Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxiloketok 04:30 inguruan izan dira, atxilotutakoek langileak lantegian sartzea oztopatu dutenean.
Audiorik gabe.
Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta Hego Euskal Herriko "kaleak hartzeko" deia egin diete herritarrei Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek. Greba feminista orokorra dago deituta Hego Euskal Herri osoan azaroak 30 honetarako, eta 1.500 enpresa batzordek baino gehiagok egin dute bat lanuztearekin. Gisa honetako hirugarren mobilizazioa da eta, kasu honetan, gizonak ere deituta daude protestara.
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Michelingo lantegiko atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotuek langileak lantegian sartzea oztopatu dute, hori dela eta, inguruan zeuden agenteek atxilotu egin dituzte, 04:30 aldera.
Gertakaria igarota, egoera normaltasunera itzuli da.
20, 19, 18 eta 17 urteko atxilotuei bizilekua bortxatzea eta hilketa saiakera egotzi diete. Biktima 6 metroko altueratik bota dute. Gaztea ospitalera eraman dute, eta behaketan dago.
Audiorik gabe.
Antza denez, atxilotuak indarrez sartu dira etxe batera eta bertan bizi zen gazte bati eraso egin diote. Ondoren, leiho batetik bota dute, 6 metroko altueratik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 19:30 aldera, Ertzaintzak abisua jaso du, Bizkaiko hiriburuko San Frantzisko auzoko etxebizitza batean iskanbila izaten ari zela ohartarazteko.
Ertzainak iritsi direnean, une horretan ataritik irteten ari ziren bi gazte identifikatu dituzte. Haietako batek odol-hondarrak ziruditenak zituen soinean.
Ondoren, ertzainak bigarren solairuko etxebizitza batera joan dira. Atea irekita zegoen, eta beste bi gizon identifikatu dituzte.
Biktima kalean zegoen, hainbat lesio zituela, kolpeen, ubelduen eta hanka batean arma zuriarekin egindako zauri baten ondorioz. Anbulantzian eraman dute ospitalera, eta behaketan dago.
Lehen ikerketen arabera, etxebizitzan bizi ez diren lau gazteak indarrez sartu dira, eta logeletako bateko bizilagunari erasotzen hasi dira.
Bi pertsona atxilotu dituzte Michelin lantegi...
Bi pertsona atxilotu dituzte Michelin lantegiko atarian, desordena publikoak eragitea egotzita
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ...
1:03 min.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxiloketok 04:30 inguruan izan dira, atxilotutakoek langileak lantegian sartzea oztopatu dutenean.
Audiorik gabe. Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta Hego Euskal Herriko "kaleak hartzeko" deia egin diete herritarrei Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek. Greba feminista orokorra dago deituta Hego Euskal Herri osoan azaroak 30 honetarako, eta 1.500 enpresa batzordek baino gehiagok egin dute bat lanuztearekin. Gisa honetako hirugarren mobilizazioa da eta, kasu honetan, gizonak ere deituta daude protestara. Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Michelingo lantegiko atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotuek langileak lantegian sartzea oztopatu dute, hori dela eta, inguruan zeuden agenteek atxilotu egin dituzte, 04:30 aldera. Gertakaria igarota, egoera normaltasunera itzuli da.
2023/11/30
Lau atxilotu Bilbon, gazte bati eraso egin et...
Lau atxilotu Bilbon, gazte bati eraso egin eta etxeko leihotik behera botatzeagatik
20, 19, 18 eta 17 urteko atxilotuei b...
1:17 min.
20, 19, 18 eta 17 urteko atxilotuei bizilekua bortxatzea eta hilketa saiakera egotzi diete. Biktima 6 metroko altueratik bota dute. Gaztea ospitalera eraman dute, eta behaketan dago.
Audiorik gabe. Antza denez, atxilotuak indarrez sartu dira etxe batera eta bertan bizi zen gazte bati eraso egin diote. Ondoren, leiho batetik bota dute, 6 metroko altueratik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 19:30 aldera, Ertzaintzak abisua jaso du, Bizkaiko hiriburuko San Frantzisko auzoko etxebizitza batean iskanbila izaten ari zela ohartarazteko. Ertzainak iritsi direnean, une horretan ataritik irteten ari ziren bi gazte identifikatu dituzte. Haietako batek odol-hondarrak ziruditenak zituen soinean. Ondoren, ertzainak bigarren solairuko etxebizitza batera joan dira. Atea irekita zegoen, eta beste bi gizon identifikatu dituzte. Biktima kalean zegoen, hainbat lesio zituela, kolpeen, ubelduen eta hanka batean arma zuriarekin egindako zauri baten ondorioz. Anbulantzian eraman dute ospitalera, eta behaketan dago. Lehen ikerketen arabera, etxebizitzan bizi ez diren lau gazteak indarrez sartu dira, eta logeletako bateko bizilagunari erasotzen hasi dira.
2023/11/30