Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe.

Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez.

Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe.

Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila.

Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko pro...
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko de...
0:46 min.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe. Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak. Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

2023/06/07

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Inspektore bati espedientea ireki diote Irune...
Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozi...
1:04 min.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita. Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez. Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

2023/06/07

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaz...
Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako...
1:01 min.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe. Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea. 17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean. Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila. Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

2023/06/07

Ekaina 2023
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2023
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2023-05-16ko bideoen artxiboa

Euriak arnasa ekarri du EAEko urtegietara, baina Nafarroako hegoaldean ez du urik bota oraingoz

Euriak arnasa ekarri du EAEko urtegietara, ba...
Euriak arnasa ekarri du EAEko urtegietara, baina Nafarroako hegoaldean ez du urik bota oraingoz

Arabako Uribarri-Ganboa eta Urunaga u...
1:06 min.

Arabako Uribarri-Ganboa eta Urunaga urtegiek edukieraren % 74,5 eta % 76,8 dute. Bestalde, Añarbeko ur-mailak ere gora egin du euriteen ondorioz, eta edukiera osoaren % 89ra iritsi da. Nafarroako urtegiek duten ur-maila, aldiz, ez da edukieraren % 50era iristen.

Audiorik gabe. Euskadiko urtegi nagusien maila igo da, azken egunetako euriteen ondorioz. Izan ere, Gasteiz eta Bilbo hornitzen duten Arabako Uribarri-Ganboa eta Urrunaga urtegiek bere edukieraren % 74,5ean eta % 76,8an daude, hurrenez hurren. Gipuzkoako Añarbe urtegiaren kasuan, berriz, guztiz betetzear da % 89ko edukierarekin. Nafarroako urtegien egoera, aldiz, erabat desberdina da. Izan ere, metatutako datuak oso urrun dira iazko datuetatik, eta ur-mailak ez dira edukiera totalaren %50era ere heltzen. Hala ere, oraindik ez dira iristen aurreko urteetako datu metatuetara. Izan ere, azken hiru hilabeteetako lehortearen ondorioz, betetze-mailak azken hamar urteetako batez bestekoaren azpitik jarraitzen du.

"Esklabotza modernoaren" 15 biktima askatu eta bi lagun atxilotu dituzte Araban

"Esklabotza modernoaren" 15 biktima askatu et...
"Esklabotza modernoaren" 15 biktima askatu eta bi lagun atxilotu dituzte Araban

Lan esplotazioa helburu zuen giza sal...
0:49 min.

Lan esplotazioa helburu zuen giza salerosketa leporatu diete atxilotuei.

Audiorik gabe. Araban, Guardia Zibilak "esklabotza modernoaren" 15 biktima askatu eta bi lagun atxilotu ditu lan esplotazioa helburu zuen giza salerosketaren delitua leporatuta, Espainiako Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Biktimak egunero 12 orduko lanaldiak egitera behartzen zituzten, astean 7 egunetan eta "giza duintasunarekin bateraezinak diren baldintza negargarrietan". Gainera, egindako miaketetan, bi pistola simulatu, 9.300 euro eskudirutan eta dokumentazio ugari atzeman dituzte.

Ikusgunek LGTBI+ kolektiboaren aurkako 16 gertakari erregistratu zituen Gasteizen 2022an

Ikusgunek LGTBI+ kolektiboaren aurkako 16 ger...
Ikusgunek LGTBI+ kolektiboaren aurkako 16 gertakari erregistratu zituen Gasteizen 2022an

Horietako 6 gorroto-diskurtsoengatik ...
1:09 min.

Horietako 6 gorroto-diskurtsoengatik izan ziren, 5 irainengatik, 3 erasoengatik eta 2 diskriminazioengatik.

Audiorik gabe. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak, Ikusgunek, guztira 16 gertakari jaso zituen 2022an, 2021ean baino 11 gutxiago. Horietako 10 eraso homofobikoak izan ziren, 5 transfobikoak eta 1 kolektibo horretako beste pertsona baten aurkakoa. Ikusgunek iazko txostena aurkeztu du astearte honetan, telefonoz, posta elektronikoz eta egoitzan bertan bildutako datuekin, baina zehaztu du datuok ez dutela biltzen benetan izandako horrelako gertakari guztiak. Gertakari horietako 6 gorroto-diskurtsoengatik izan ziren, 5 irainengatik, 3 erasoengatik eta 2 diskriminazioengatik. Jasotako gertakarietatik 7 eremu publikoan gertatu ziren: 4 kalean, 2 aisialdiko lekuetan eta 1 jai-esparruan.