Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe.

Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez.

Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe.

Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila.

Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko pro...
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira gaur Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko de...
0:46 min.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Audiorik gabe. Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren azterketak. Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Proba unibertsitatean sartzeko notaren % 40 da, eta Batxilergoko batez besteko nota, gainerako % 60a. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

2023/06/07

Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Inspektore bati espedientea ireki diote Irune...
Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozi...
1:04 min.

Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hastekoa zen.

Audiorik gabe. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak espediente bat ireki dio Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektoreburu bati, migratzaileak atxilotzeagatik agenteei egun libreak eskaintzea egotzita. Jupol Guipuzcoa sindikatuak sare sozialetan salatu duen agindu hori uztailaren 1etik aurrera zen aplikatzekoa, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak bertan behera utzi du, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzatik baieztatu dutenez. Jupolen salaketaren arabera, instrukzioak ezartzen zuen inolako atxiloketarik gabe bi egun libre emango zirela, migratzaile bat atxilotuz gero hiru konpentsazio-egun izango zirela, bitik aurrera lau lizentzia-egun emango zirela eta bost egun libre hamar atxiloketa edo gehiago eginez gero.

2023/06/07

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaz...
Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako...
1:01 min.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Audiorik gabe. Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea. 17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean. Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila. Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

2023/06/07

Ekaina 2023
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2023
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2023-05-25ko bideoen artxiboa

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
0:54 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

6 urteko espetxe-zigorra Zornotzan bikotekide ohia labanaz hiltzen saiatu zen gizonarentzat

6 urteko espetxe-zigorra Zornotzan bikotekide...
6 urteko espetxe-zigorra Zornotzan bikotekide ohia labanaz hiltzen saiatu zen gizonarentzat

Auzitegi Gorenak atzera bota du akusa...
0:56 min.

Auzitegi Gorenak atzera bota du akusatuak jarritako helegitea, eta osorik beteko du zigorra. Gainera, biktimari 6.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio, erantzukizun zibilagatik.

Audio eta testurik gabe. Auzitegi Gorenak atzera bota du Zornotzan bikotekide ohia labana batekin hiltzen saiatu zen gizonaren helegitea. Ondorioz, akusatuak sei urte eta hilabete bateko espetxe-zigorra bete beharko du. Labana batekin hiltzen saiatzeaz gain, gizonak 384 telefono-dei egin zizkion biktimari, beldurrarazteko. Horrenbestez, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 2022ko ekainean ezarritako zigorrak berretsi ditu Auzitegi Gorenak. Kartzela-zigorra betetzeaz gain, akusatuak 6.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio biktimari, erantzukizun zibila dela-eta. Giza hilketaren ahalegina egitea, tratu txarrak ematea eta kautelazko neurriak urratzea leporatuta zigortu zuten.

Osakidetzako garbitzaileak Osasun sailburuaren bulegoan sartu dira

Osakidetzako garbitzaileak Osasun sailburuare...
Osakidetzako garbitzaileak Osasun sailburuaren bulegoan sartu dira

Aurpegia estalirik eta "Sagardui (EAJ...
1:01 min.

Aurpegia estalirik eta "Sagardui (EAJ), entzun, zu zara errudun" bezalako esaldiak irakur zitekeen kartelak eutsiz, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian sartu dira, Osakidetzako "arduradun politiko gorenari" zuzentzeko asmoz.

Audiorik gabe. Osakidetzan garbiketa-lanetarako azpikontratatutako enpresetako langileak Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren bulegoan sartu dira ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian. Ia 90 egun daramatzate greban, hitzarmena negoziatu nahian. Aurpegia estalirik zutela sartu dira sailburuaren bulegora, bertan eseri dira, eta, besteak beste, "Sagardui (EAJ), entzun, zu zara errudun" bezalako esaldiak irakur zitekeen kartelak erakusti dituzte. Bost urte daramatzate enpresa esleipendunekin hitzarmen kolektiboa negoziatzen, "baina enpresa horiek jarrera itxia agertzen dute", horien iritziz. Bi hilabete daramatzate greban, eta maiz jo dute bezeroaren atea, Osakidetzarena, baina erakunde publiko horren zuzendaritzak beste alde batera begiratzen duela salatu dute beste behin.