Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Pertsona bat atxilotu dute Donostian etxe batean itxi eta sute bat eragin ondoren

Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, baina sutearen egileak ez du irten nahi izan eta "modu oldarkorrean" hartu ditu, "objektuak jaurtiz".

Audiorik gabe.

Pertsona bat atxilotu dute ostiral honetan Donostian, Morlans auzoko etxe bateko garaje batean itxi eta sute bat eragiteagatik, Udalak jakitera eman duenez.

Antza denez, "osasun mentaleko arazoren bat" duen gizona Morlanseko igogailutik gertu dagoen etxeko sotoko garaje batean sartu da, "argitu gabe dauden arrazoiengatik".

Auzokideek deitu dute goizeko zapiak aldera eraikinaren beheko aldean kea zegoela jakinarazteko. Hala, Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, baina sutearen egileak ez du atera nahi izan, eta "modu oldarkorrean" hartu ditu, "objektuak jaurtiz". Azkenean, gizona atxilotzea lortu dute, eta psikiatriko batera eraman dute, atxilotuta.

Bestalde, sotoaren gaineko etxebizitza jendez hustu dute keagatik, baina, aireztatu ostean, etxebizitzetara itzuli ahal izango dira, "inolako arazorik gabe", Udaleko iturrien arabera. Garajea txikituta geratu da.

Pertsona bat atxilotu dute Donostian etxe batean itxi eta sute bat eragin ondoren

Pertsona bat atxilotu dute Donostian etxe bat...
Pertsona bat atxilotu dute Donostian etxe batean itxi eta sute bat eragin ondoren

Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltza...
1:28 min.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, baina sutearen egileak ez du irten nahi izan eta "modu oldarkorrean" hartu ditu, "objektuak jaurtiz".

Audiorik gabe. Pertsona bat atxilotu dute ostiral honetan Donostian, Morlans auzoko etxe bateko garaje batean itxi eta sute bat eragiteagatik, Udalak jakitera eman duenez. Antza denez, "osasun mentaleko arazoren bat" duen gizona Morlanseko igogailutik gertu dagoen etxeko sotoko garaje batean sartu da, "argitu gabe dauden arrazoiengatik". Auzokideek deitu dute goizeko zapiak aldera eraikinaren beheko aldean kea zegoela jakinarazteko. Hala, Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, baina sutearen egileak ez du atera nahi izan, eta "modu oldarkorrean" hartu ditu, "objektuak jaurtiz". Azkenean, gizona atxilotzea lortu dute, eta psikiatriko batera eraman dute, atxilotuta. Bestalde, sotoaren gaineko etxebizitza jendez hustu dute keagatik, baina, aireztatu ostean, etxebizitzetara itzuli ahal izango dira, "inolako arazorik gabe", Udaleko iturrien arabera. Garajea txikituta geratu da.

2020/06/26

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data