Zeinu Hizkuntza kurtsoak
Zeinutv_ko logoa

azken berriak

2024/05/08
EAEko lanbide heziketak 5.780 plaza gehiago eskainiko ditu 2024-2025 ikasturtean (0:42 min.)

Plaza berrien erdia baino gehiago Goi mailako zikloetan eskainiko dira, eta Informatika eta Fabrikazio mekanikoa dira gehien haziko diren lanbide arloak.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 64.105 plaza eskainiko ditu datorren ikasturtean (2024-2025), aurtengoan baino 5.780 gehiago. Lan munduan sektore zehatzetan dagoen profesional eskasiari erantzuteko hazi du Eusko Jaurlaritzak eskaintza.

2024/05/08
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik, NANaren Irungo bulegoetan (1:05 min.)

Gizonak ukabilkada handia eman zion emakumeari sudurrean, semearen eta bulegoan izapideak egiten ari ziren gainerako herritarren aurrean.

Audiorik gabe. Polizia Nazionaleko agenteek gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik, NANa eta pasaportea emateko bulegoan, Irunen, Poliziak asteazken honetan jakitera eman duenez. Gertaera apirilaren 30eko goizean izan zen, gizona eta emakumea semearekin joan zirenean Irungo Polizia Nazionalaren komisarian dagoen bulegora, adingabearen pasaportea ateratzera. Izapide horrek bi gurasoak fisikoki bertaratzea eskatzen du. Pasaportea egiten ari ziren bitartean, bikotekide ohiak eztabaidan hasi ziren, eta "tonua handituz" joan zen, gizonak emakumeari sudurrean ukabilkada handi bat eman zion arte, semearen eta bulegoan izapideak egiten ari ziren gainerako herritarren aurrean. Bulegoan zerbitzua ematen duten Polizia Nazionaleko zenbait agentek erasotzailea geldiarazi eta atxilotu zuten, eta, aldi berean, emakumea bertan artatu zuten.

Ohar legala     Publizitatea