Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.
Audiorik gabe.
Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.
Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.
Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.
Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.
Audiorik gabe.
Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.
09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.
Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.
Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.
Audiorik gabe.
Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.
Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita
Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.
Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.
Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.
2022/05/19
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita
Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.
Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.
Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.
2022/05/19
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta
Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.
Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.
Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).
2022/05/19
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Langile bat hil da Etxabarri Dibiñako Pepsico...
Langile bat hil da Etxabarri Dibiñako Pepsico enpresan, bihotzekoak jota
LABek salatu duenez, aurten dagoeneko...
1:12 min.
LABek salatu duenez, aurten dagoeneko 26 behargin hil dira Euskal Herrian lan-istripuan, horietako zazpi ezbehar ez traumatikoan.
Audiorik gabe. Langile bat hil da Etxabarri Dibiñako (Araba) Pepsico enpresan, bihotzekoak jota, LABek ohar batean jakinarazi duenez. Sindikatu abertzalearen arabera, behargina bere lanpostuan zegoen, bihotzekoak jo dion unean. Sindikatuak salatu duenez, aurten dagoeneko 26 behargin hil dira Euskal Herrian lan-istripuan, horietako zazpi ezbehar ez traumatikoan. LABek hildakoaren senide, lagun eta lankideei elkartasuna eta samina adierazi die. "Lan karga altuak eta erritmo gogorrak salatzen dituzte bertako langileek. Ez da harritzekoa, hortaz, laneko arrisku faktoreak medio, arazo kardiobaskularrak areagotzea eta bizi-kalitatean eragina izatea", kritikatu du sindikatuak. Azkenik, Pepsico konpainiako enpresa-batzordeak datozen orduetan antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu du LABek.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon haur-po...
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon haur-pornografia edukitzeagatik eta partekatzeagatik
Fauno deituriko polizia operazioaren ...
0:59 min.
Fauno deituriko polizia operazioaren baitan, Espainiako Poliziak ia 100 giga pedofilia artxibo atzeman ditu. Atxilotuak aske daude epaiketaren zain.
Audiorik gabe. Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Bilbon haur-pornografia edukitzeagatik eta partekatzeagatik, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Bizkaiko hiriburuko hiru etxebizitzetatik pedofilia artxiboak deskargatzen eta partekatzen ari zirela jakin zenean hasi zen ikerketa. Frogak bildu ondoren Poliziak Bilboko 10. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zituen froga guztiak, eta epaileak etxebizitza horietan sartzeko baimena eman zuen. Bi etxebizitzatan agenteek sei disko gogor aurkitu zituzten. Hori guztia dela eta, Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen. Epailearen aurretik igaro ondoren, gaur egun, aske daude epaiketa egiten den bitartean.
Eric Olhats futbol ikuskatzailea atxilotu dut...
Eric Olhats futbol ikuskatzailea atxilotu dute adingabe bat bortxatzea egotzita
Jerome Bourrier Baionako fiskalak bai...
1:36 min.
Jerome Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez, Baionako Aviron taldeko gazteen entrenatzailea zenean, duela 22 bat urte, jazo omen zen erasoa, baina biktimak orain salatu du.
Audiorik gabe. Baionako Polizia Judizialak Eric Olhats futbol ikuskatzailea atxilotu zuen atzo, adingabe bat bortxatzea egotzita, Jerome Bourrier Baionako fiskalak gau baieztatu duenez. Informazioaren arabera, bortxaketa 90 hamarkadako amaieran eta 2000. urtearen hastapenetan jazo zen, Olhats Baionako Aviron taldeko gazteen entrenatzailea zen artean. Bertako jokalari ohi batek haren kontrako salaketa aurkeztu zuen iazko abuztuan, eta ikerketa egin ostean, atzo atxilotu zuen Poliziak. Eric Olhats, 59 urteko baionarra, ezaguna da futbol munduan. Realeko Antoine Griezmann jokalaria ohia berak aurkitu zuen Realeko ikuskatzailea zenean. Griezmannen ordezkaria ere izan zen urte luzez. Gaur-gaurkoz, Atletico Madrilen ikuskatzailea da Frantziako Estatuan. Ez da lehen aldia Olhats adingabeen kontrako delituetan nahasita dagoela. 2009an, adingabeak galbidean jartzegatik epaitu eta zigortu zuten. Realeko ikuskatzailea zen artean, eta behin-behinean taldetik kanporatu zuten txuri-urdinek. Nolanahi ere, handik gutxira berriro jarri zuten karguan, eta 2018ra arte jardun zuen.