Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona bat hil zela salatu dute

BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, Euskadin urte batzuk zeramatzan 40 urteko Karol izeneko gizonaren heriotza salatzeko.

Audiorik gabe.

BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, uztailaren 7an Bilbon bizi izan zen eta urtarriletik Barakaldoko kaleetan zebilen etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko.

Ohar batean, plataformak deitoratu eta salatu egin du Karol, Euskadin hainbat urte zeramatzan poloniar jatorriko 40 urteko gizona, uztailaren 7an Bilboko Zorrotza auzoko banku batean hilda agertu izana. Plataformak eskatu du gaurko elkarretaratzea "ez dadila Karoli omenaldi huts batean geratu", baizik eta gizarte osoaren "arreta erakartzeko" deia izatea, etxegabetasunaren errealitate "gogorrari" buruz hausnartzeko.

Gainera, euskal administrazioei "gizarte-zerbitzuen zorroa benetan garatzeko" eta "Euskadin etxegabetasuna desagerrarazteko estrategia global bat eguneratzeko eta aktibatzeko" eskatu die. Salatu duenez, gizarte-bazterketa "fenomeno estrukturala eta gero eta handiagoa" da, eta "etxegabetasuna areagotu egin da azken urteotan, bidegabeko sistema batek elikatuta, pertsona ahulenak alde batera uzten dituena”.

Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute

38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz.

Audiorik gabe.

Pasaian (Gipuzkoa) bere emazteari mehatxu egin zion, ibilgailu bat erre eta zenbait pertsona etxebizitza batean atxiki zituen 38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz, mehatxu, bortxa eta kalte delituak egotzita.

Gertaerak goizaldeko hiruretan jazo ziren. Pasaiako auzoko batek kalean aparkatutako ibilgailu batek su hartu zuela ohartarazi zien Ertzaintzari eta suhiltzaileei hara bertaratu zirenean. Suak hartutako ibilgailuaz gain, etxeko indarkeriaren ustezko gorabehera batekin zerikusia zuen egoera bat antzeman zuten, gizon batek zenbait pertsona etxe batean atxikita baitzituen.

Itxuraz, eraikinean bizi zen gizon batek bere emaztearekin eztabaida izan ondoren, kalera irten zen eta bere bikotekidearen senide baten ibilgailu bati su eman zion. Ondoren, etxebizitzara itzuli, eta, bertara sartzeko asmoz, zerra erradial batez moztu zuen atea. Azkenik, etxebizitzara sartu ezin izan zuenez gero, eraikineko beste etxebizitza batera joan zen, eta zenbait senide atxiki zituen barruan.

Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan

Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.

Audiorik gabe.

Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak droga trafikoaren aurkako operazioa abiatu dute ostegun honetan Errioxan eta Araban, eta hainbat lagun atxilotu dituzte, EFE agentziak zabaldu duenez. Polizia-operazioa Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Hainbat industria pabiloi eta etxebizitza miatu dituzte, eta, zenbat atxiloketa egin dituzten zehaztu ez badute ere, EFE agentziaren arabera, gutxienez bi lagun atzeman dituzte.

Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han.

Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han.

Orain arteko informazioaren arabera, indoor marihuana plantazio bat aurkitu dute Oiongo industria nabe batean. Logroñon, berriz, zenbait etxebizitza arakatu dituzte operazioa dela eta.

Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko berrogeita hamar bat agente ari dira operazioan parte hartzen, drogen hautematean espezializatutako txakurrekin batera. Epaileak sumario sekretua agindu du jarduketaren inguruan.

Ustez, Errioxan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta hurbileko beste zenbait erkidegotan droga ekoizten eta banatzen zuen talde kriminala da.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona bat hil zela salatu dute

Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona...
Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona bat hil zela salatu dute

BesteBi Plataformak elkarretaratzea e...
1:37 min.

BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, Euskadin urte batzuk zeramatzan 40 urteko Karol izeneko gizonaren heriotza salatzeko.

Audiorik gabe. BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, uztailaren 7an Bilbon bizi izan zen eta urtarriletik Barakaldoko kaleetan zebilen etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko. Ohar batean, plataformak deitoratu eta salatu egin du Karol, Euskadin hainbat urte zeramatzan poloniar jatorriko 40 urteko gizona, uztailaren 7an Bilboko Zorrotza auzoko banku batean hilda agertu izana. Plataformak eskatu du gaurko elkarretaratzea "ez dadila Karoli omenaldi huts batean geratu", baizik eta gizarte osoaren "arreta erakartzeko" deia izatea, etxegabetasunaren errealitate "gogorrari" buruz hausnartzeko. Gainera, euskal administrazioei "gizarte-zerbitzuen zorroa benetan garatzeko" eta "Euskadin etxegabetasuna desagerrarazteko estrategia global bat eguneratzeko eta aktibatzeko" eskatu die. Salatu duenez, gizarte-bazterketa "fenomeno estrukturala eta gero eta handiagoa" da, eta "etxegabetasuna areagotu egin da azken urteotan, bidegabeko sistema batek elikatuta, pertsona ahulenak alde batera uzten dituena”.

2022/07/29

Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute

Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta ...
Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute

38 urteko gizona Martuteneko kartzela...
0:55 min.

38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz.

