Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe.

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe.

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko i...
Zazpi gizon atxilotu dituzte Bilbon taldeko indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera artek...
1:03 min.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira.

Audiorik gabe. Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote. Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta atxilotu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak. Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

2022/05/19

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arro...
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gert...
0:54 min.

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Audiorik gabe. Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira. 09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

2022/05/19

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte ...
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi se...
0:53 min.

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan. Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

2022/05/19

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-05-13ko bideoen artxiboa

Gasaren prezioari muga jarri dio Espainiako Gobernuak, argindarraren faktura murrizteko

Gasaren prezioari muga jarri dio Espainiako G...
Gasaren prezioari muga jarri dio Espainiako Gobernuak, argindarraren faktura murrizteko

Neurria behin-behinekoa izango da. Po...
1:30 min.

Neurria behin-behinekoa izango da. Portugalekin batera hartutako "aurrekaririk gabeko" erabakiari oniritzia eman dio Europar Batasunak.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernuak behin behineko muga bat jarri dio argindarraren fakturarako erreferentzia gisa erabiltzen den gasaren prezioari, ezohiko Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean iragarri duenez. Neurri horri esker, argindarraren faktura ia % 40 jaitsiko da handizkako merkatuan indexatutako tarifak dituzten kontsumitzaileentzat. Bruselarekin negoziatu duten mekanismoaren arabera, hamabi hilabetez gasak batez beste 48,8 euro balioko du megawatt orduko (gaur egungo prezioaren ia erdia), eta mesede egingo die handizkako merkatuan elektrizitatearen gorakadak eragindako kontsumitzaileei, etxebizitzetan zein industrian. Espainiako eta Portugalgo gobernuek aldi berean onartu dute neurria, Europako Kontseiluak bi herrialdeek energiaren prezio garestiei aurre egiteko duten zailtasuna onartu eta bi hilabetera. Araua Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Litekeena da bihar edo astelehenean argitaratzea. Hala ere, EBren behin betiko onarpenaren mende dago, eta litekeena da, Riberak zehaztu duenez, astebete edo hamar egun atzeratzea erabat indarrean sartzeko. Beraz, ordura arte ez da doikuntzarik egingo.

Iurretan ostegunetik falta den 81 urteko emakume baten bila ari dira

Iurretan ostegunetik falta den 81 urteko emak...
Iurretan ostegunetik falta den 81 urteko emakume baten bila ari dira

Orozketa auzotik mendi buelta egitera...
0:49 min.

Orozketa auzotik mendi buelta egitera atera zen arratsaldean, eta etxera itzuli ez zela eta, haren desagertzea salatu zuen familiak.

Audiorik gabe. Larrialdi zerbitzuak Iurretan (Bizkaia) atzotik desagertuta dagoen emakumezko baten bila ari dira, Ertzaintzak ohar batean jakinarazi duenez. 81 urteko andrea mendi buelta bat egitera atera zen 16:00ak aldera Orozketa auzotik, eta iluntzean etxera itzuli ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak. Ordutik, honakoak ari dira emakumearen bila: Ertzaintzaren Mendiko Zaintza eta Erreskate taldea, Elorrioko txakur talde bat, herritarren segurtasunerako patruilak, suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta Iurretako Udaltzaingoa.

Beroa eta ekaitz giroa, asteburuko protagonistak

Beroa eta ekaitz giroa, asteburuko protagonis...
Beroa eta ekaitz giroa, asteburuko protagonistak

Termometroek 30 ºC-ak harrapa ditzake...
1:13 min.

Termometroek 30 ºC-ak harrapa ditzakete igandean, eta koska bat beherago larunbatean. Egun argiak izango dira biak, baina azken orduetan, bero hodeiak garatu eta ekaitza lehertuko da ia denean.

Uda sasoiko eguraldia espero dugu asteburu honetan, EITB Mediako Meteorologia Zerbitzuak eta Euskalmet agentziak egindako iragarpenaren arabera. Larunbatean zein igandean giro beroa izango dugu nagusi, eta tenperatura altuen ondorioz, ekaitza lehertuko da nonahi iluntzean. Larunbatean, haizea hegotik finkatuko da eta tenperaturak igoaraziko ditu: kostaldean, 25-26 ºC-koak izango dira beroenak, eta barnealdean, 27-29 ºC-koak. Dena dela, arratsaldean brisa sartuko da kostaldean eta apur bat freskatuko du. Zeruak, oro har, garbi egongo dira, goizean erdi eta goi mailako hodeiren bat egon badaiteke ere. Dena dela, eguneko protagonista (bereziki egunaren bigarren zatikoa) ekaitza izango da, indartsu joko baitu, eta ez da baztertzen txingorra ere egitea. Hego-mendebaldetik hasita, ia denean astinduko du. Igandea lasaiagoa eta argiagoa izango da, uda beteko eguna. Termometroek are gehiago egingo dute gora, hego haizea zakar ibiliko baita. Hala, barnealdean ez ezik kostaldean ere 30 ºC-ra iritsiko dira maximoak. Zerua oskarbi egongo da ia egun osoan, eta eguzkia izango dugu lagun. Arratsaldean, ordea, bero hodeiak garatuko dira berriro, eta zaparradatxoren bat edo beste izango da (ekaitzak ez du bezperan bezain gogor joko).