Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen.

Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik.

"Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak erag...
Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat...
1:14 min.

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen. Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik. "Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

2020/05/29

Maiatza 2020
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Apirila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data