Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona bat hil zela salatu dute

BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, Euskadin urte batzuk zeramatzan 40 urteko Karol izeneko gizonaren heriotza salatzeko.

Audiorik gabe.

BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, uztailaren 7an Bilbon bizi izan zen eta urtarriletik Barakaldoko kaleetan zebilen etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko.

Ohar batean, plataformak deitoratu eta salatu egin du Karol, Euskadin hainbat urte zeramatzan poloniar jatorriko 40 urteko gizona, uztailaren 7an Bilboko Zorrotza auzoko banku batean hilda agertu izana. Plataformak eskatu du gaurko elkarretaratzea "ez dadila Karoli omenaldi huts batean geratu", baizik eta gizarte osoaren "arreta erakartzeko" deia izatea, etxegabetasunaren errealitate "gogorrari" buruz hausnartzeko.

Gainera, euskal administrazioei "gizarte-zerbitzuen zorroa benetan garatzeko" eta "Euskadin etxegabetasuna desagerrarazteko estrategia global bat eguneratzeko eta aktibatzeko" eskatu die. Salatu duenez, gizarte-bazterketa "fenomeno estrukturala eta gero eta handiagoa" da, eta "etxegabetasuna areagotu egin da azken urteotan, bidegabeko sistema batek elikatuta, pertsona ahulenak alde batera uzten dituena”.

Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute

38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz.

Audiorik gabe.

Pasaian (Gipuzkoa) bere emazteari mehatxu egin zion, ibilgailu bat erre eta zenbait pertsona etxebizitza batean atxiki zituen 38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz, mehatxu, bortxa eta kalte delituak egotzita.

Gertaerak goizaldeko hiruretan jazo ziren. Pasaiako auzoko batek kalean aparkatutako ibilgailu batek su hartu zuela ohartarazi zien Ertzaintzari eta suhiltzaileei hara bertaratu zirenean. Suak hartutako ibilgailuaz gain, etxeko indarkeriaren ustezko gorabehera batekin zerikusia zuen egoera bat antzeman zuten, gizon batek zenbait pertsona etxe batean atxikita baitzituen.

Itxuraz, eraikinean bizi zen gizon batek bere emaztearekin eztabaida izan ondoren, kalera irten zen eta bere bikotekidearen senide baten ibilgailu bati su eman zion. Ondoren, etxebizitzara itzuli, eta, bertara sartzeko asmoz, zerra erradial batez moztu zuen atea. Azkenik, etxebizitzara sartu ezin izan zuenez gero, eraikineko beste etxebizitza batera joan zen, eta zenbait senide atxiki zituen barruan.

Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan

Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.

Audiorik gabe.

Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak droga trafikoaren aurkako operazioa abiatu dute ostegun honetan Errioxan eta Araban, eta hainbat lagun atxilotu dituzte, EFE agentziak zabaldu duenez. Polizia-operazioa Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Hainbat industria pabiloi eta etxebizitza miatu dituzte, eta, zenbat atxiloketa egin dituzten zehaztu ez badute ere, EFE agentziaren arabera, gutxienez bi lagun atzeman dituzte.

Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han.

Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han.

Orain arteko informazioaren arabera, indoor marihuana plantazio bat aurkitu dute Oiongo industria nabe batean. Logroñon, berriz, zenbait etxebizitza arakatu dituzte operazioa dela eta.

Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko berrogeita hamar bat agente ari dira operazioan parte hartzen, drogen hautematean espezializatutako txakurrekin batera. Epaileak sumario sekretua agindu du jarduketaren inguruan.

Ustez, Errioxan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta hurbileko beste zenbait erkidegotan droga ekoizten eta banatzen zuen talde kriminala da.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona bat hil zela salatu dute

Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona...
Uztailaren 7an Bilbon etxerik gabeko pertsona bat hil zela salatu dute

BesteBi Plataformak elkarretaratzea e...
1:37 min.

BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, Euskadin urte batzuk zeramatzan 40 urteko Karol izeneko gizonaren heriotza salatzeko.

Audiorik gabe. BesteBi Plataformak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Herriko Plazan, uztailaren 7an Bilbon bizi izan zen eta urtarriletik Barakaldoko kaleetan zebilen etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko. Ohar batean, plataformak deitoratu eta salatu egin du Karol, Euskadin hainbat urte zeramatzan poloniar jatorriko 40 urteko gizona, uztailaren 7an Bilboko Zorrotza auzoko banku batean hilda agertu izana. Plataformak eskatu du gaurko elkarretaratzea "ez dadila Karoli omenaldi huts batean geratu", baizik eta gizarte osoaren "arreta erakartzeko" deia izatea, etxegabetasunaren errealitate "gogorrari" buruz hausnartzeko. Gainera, euskal administrazioei "gizarte-zerbitzuen zorroa benetan garatzeko" eta "Euskadin etxegabetasuna desagerrarazteko estrategia global bat eguneratzeko eta aktibatzeko" eskatu die. Salatu duenez, gizarte-bazterketa "fenomeno estrukturala eta gero eta handiagoa" da, eta "etxegabetasuna areagotu egin da azken urteotan, bidegabeko sistema batek elikatuta, pertsona ahulenak alde batera uzten dituena”.

2022/07/29

Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute

Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta ...
Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute

38 urteko gizona Martuteneko kartzela...
0:55 min.

38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz.

Audiorik gabe. Pasaian (Gipuzkoa) bere emazteari mehatxu egin zion, ibilgailu bat erre eta zenbait pertsona etxebizitza batean atxiki zituen 38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz, mehatxu, bortxa eta kalte delituak egotzita. Gertaerak goizaldeko hiruretan jazo ziren. Pasaiako auzoko batek kalean aparkatutako ibilgailu batek su hartu zuela ohartarazi zien Ertzaintzari eta suhiltzaileei hara bertaratu zirenean. Suak hartutako ibilgailuaz gain, etxeko indarkeriaren ustezko gorabehera batekin zerikusia zuen egoera bat antzeman zuten, gizon batek zenbait pertsona etxe batean atxikita baitzituen. Itxuraz, eraikinean bizi zen gizon batek bere emaztearekin eztabaida izan ondoren, kalera irten zen eta bere bikotekidearen senide baten ibilgailu bati su eman zion. Ondoren, etxebizitzara itzuli, eta, bertara sartzeko asmoz, zerra erradial batez moztu zuen atea. Azkenik, etxebizitzara sartu ezin izan zuenez gero, eraikineko beste etxebizitza batera joan zen, eta zenbait senide atxiki zituen barruan.

2022/07/29

Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan

Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga ...
Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan

Polizia-operazioa, besteak beste, Gas...
1:55 min.

Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak droga trafikoaren aurkako operazioa abiatu dute ostegun honetan Errioxan eta Araban, eta hainbat lagun atxilotu dituzte, EFE agentziak zabaldu duenez. Polizia-operazioa Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Hainbat industria pabiloi eta etxebizitza miatu dituzte, eta, zenbat atxiloketa egin dituzten zehaztu ez badute ere, EFE agentziaren arabera, gutxienez bi lagun atzeman dituzte. Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han. Atxiloketa horietako bat Larderon egin dute, Logroñotik bost kilometrora dagoen udalerrian, eta etxebizitza bat ere arakatu dute han. Orain arteko informazioaren arabera, indoor marihuana plantazio bat aurkitu dute Oiongo industria nabe batean. Logroñon, berriz, zenbait etxebizitza arakatu dituzte operazioa dela eta. Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko berrogeita hamar bat agente ari dira operazioan parte hartzen, drogen hautematean espezializatutako txakurrekin batera. Epaileak sumario sekretua agindu du jarduketaren inguruan. Ustez, Errioxan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta hurbileko beste zenbait erkidegotan droga ekoizten eta banatzen zuen talde kriminala da.

