Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe.

Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez.

Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe.

Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila.

Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko pro...
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko de...
0:46 min.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe. Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak. Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

2023/06/07

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Inspektore bati espedientea ireki diote Irune...
Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozi...
1:04 min.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita. Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez. Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

2023/06/07

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaz...
Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako...
1:01 min.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe. Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea. 17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean. Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila. Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

2023/06/07

Ekaina 2023
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2023
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2023-05-23ko bideoen artxiboa

Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen pentsiodunak Gasteizera egiten ari diren martxara

Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen pents...
Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen pentsiodunak Gasteizera egiten ari diren martxara

Atzo, Bilbotik eta Bergaratik atera z...
0:53 min.

Atzo, Bilbotik eta Bergaratik atera ziren beste bi zutabeak. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".

Audiorik gabe. Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua Gasteizera egiten ari diren martxara. Astelehenean hasi zuten ibilaldia Bilbotik eta Bergaratik, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan dute mugimendu horretako ordezkariek, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin". Gaur, asteartea, 09:30 aldera, martxara batu da Aguraindik irtendako zutabea. Esan bezala, Gasteizen amaituko dute aldarrikapena ostegun honetan. Han, manifestazioa egingo dute, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuta.

Lau gizon atxilotu dituzte Madrilen urtarrilean Viniciusen panpina bat zubi batetik eskegitzea egotz

Lau gizon atxilotu dituzte Madrilen urtarrile...
Lau gizon atxilotu dituzte Madrilen urtarrilean Viniciusen panpina bat zubi batetik eskegitzea egotz

19-24 urteko atxilotuetako hiru Frent...
1:11 min.

19-24 urteko atxilotuetako hiru Frente Atletico talde ultrako kideak dira. Panpinak Real Madrileko jokalariaren elastikoa zuen jantzita, eta "Madrilek Real Madril gorroto du" zioen pankarta baten ondoan agertu zen, Real Madrilek eta Atletico Madrilek Errege Kopako partida jokatu bezperan

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak lau gizon atxilotu ditu Madrilen gorroto delitua egotzita, urtarrilean Vinicius Junior Real Madrileko jokalariaren kontrako panpina bat zubi batean eskegi zutelakoan. Atxilotutakoek 19, 21, 23 eta 24 urte dituzte, eta horietako hiru Frente Atletico talde ultrako kideak dira. Valdebebas Kirol Hiritik —Real Madrilen kirol instalazioak— gertu eskegi zuten, urte hasieran, talde zuriak Atletico Madrilen kontra Errege Kopako partida jokatu bezperan. Atxiloketak, ordea, gaur egin dituzte, Espainiako Poliziak Twitterren duen kontuan zehaztu duenez. Panpinak Real Madrileko jokalariaren elastikoa zuen jantzita, eta zubi batean zintzilikatu zuten "Madrilek Real Madril gorroto du" zioen pankarta baten ondoan. Horren aurrean, ikerketa abiatu zuen Poliziak.

Gamarrako hilketaren akusatuari espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak

Gamarrako hilketaren akusatuari espetxealdi i...
Gamarrako hilketaren akusatuari espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak

Gutxienez, 25 urteko espetxe-zigorra ...
1:16 min.

Gutxienez, 25 urteko espetxe-zigorra bete beharko du. Hilketa-delituaz gain, lesio-delitua ere leporatu diote.

Audiorik gabe. Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak 2020ko uztailean Gamarrako (Gasteiz) industria-poligono batean bere ezagun bat hiltzea leporatu zioten gazteari. Apirilean egindako epaiketan, herri-epaimahaiak errudun jo zuen, azpikeriaz egindako hilketagatik. Ana Zulueta Arabako Lurralde Auzitegiko magistratuak asteon kaleratutako apaiaren aurkako helegitea jartzeko aukera dago EAEko Justizia Auzitegi Gorenean. Epaiketaren lehen egunean, akusatuak onartu egin zuen biktimari labana batekin eraso egin ziola, eta barkamena eskatu zuen. Herri-epaimahaiak hilketa azpikeriaz burutu zuela ebatzi zuen, "biktimaren zaurgarritasuna" aprobetxatuz —aniztasun funtzionala aitortuta zuen pertsona bat zen hildako gaztea—. Gutxienez, 25 urteko espetxe-zigorra bete beharko du. Hilketa-delituaz gain, lesio-delitua ere leporatu diote, eta familiari 163.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.