Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe.

Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez.

Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe.

Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila.

Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko pro...
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko de...
0:46 min.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe. Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak. Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

2023/06/07

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Inspektore bati espedientea ireki diote Irune...
Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozi...
1:04 min.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita. Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez. Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

2023/06/07

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaz...
Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako...
1:01 min.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe. Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea. 17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean. Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila. Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

2023/06/07

Ekaina 2023
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2023
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2023-05-22ko bideoen artxiboa

5 urteko zigorra ezarri diote neska lagunari Donostiako etxebizitza batean sexu erasoa egin zion giz

5 urteko zigorra ezarri diote neska lagunari ...
5 urteko zigorra ezarri diote neska lagunari Donostiako etxebizitza batean sexu erasoa egin zion giz

Edozein kasutan, ez dute kartzelan sa...
1:18 min.

Edozein kasutan, ez dute kartzelan sartuko. Aitzitik, ezingo da biktimarengana hurbildu 13 urtean eta zaintzapean aske egon beharko du 10 urtez.

Audiorik gabe. Gipuzkoako Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako Altza auzoko etxebizitza batean neska lagunari bi aldiz sexu erasoa egin zion gizonari. Halaber, iraindu egin zuen eta tratu txarrak eman zizkion. Epaitutako gertaerak 2020ko urrian gertatu ziren. Hasieran, Fiskaltzak 15 urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuarentzat, baina gizonak gertatutakoa aitortu ondoren bere eskaria murriztu du. Zehazki, aintzat hartu du egindakoaz damutu izana, mozkor egotea eta eragindako kaltea ordaindu izana. Azken horri lotuta, 3.000 euroko kalte ordaina eman dio emakumeari. Ez dute kartzelan sartuko, alabaina, ezingo da biktimarengana hurbildu 13 urtean eta zaintzapean aske egon beharko du 10 urtez. Gipuzkoako Auzitegiaren Hirugarren Sekzioak gizonari espetxe zigorra etetea onartu du, baldin eta hurrengo hiru urteetan berriro deliturik egiten ez badu, ezarritako debekuak errespetatzen baditu eta genero berdintasunerako prestakuntza bat egiten badu.

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:18 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Euskal erregistro zibilek 133 sexu aldaketa izapidetu dituzte martxotik, eta horietako bost amaituta

Euskal erregistro zibilek 133 sexu aldaketa i...
Euskal erregistro zibilek 133 sexu aldaketa izapidetu dituzte martxotik, eta horietako bost amaituta

Apirilean trabak izan ondoren, Euskad...
1:25 min.

Apirilean trabak izan ondoren, Euskadiko erregistro zibilek normaltasuna berreskuratu dute, eta hasitako prozedurak ia bikoiztu egin dira. Hala, Araban 13 zenbatu dituzte, Bizkaian 65 eta Gipuzkoan 55.

Audiorik gabe. Euskadiko erregistro zibilek nortasun agirietan sexua aldatzeko 133 espediente izapidetu dituzte, Trans Legea 2023ko martxoaren 2an indarrean sartu zenetik, eta horietatik bost amaituta daude jada. Arauak aukera ematen die 16 urtetik gorako trans pertsonei erregistroan sexua aldatzeko, beren borondatearen adierazpen askearekin. 16 urtetik beherakoen kasuan, 14 urtetik gorakoek gurasoen baimena behar dute, eta 12 eta 13 urte bitartekoek, baimen judiziala; 12 urtetik beherakoek, berriz, izena aldatu ahalko dute erregistroan, baina ez sexua. 133 espediente horietatik 13 Araban daude, 65 Bizkaian eta 55 Gipuzkoan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak EH Bilduri emandako erantzun parlamentario batean jasotzen den bezala.