2022/07/29

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:27 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2022/07/29

Uztaila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Ekaina 2022
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2022-07-19ko bideoen artxiboa

Pertsona bat hil da bero boladaren ondorioz EAEn

Pertsona bat hil da bero boladaren ondorioz E...
Pertsona bat hil da bero boladaren ondorioz EAEn

83 pertsona erietxeratu behar izan di...
0:45 min.

83 pertsona erietxeratu behar izan dituzte muturreko tenperatura altuek osasunean eragindako arazoak tarteko.

Audiorik gabe. Pertsona bat hil da Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) astindu duen bero boladaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi duenez. (Informazioa osatzeko lanean ari gara) Osasun zein Segurtasun sailetako datuak bilduta egin du agiria Jaurlaritzak, eta bertan bukatutzat eman du bero oldea. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, azken urteotako "bero bolada luze eta larrienetakoa" izan da hilaren 11tik 18rako hori.

Baso suteak izateko arriskua handia da oraindik EAEn eta Nafarroan

Baso suteak izateko arriskua handia da oraind...
Baso suteak izateko arriskua handia da oraindik EAEn eta Nafarroan

Nafarroan alarma gorria dago ezarrita...
0:51 min.

Nafarroan alarma gorria dago ezarrita sua pizteko arriskua muturrekoa baita, eta ia Araba osoan alerta laranja dago indarrean, arrisku oso handiagatik. Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, abisupean daude.

Audiorik gabe. Iragarrita zegoen bezala, behera egin dute tenperaturek Kantauri isurialdean, eta horrek nolabaiteko atsedena eman badu ere, baso suteak pizteko arriskuak handia edo oso handia izaten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Arrisku hori "muturrekoa" da Foru Erkidegoan, eta, ondorioz, alarma gorria egongo da indarrean datozen orduetan, beroa eta hezetasun maila baxua tarteko. Bestalde, ia Araba osoan (Ebro ondoko eskualdean eta erdialdean), baso suteengatiko arriskua "oso handia" da (alerta laranja), eta, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, "arrisku handia". Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, tenperatura atseginak izango dira gaur ia Euskal Herri osoan. Beroenak 25 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 30 ºC ingurukoak, barnealdean. Lurraldearen hegoaldean (Arabako Errioxa eta Nafarroa), are gorago kokatuko dira termometroak, 35 eta 40 ºC bitartean.

Gasteizko Mercedeseko langileen % 57k zuzendaritzarekin adostutako hitzarmenaren alde egin dute

Gasteizko Mercedeseko langileen % 57k zuzenda...
Gasteizko Mercedeseko langileen % 57k zuzendaritzarekin adostutako hitzarmenaren alde egin dute

Oso parte hartze handia (% 94) izan d...
1:20 min.

Oso parte hartze handia (% 94) izan da erreferendumean. Tailerretan ezezkoak irabazi badu ere, bulegoetan eta boto telematikoan zabal babestu dute gehiengo sindikalak zuzendaritzarekin adostutako ituna, eta, hortaz, baietza gailendu da azkenean.

Audiorik gabe. Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegiko beharginen gehiengoak, zehazki % 57k (2.601 pertsona), babestu egin du lan hitzarmena berritzeko CCOO, UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek zuzendaritzarekin erdietsitako aurreakordioa. Balizko emaitzaren inguruan ziurgabetasun handia bazegoen ere —bederatzi greba egun egin dituzte langileek, eta ekoizpena etenda egon da—, azkenean, erantzun argia eman dute langileek. Multinazionalak iragarritako inbertsio milioidunak ere bide samurragoa du, horrenbestez. Oso parte hartze handiarekin (% 94,69) egin zuten atzo, astelehenarekin, erreferenduma, bozketaren garrantziaren erakusle. EAEko enpresa handiena da Gasteizko Mercedes, eta 5.000 bat langile ditu. Horrez gain, beste 30.000 zeharkako lanpostu sustengatzen ditu.