Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia

Bilbon azaroaren 22an ospatu zen

Azaroaren 22an, larunbatean, Euskal Gorrakek antolatutako Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-sarearen II Jardunaldia izan zen eta 90 pertsona bertaratu ziren. Besteak beste, Estatuko lurralde-federazioetako 17 presidenteek eta CNSEko presidenteak, Concha Diezek, parte hartu zuten. Beste erkidegoetako elkarte-sarearen berri izateko aukera eman zuen mahai-inguruaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Sergio Murillok ere hitza hartu eta Aldundiak ezgaitasuna duten pertsonei ematen dien arretaz mintzatu zen. CNSE Fundazioko Jorge Sánchezek, bere aldetik, SVisual zerbitzua azaldu zigun eta Alfredo Gómezek, FAASeko presidente eta EUDko kideak, Europako elkartegintzaren gaineko hitzaldia eman zuen.

Jardunaldiak bukatuta, CERMIko Presidente den Luis Cayok, CERMI.es Saria eman zion CNSEko Ohorezko presidente Félix Pinedori, pertsona gorren alde egindako lana eta kolektiboaren mesederako erdietsitako eskubideen lorpena aitortu nahian.

Azkenik, nabarmentzekoa da jardunaldietara bertaratutako elkartegintzako kide gailenen partehartzea, hala nola, Fernando Pascual, Carmen Igal eta Jesús Ayerra. Sari-banaketan Félix Pinedoren ondoan egoteaz gain, jardunaldian parte hartu zuten pertsonei ere bi hitz zuzendu nahi izan zieten.

Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia

Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II...
Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia

Bilbon azaroaren 22an ospatu zen...
44:21 min.

Bilbon azaroaren 22an ospatu zen

Azaroaren 22an, larunbatean, Euskal Gorrakek antolatutako Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-sarearen II Jardunaldia izan zen eta 90 pertsona bertaratu ziren. Besteak beste, Estatuko lurralde-federazioetako 17 presidenteek eta CNSEko presidenteak, Concha Diezek, parte hartu zuten. Beste erkidegoetako elkarte-sarearen berri izateko aukera eman zuen mahai-inguruaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Sergio Murillok ere hitza hartu eta Aldundiak ezgaitasuna duten pertsonei ematen dien arretaz mintzatu zen. CNSE Fundazioko Jorge Sánchezek, bere aldetik, SVisual zerbitzua azaldu zigun eta Alfredo Gómezek, FAASeko presidente eta EUDko kideak, Europako elkartegintzaren gaineko hitzaldia eman zuen. Jardunaldiak bukatuta, CERMIko Presidente den Luis Cayok, CERMI.es Saria eman zion CNSEko Ohorezko presidente Félix Pinedori, pertsona gorren alde egindako lana eta kolektiboaren mesederako erdietsitako eskubideen lorpena aitortu nahian. Azkenik, nabarmentzekoa da jardunaldietara bertaratutako elkartegintzako kide gailenen partehartzea, hala nola, Fernando Pascual, Carmen Igal eta Jesús Ayerra. Sari-banaketan Félix Pinedoren ondoan egoteaz gain, jardunaldian parte hartu zuten pertsonei ere bi hitz zuzendu nahi izan zieten.

2014/11/26

December 2023
MTWTFSS
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
November 2023
MTWTFSS
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data