Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-05-11ko bideoen artxiboa

Espainiako Gobernuak asteartean onartuko du gurasoen baimena kenduko duen abortuaren legearen aurrep

Espainiako Gobernuak asteartean onartuko du g...
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko du gurasoen baimena kenduko duen abortuaren legearen aurrep

Aurreikuspenen arabera, testuak osasu...
1:39 min.

Aurreikuspenen arabera, testuak osasun publikoan haurdunaldia borondatez eten ahalko dela bermatuko du, eta gurasoen baimena izatearen beharra kenduko die 16 eta 17 urteko adingabeei.

Audiorik gabe. Abortuaren legeak datorren asteartean hasiko du bidea, ziurrenik, aurreproiektua Ministroen Kontseiluan onartuta. Testuak osasun publikoan haurdunaldia borondatez eten ahalko dela bermatuko du, eta gurasoen baimena izatearen beharra kenduko die 16 eta 17 urteko adingabeei. EFEk aipatutako Berdintasun Ministerioko iturrien arabera, testua negoziazioaren azken fasean dago. Ser irratiak aurreratu duenez, Gobernuak datorren asteartean emango dio oniritzia. Testuaren azken xehetasunen berri izan gabe, Irene Montero ministroak eta beste ordezkari batzuek hilabete hauetan zehar legean sartu nahi dituzten neurri batzuk azaldu dituzte, hala nola alokairuko sabelak indarkeria motatzat hartzea. Berdintasun Batzordean egindako azken agerraldian, Monterok ziurtatu zuen bere beste helburuetako bat zentro publikoetan abortatzeko eskubidea bermatzea dela, eta aurreratu zuen eutanasiaren legea hartuko zuela erreferentziatzat kontzientzia-eragozpena arrazoitzen duten profesionalen erregistro bat sortzeko. Ministerioak emakumeen higiene produktuek eta hilekoarenek jasaten duten % 10eko BEZa jaitsi nahi du, baita ikastetxeetan doan banatu ere. Horrez gain, Monterok nahi du haurdun dauden emakumeek baimen ordaindua eta unibertsala izateko eskubidea izatea, haurdunaldiaren 36. astetik aurrera eta erditu arte, amaren osasuna babesteko, haurra jaio ondoren dituzten baimenetatik bereizita. Era berean, Monteroren asmoa da hileko mingarriak dituzten emakumeek baja eskatu ahal izatea, baita kiste, mioma edo endiometriosiengatik normaltasunez lan egin ezin dutenek.

Bizkaiko Foru Aldundiak AP-68 autobideko ibilbideak diruz lagunduko ditu 2022ko urriaren 1etik aurre

Bizkaiko Foru Aldundiak AP-68 autobideko ibil...
Bizkaiko Foru Aldundiak AP-68 autobideko ibilbideak diruz lagunduko ditu 2022ko urriaren 1etik aurre

Erabiltzaileek hilean 34,55 euroko ga...
1:13 min.

Erabiltzaileek hilean 34,55 euroko gastu espezifikoaren muga baliatu ahal izango dute AP-68 autobidean, Bizkaian, eta 50,54 eurokoa hilean, Arabako zatia erabiltzen badute.

Audiorik gabe. Bizkaiko Foru Aldundiak AP-68 autobideko ibilbideak diruz lagunduko ditu 2022ko urriaren 1etik aurrera, hileko gastu-muga batekin. Imanol Pradales Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako diputatuak iragarri duenez, neurri horrek eragin zuzena izango du AP-68 autobidea lanerako, ikasketetarako eta abarretarako erabiltzen duten pertsonen poltsikoetan. Horrela, alta emanda daudenek eta Interbiaken erregistratuta daudenek hilean 34,55 euroko gastu espezifikoaren muga baliatu ahal izango dute AP-68 autobidean, Bizkaian, eta 50,54 eurokoa, Arabako zatia erabiltzen badute. "Adibidez, Gasteizen lan egin eta Bilbon bizi den norbaitek 253 euro ordaintzen ditu hilean, eta neurri horrekin 85 euro gastatuko ditu. Kasu honetan, 2.000 euro inguru aurreztuko dira urtean", azaldu du.

Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Abusun Ibilaldia

Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Abusun I...
Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Abusun Ibilaldia

Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du I...
1:41 min.

Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du Ibilaldiaren 44. edizioa. Indarberriturik itzuli da aurten Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.

Audiorik gabe. Aurtengo Ibilaldia Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du, eta datorren maiatzaren 29an egingo dute, Erro, harri, har lelopean. Familia zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna izango da. Iaz, osasun-neurriak tarteko, ez zen ohiko ibilbiderik izan, baina edizio berriak bere erroari eutsi dio. Bilboko Abusu auzoa inguratzen duen 4,2 kilometroko ibilbidea izango da aurten, "auzoari begira dagoen ikastola irudikatu nahian". Euskal Herriko hainbat lekutatik joandako jendetza hartuko du Abusuk maiatzaren 29an. Auzora heltzeko garraio publikoa erabiltzeko eskatu du Ibilaldia Elkarteak, errazagoa eta erosoagoa izango baita. Metro Bilbao, EuskoTren, Renfe eta BilboBus enpresek zerbitzu bereziak antolatu dituzte igande horretarako.