Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.
Audiorik gabe.
Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.
Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.
Audiorik gabe.
Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita.
Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez.
Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.
17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.
Audiorik gabe.
Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea.
17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.
Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila.
Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko pro...
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko de...
0:46 min.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.
Audiorik gabe. Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak. Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.
2023/06/07
Inspektore bati espedientea ireki diote Irune...
Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea
Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozi...
1:04 min.
Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.
Audiorik gabe. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita. Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez. Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.
2023/06/07
Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaz...
Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute
17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako...
1:01 min.
17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.
Audiorik gabe. Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea. 17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean. Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila. Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.
2023/06/07
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |
Ertzaintza indarkeria matxista gisa ikertzen ...
Ertzaintza indarkeria matxista gisa ikertzen ari da Orion izandako emakume eta gizon baten heriotzak
Emakumeak 47 urte zituen eta bi seme-...
1:10 min.
Emakumeak 47 urte zituen eta bi seme-alabaren ama zen.
Audiorik gabe. Ertzaintza indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari da atzo arratsaldean Orion (Gipuzkoa), kalean, gertatutako emakume baten hilketa eta gizon baten heriotza. Emakumeak 47 urte zituen eta bi seme-alabaren ama zen. Gertakaria 17:20an gertatu zen, Arrantzale kaleko haurrentzako parke baten kanpoaldean. Inguruan zeuden bizilagunek deitu zuten larrialdi zerbitzuetara, eta Ertzaintzako agenteak bertaratu direnean, biktimen gorpuak aurkitu zituzten, jarleku baten ondoan; emakumearen gorpua bankuan zegoen, eta gizonarena, berriz, lurrean etzanda. Hasiera batean hildakoetako batek zeraman pakete bat lehertu zela esan bazen ere, teoria hori erabat baztertu zen. Izan ere, segurtasun indarrek su-arma bat aurkitu zuten inguruan. Litekeena da gizonak eskopeta batekin emakumearen aurka tiro egin izana, eta, ondoren, bere buruaz beste egin izana. Ertzaintzak gizonaren etxea eta autoa miatzen eman du gaua.
Birziklatzearen Nazioarteko Eguna da gaurkoa,...
Birziklatzearen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, herritarrak horren garrantziaz jabetzeko
Maiatzaren 17a Birziklatzearen Eguna ...
1:14 min.
Maiatzaren 17a Birziklatzearen Eguna da mundu osoan. Unescok ezarri zuen hitzordua,
Audiorik gabe. Maiatzaren 17a Birziklatzearen Eguna da mundu osoan. Unescok ezarri zuen hitzordua, hondakinak euren ezaugarrien arabera tratatzeko garrantziaz kontzientziatzeko. Izan ere, kontsumoa murriztearekin batera, sortutako hondakinak birziklatzea da klima aldaketaren kontra borrokatzeko neurririk eraginkorrena. Azken hamarkadetan hazi egin da hondakinen kudeaketaren inguruko kezka, eta horren jakitun, estatukideek bete beharreko birziklatze mailaren inguruko plana adostu zuen 2018an Europar Batasunak (EB). 2025a jomuga, burdin aleaziozko metalen eta beiraren % 70 birziklatzea nahi du; papera eta kartoiaren % 75, plastikozko eta aluminiozko hondakinen % 50, eta egurraren % 25. Era berean, produkzio mota lineala gainditu eta ekonomia zirkularrean pausoak emateko deia egin die 27ei.
Berotegi efektuak eta 'El Niño' fenomenoak te...
Berotegi efektuak eta 'El Niño' fenomenoak tenperatura 1,5 gradutik gora igotzea eragin dezakete
Munduko Meteorologia Erakundeak ohart...
1:02 min.
Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi duenez, % 66ko aukera dago hurrengo bost urteetan 1,5 graduko muga gainditzeko. Halaber, % 98ko probabilitatea omen dago hurrengo bost urteetako bat eta bost urteak bere osotasunean inoizko beroenak izateko.
Audiorik gabe. Oso litekeena da datozen bost urteetan Lurraren tenperatura inoiz ikusi gabeko kopuruetara iristea eta 1,5 gradutik gorako tenperatura igoera izatea, Munduko Meteorologia Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera. Izan ere, berotegi efektua eragiten duten gasen emisioari El Niño fenomenoa gehituko zaio. Nazio Batuen erakunde horrek zabaldutako azken datuen arabera, % 66ko aukera dago hurrengo bost urteetan 1,5 graduko muga gainditzeko, eta % 98ko probabilitatea hurrengo bost urteetako bat eta bost urteak bere osotasunean inoizko beroenak izateko.