande honetan izan zen, 23:00ak aldera, Soloarte auzoko joko-areto batean. Antza, atxilotua (32 urte) metro bateko makila batekin sartu zen aretoan, eta emakumea buruan jo zuen. Zauritua osasun-zentro batean artatu behar izan zuten, buruan zauri odoltsu bat zuela eta. Ertzaintzak gizona lokalaren barruan identifikatu eta atxilotu zuen. Halaber, kanpoan, erasotzaileak ustez erabili zuen arma aurkitu zuten agenteek, hau da, metro bateko luzerako makil bat.

Espetxean sartu dute Donostiako sexu-erasoaren ustezko egilea

Espetxean sartu dute Donostiako sexu-erasoare...
Espetxean sartu dute Donostiako sexu-erasoaren ustezko egilea

20 urteko gizona Martuteneko kartzela...
0:43 min.

20 urteko gizona Martuteneko kartzelan sartu dute bart, epailearen aurretik igaro ondoren. Igande goizaldean gertatu zen erasoa, emakumea etxera itzultzen ari zela.

Audiorik gabe. Donostian gertatutako sexu-erasoari lotuta atxilotutako gizona espetxean sartu dute bart, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Igande goizaldean gertatu zen erasoa, emakumea etxera itzultzen ari zela. Erasoaren ondotik Ertzaintzak ustezko erasotzailea, 20 urteko gizona, atxilotu zuen. Atxilotua atzo igaro zen epailearen aurretik, eta horrek Martuteneko kartzelan sartzea agindu zuen.