Audiorik gabe. Pasaian (Gipuzkoa) bere emazteari mehatxu egin zion, ibilgailu bat erre eta zenbait pertsona etxebizitza batean atxiki zituen 38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz, mehatxu, bortxa eta kalte delituak egotzita. Gertaerak goizaldeko hiruretan jazo ziren. Pasaiako auzoko batek kalean aparkatutako ibilgailu batek su hartu zuela ohartarazi zien Ertzaintzari eta suhiltzaileei hara bertaratu zirenean. Suak hartutako ibilgailuaz gain, etxeko indarkeriaren ustezko gorabehera batekin zerikusia zuen egoera bat antzeman zuten, gizon batek zenbait pertsona etxe batean atxikita baitzituen. Itxuraz, eraikinean bizi zen gizon batek bere emaztearekin eztabaida izan ondoren, kalera irten zen eta bere bikotekidearen senide baten ibilgailu bati su eman zion. Ondoren, etxebizitzara itzuli, eta, bertara sartzeko asmoz, zerra erradial batez moztu zuen atea. Azkenik, etxebizitzara sartu ezin izan zuenez gero, eraikineko beste etxebizitza batera joan zen, eta zenbait senide atxiki zituen barruan.

2022/07/29

Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan

Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga ...
Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan

Polizia-operazioa, besteak beste, Gas...
1:55 min.

Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak droga trafikoaren aurkako operazioa abiatu dute ostegun honetan Errioxan eta Araban, eta hainbat lagun atxilotu dituzte, EFE agentziak zabaldu duenez. Polizia-operazioa Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Hainbat industria pabiloi eta etxebizitza miatu dituzte, eta, zenbat atxiloketa egin dituzten zehaztu ez badute ere, EFE agentziaren arabera, gutxienez bi lagun atzeman dituzte. Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han. Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han. Orain arteko informazioaren arabera, indoor marihuana plantazio bat aurkitu dute Oiongo industria nabe batean. Logroñon, berriz, zenbait etxebizitza arakatu dituzte operazioa dela eta. Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko berrogeita hamar bat agente ari dira operazioan parte hartzen, drogen hautematean espezializatutako txakurrekin batera. Epaileak sumario sekretua agindu du jarduketaren inguruan. Ustez, Errioxan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta hurbileko beste zenbait erkidegotan droga ekoizten eta banatzen zuen talde kriminala da.

2022/07/29

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:27 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2022/07/29

Uztaila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Ekaina 2022
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2022-07-12ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza onartu du gerraren eragina pairatzen ari diren enpresentzat

Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza onartu du g...
Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza onartu du gerraren eragina pairatzen ari diren enpresentzat

Helburua enpresei berehalako likidezi...
1:18 min.

Helburua enpresei berehalako likidezia ematea da, gerrak eragindako kostu gehigarriak kontuan hartuta, balizko galerei eta gerraren ondorioei aurre egin dakien.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza programa berri bat (BULTZATU izenekoa) abian jartzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluan, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, Ukrainako gerraren ondorioak pairatzen ari diren enpresei zuzenduta eta, gainera, hilabete bukaeran, gas kontsumitzaileei bideratutako beste laguntza programa bat onartzea aurreikusi du. Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren arabera, helburua da enpresei berehalako likidezia ematea, gerrak eragindako kostu gehigarriak kontuan hartuta, balizko galerei eta gerraren ondorioei aurre egin dakien. Dirulaguntza horiek Euskadiko enpresa handiek zein enpresa txiki eta ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte, baldin eta Errusiaren eraso militarraren eraginpean badaude eta/edo Errusiari ezarritako zigor ekonomikoen ondorioak pairatzen ari baldin badira, eta industria-prozesuarekin lotutako industria eta zerbitzu sektorekoak badira.

Arazo teknikoak tarteko, Euskotreneko bidaia-txartelak erosi eta txartelak kargatzea eskudirutan egi

Arazo teknikoak tarteko, Euskotreneko bidaia-...
Arazo teknikoak tarteko, Euskotreneko bidaia-txartelak erosi eta txartelak kargatzea eskudirutan egi

Euskotrenek Twitterren jakitera eman ...
0:45 min.

Euskotrenek Twitterren jakitera eman duenez, ezin da egin, oraingoz, kreditu-txartela erabiliz.

Audiorik gabe. Euskotreneko erabiltzaileek, astearte honetan, eskudirutan ordaindu behar dituzte bidaia-txartelak eta kontakturik gabeko txarteletako kargak; izan ere, "arazo teknikoak" tarteko, ezinezkoa da kreditu-txartela erabiliz egitea, konpainiak berak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez. Euskotren, txio horretan zehaztu duenez, lanean dabil arazoa "ahalik eta lasterren" konpontzeko. Erabiltzaileei barkamena eskatu die, gainera.

Alerta laranja ostegunera arte luzatuko da Araban eta Nafarroan beroagatik

Alerta laranja ostegunera arte luzatuko da Ar...
Alerta laranja ostegunera arte luzatuko da Araban eta Nafarroan beroagatik

EAEko beste tokiak abisu horian egong...
0:35 min.

EAEko beste tokiak abisu horian egongo dira hurrengo egunetan tenperatura altuak direla eta. Eskualderik kaltetuenak Ebro ondoko eskualdea eta Erribera izango dira.

Audiorik gabe. Tenperatura altuek presente jarraituko dute hurrengo egunetan. Nafarroa eta Araba alerta laranjan egongo dira asteazkenean eta ostegunean, eta Euskadin abisu horian egongo da beroagatik. Segurtasun Sailak astearterako bi abisu hori jarri ditu Araban. Bata, Ebro ondoko eskualdean eta lurraldeko erdialdean muturreko tenperatura altuengatik. Tenperatura maximoak 37 ºC ingurukoak izan daitezke Ebro ondoko eskualdean eta 36 ºC ingurukoak iragate-zonan. Beste abisu horiak bi eskualde horiek ere eragiten ditu, kasu honetan, baso sute arriskuagatik.